Oharra: tarte bat itxita dago Eurovelo 1 bidean (bat dator Bidasoko Bide Berdearekin)

Montoia tuneleko luizi baten ondorioz, ENDARLATSA eta ZALAIN ZOKO arteko tartea itxita egonen da besterik jakinarazi arte.

EUROVELO 1 IBILBIDEA. ATLANTIKOKO KOSTALDEKO IBILBIDEA

Bazenekien Europa osoan bizikletaz ibiltzeko proiektu bat dagoela, eta 16 ibilbide eta 80.000 km dituela? Ba bai, ongi irakurri duzu.

EuroVelo 1 ibilbidea, Atlantikoko Kostaldeko ibilbidea (Atlantic Coast Route ) izenekoa, horietako bat da eta Nafarroatik pasatzen da. Proiektu hori bukatuta dagoenean, bere 11.000 kilometroek Norvegiako fiordoak Portugalekin lotuko ditu, eta Unescoren 14 leku, Europako 4 itsaso eta 6 herrialde zeharkatuko ditu.

EUROVELO 1 - NAFARROA

Atlantic Coast Route Nafarroako Pirinio Atlantikoan barrena sartzen da penintsulan. Endarlatsan hasten da, iparraldean, eta Donejakue bidearekin bat egiten du.

203 km dira, 5 etapatan banatuak, eta lehenengo biak egokitzeko, Bidasoako eta Plazaolako bide berdeen trazadurak batu dira, "Ederbidea" proiektuaren bidez.

Hona hemen:

  • 1. Etapa - 28Km

    Irun - Endarlatsa - Doneztebe

    Gipuzkoatik, Eurovelo 1 Nafarroan sartzen da Bidasoako bide berdetik. Endarlatsan abiaturik, Beratik Donezteberaino, erabiltzen ez den trenbide-zati horrek paisaia ederrak zeharkatzen ditu: baserriz zipriztindutako zelai berdeak, tunel bitxiak, herri tipikoak, baita ahaztutako bunkerren bat ere. Ibilbide erraza eta atsegina, ia laua.
     

    Ikusi argibide gehiago
  • 2. Etapa - 53Km

    Doneztebe - Irurtzun

    Malerreka ibarrean, Mendaur eta beste zenbait mendiz inguratuta, Doneztebeko herri dotorea dago. Handik abiatzen da Basaburua ibarrerako bidea, eta, azkenik, Irurtzuneraino iristen da. Presaren ondoan amaitzen da Plazaolako bide berdeko zati bat.

    Ikusi argibide gehiago
  • 3. Etapa - 20 Km

    Irurtzun - Iruña

    (Saratsatik Iruñera bidea oraindik ez da egokitu ez eta seinaleztatu ere).

    Ibilbidea Itzako udalerritik pasatzen da, Añezkar atzean utzi eta Iruñera iristen da.

    Ikusi argibide gehiago
  • 4. Etapa - 54Km

    Iruña - Lizarra

    Iruñetik, Lizarrarantz doa ibilbidea, Donejakue bidetik, EuroVelo 3rekin bat eginez. Ibilbide honetan ugariak dira karrika-herriak, Erdi Aroko zubiak, monumentu handiak, urtaro bakoitzean kolorez aldatzen diren paisaiak, upategiak eta kalitate handiko gastronomia.

    Ver la ruta en wikiloc (Puente la Reina - Estella-Lizarra)
  • 5. Etapa - 45Km

    Lizarra - Logroño

    Ibilbideak Nafarroako azken kilometroak egiten ditu Errioxako lurretan sartu aurretik. Lizarratik atera eta berehala, Iratxeko monasterioa dago. Aurrerago, Villamayor de Monjardíngo harkaitz-gaztelua atzean utzi, eta ibilbidea Los Arcosera, Torres del Ríora eta, azkenik, Vianara iritsiko da. Azken hau muino baten gainean eraikia dago, zeruertzera begira, Araba eta Errioxari so.

    Ver la ruta en wikiloc

Nafarroako aniztasuna nabaritzen da etapetan zehar. Iparraldeko paisaia berde ikusgarriak, baserriz zipriztinduak, Iruñeko galtzada-harrizko kale hiritar petoak, azken tartean, Erdi Aroko airea duten herriez inguratutako paraje lau eta idorrak...

Sar zaitez EuroVelo 1 bideko ibilbide digitalizatuan

Nafarroa bizikletaz ezagutzeko beste ibilbide batzuk

Bizikleta gustatzen bazaizu, jakizu Nafarroa primerako lekua dela pedalei eraginez ezagutzeko; izan ere, anitz aukera daude txirrindulari mota guztientzat.

Orri honetan, informazio ugari duzu: aukera horien azalpena, BTTko gidari profesionalekin egiteko planak, ibilbideak kalkulatzeko tresna eta baita gurpil zulatu bat konpontzeko modua ere.

Nafarroa bizikletaz ezagutzeko informazio guztia