Bide berdeak

Bide berdeei esker inoiz baino errazagoa da xarmaz beteriko eremu egokituetan barrena bidaiatzea, ibiltzea edo deskonektatzea.

Ibilbide hauek trenbide estu zaharretan barrena joaten dira, historia darie, eta haietan ez dago ia zirkulaziorik; horrexegatik dira naturan murgiltzeko aukera erraz eta segurua, bai bizikletaz, bai oinez. Natur bide hauek ezinago egokiak dira familientzat, mugikortasun urriko jendearentzat, adinekoentzat edo besterik gabe gauza xumeez gozatzen dakitenentzat.

Ez duzu aitzakiarik. Pulunpatu zaitez berdean oinez edo bi gurpilen gainean: 5 bide berde dituzu zain Nafarroan.

...

* Bidexken egoera klimaren faktoreen mende dago; beraz, paseoa egin baino lehen, gomendatzen da hurbilen dagoen turismo-bulegoan hari buruz galdetzea.

Adi: Bidasoko Bide Berdea itxita

Bidea itxita egonen da Zailain Zoko eta Endarlatzsa artean.

Bidasoko trenaren bide berdea

Elizondo eta Irun batzen zituen «Tren txikito» zaharraren ibilbidean barrena doa. Oieregin abiatzen da (agian herri hori ezaguna zaizu Bertizko Jaurerriko Natur Parkeagatik) eta Irungo Behobia auzoraino doa. Guztira 42 kilometro ditu eta haietako 35 daude Nafarroan.

 Ibilbideak, baso atlantiko joriak eta herrixka xarmagarriak ezker-eskuin, pozik eta kontentu utziko zaitu.

Bidasoko bide berdeari buruzko podcasta

 

Ikus hemen Wikiloc-eko ibilaldia
Bi txirrindulari Bidasoaren bide berdean barna
ciclistas por la Vía Verde del Plazaola

Natur bidea - Plazaolako bide berdea

Trenbide honek Iruñea eta Donostia batu zituen XX. mendeko erdialdera arte. Nafarroan 42 kilometro egiten ditu, Leitza —Gipuzkoako mugaren ondo-ondoan— eta Sarasa artean, Iruñetik 9 km-ra.

Bidea natur santutegi egiazko batean barneratzen da, baserriak han eta hemen. Tunel anitz zeharkatuko dituzu, besteak beste Uitzikoa, Europako bide berde guztietako luzeena, 2,7 kilometrokoa baita.

Ikus hemen Wikilc-eko ibilaldia

Natur bidea - Tarazonicaren Bide Berdea

Tren horri «el escachamatas» deitzen zioten antzina —hagitz motela zelako—, eta Ebro ibarra eta Somontano eskualdea batzen zituen. Bideak 22 kilometro hartzen ditu, 13 Nafarroan.

Tuteratik Tarazonaraino doa, malda leunen artean, inguru horretan hain ohikoak diren ureztalurretan barrena.

Tarazonicaren bide berdeari buruzko podcasta

 

Ikus hemen Wikiloc-eko ibilaldia
Txirrindularia Tarazonicaren bide berdean barna
Bi txirrindulari Iratiko bide berdean barna

Iratiko bide berdea

Trazadura hau Iruñea, Agoitz eta Zangotza batzen zituen trenaren ibilbidea da. Bide berdea sigi-saga doa Ledea eta Irunberri artean, eta 6,4 kilometro ditu.

 Bide labur hau Nafarroako bazterrik ederrenetako batean barneratzen da bihurdika: Irunberriko arroilaren natura-erreserban. Zure ibilaldia une berezi-berezia bihurtuko da haitzarte eta harrapariei esker.

Irati ibaiko bide berdeari buruzko podcasta

 

Ikus hemen Wikiloc-eko ibilaldia

Natur bidea - Vasco Navarro trenaren bide berdea

Ibilbide honek «trenico»aren trazadura baliatzen du, hala deitzen baitzioten Lizarra eta Bergara Gasteizen barrena batzen zituen trenari.  Bideak 123,5 kilometro ditu, 27 Nafarroan.

Aukera aparta da Estellerria, eta bertako kultur eta tren ondarea beste ikuspegi batetik ezagutzeko.

Vasco-Navarro trenaren bide berdeari buruzko podcasta

 

Informazio gehiago Vasco-Navarro trenaren bide berdeari buruz
Zaldizkoak eta txirrindularia Vasco-Navarro Trenbidearen Bide Berdean barna

Eskuratu bide berdeen ibilbide digitalizatuak.

Eta ikusi zein diren inguruko mugarri turistikoak.

Nafarroako bide berdeei buruzko informazio guztia ikusi nahi?

Kontsultatu liburuxka.

Kirol gehiago nahi duzu?

Beno, beno... Badirudi oinez ibiltzeko bidexkak eta bizikletaz egiteko bideak gustatzen zaizkizula; beraz, ideia gehiago emanen dizkizugu, ase gabe gera ez zaitezen.

Adrenalina deskargatu nahi baduzu, turismo aktiboa eta naturaren erdiko abentura dira zuretako egokienak.

Bada, jarraitu irakurtzen, proposamen pila bat duzu-eta eskueran.