Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onartu du turismo ibiltariaren gaua igarotzeko eremuak arautzen dituen foru dekretua, hau da, autokarabanetan, karabanetan, furgoneta egokituetan (camper) eta antzekoetan egiten dena. Berritasun nagusia da ibilgailu horien gaua igarotzeko eremuak turismo-ostatuko modalitatetzat hartuko direla, eta hiru kategoria ezarri dira horietarako. Kategoria horiek gutxieneko baldintza batzuk bete beharko dituzte bisitariei eskaintzen dizkieten zuzkidura eta zerbitzuei dagokienez.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).