Observatorio

Nafarroako Turismoaren Behatokiak helburutzat du

Nafarroako Turismoaren Behatokiak helburutzat du

Sektore turistikoko kudeatzaile publiko zein pribatuei eskatzen duten informazio estatistikoa eta merkatu ulermena helaraztea, baita beste erabiltzaile batzuei ere (akademikoak, ikertzaileak, beste erakunde batzuek) eta gizarteari oro har.

Behatokiak, arloan daukan ezagutza baliatuta, neurriak diseinatu eta ezarriko ditu Nafarroako industria turistikoa enplegu eragile gisa modu jasangarrian garatzeko, bertako biztanleen bizi kalitatea hobetzeko eta ondare kulturala eta naturala, materiala eta immateriala babesteko.

Nafarroako industria turistikoaren garapen jasangarrirako erabakiak neurtzea, planifikatzea eta hobetzea

  • Misioa

    Misioa

    Informazio estatistikoa eta ikerketa aplikatua sortzen duen erakunde teknikoa izatea, turismoaren sektorearendako eta, oro har, gizartearendako ezagutza lehiakorra, efizientea eta fidagarria sortzeko. Ekintzara eta erabakiak hartzera bideraturiko ezagutza.

  • Ikuspegia

    Ikuspegia

    Sortzen eta zabaltzen duen merkatu ulermenaren fidagarritasunagatik, egokitasunagatik, gardentasunagatik eta efizientziagatik aitortutako erakunde teknikoa izatea, erabakiak hartzea erraztera bideraturik dagoena eta industria turistikoaren garapen ekonomiko eta sozialera zuzendua; hori dena, Nafarroan, industria turistiko iraunkor, lehiakor, digital, kalitatezko eta inklusibo batean.

  • Balioak

    Balioak

    Efikazia eta efizientzia
    Etengabeko hobekuntza
    Konfidentzialtasuna
    Fidagarritasuna
    Berrikuntza
    Zerbitzurako bokazioa
    Erabilgarritasuna