IRISGARRITASUN-AITORPENA

Nafarroako Gobernuak konpromisoa hartzen du bere webgunea irisgarri jartzeko, sektore publikoaren gailu mugikorretarako webguneen eta aplikazioen irisgarritasunari buruzko irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretuarekin bat, baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta Foru Instituzioko Sektore Publikoaren gailu mugikorretarako webguneen eta aplikazioen irisgarritasuna onesten duen ekainaren 12ko 69/2019 Foru Dekretuarekin bat, eta hori dena Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/2102 (EB) Zuzentaraua betez.

Irisgarritasun-aitorpen hau Nafarroako Turismoko webgune ofizialari aplikatzen: www.visitnavarra.es.

Betetze-egoera

Webgune hau partzialki bat dator sektore publikoaren gailu mugikorretarako webguneen eta aplikazioen irisgarritasunari buruzko irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretuan jasotako eskakizunekin, ondoren aipatzen diren salbuespenengatik eta bat ez etortzeengatik.

Eduki ez irisgarria

Ondoren aipatzen den edukia ez da irisgarria arrazoi hauengatik:

a) Ez dator bat sektore publikoko gailu mugikorretarako webguneen eta aplikazioen irisgarritasunari buruzko irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretuarekin.

Web-orriek ez dituzte betetzen bat-etortzearen irizpide hauek:

  • “2.5 Gailuaren independentzia: Funtzionalitate batzuk ezin dira bakarrik teklatuarekin gauzatu. Litekeena da teklatu-fokua osagai interaktibo guztietan ezin ikustea eta akats puntualak daude fokua hartzen duten ordenan [UNE-EN 301549:2022-ko 9.2.1.1, 9.2.4.7 eta 9.2.4.3 betekizunak].”

Orri batzuetan ez dira betetzen bat-etortzearen irizpide hauek:

  • “1.1 Testu-alternatibak egotea”.
  • “1.2 Goiburuak erabiltzea”.
  • “1.3. Zerrendak erabiltzea”.

b) Neurriz kanpoko karga

Ez dagokio.

c) Aplikatu beharreko legeriaren esparruan sartzen ez den edukia

Egindako berrikuspenean, ez da aplikatu beharreko legeriaren esparruan sartzen ez den edukirik aurkitu.

Irisgarritasun-aitorpen honen prestaketa

Aitorpen hau 2021/05/11n prestatu zen.

Egindako egiaztapenak UNE-EN 301 549 v2.1.2 (2018-08) arauaren arabera egin dira.IKTen produktu eta zerbitzuetarako irisgarritasun-betekizunak, aurrerago aipatzen diren salbuespenekin.

Irisgarritasun-aitorpena egiteko erabilitako metodoa erakundeak berak egindako autoebaluazioa izan da, honako honetan oinarrituta:

Webgunearen orriak aztertu dira, Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko Ministerioko Irisgarritasun Behatokiaren web-irisgarritasunaren onlineko Diagnostiko Zerbitzua erabiliz. Konplexutasun Handiko zerbitzua exekutatu da, eta 51 orriko lagin bat egin da horretarako.

Siteimprove tresnekin aztertu dira, WCAG 2.1-ek egiaztatzen duen EN 301 549 v2.1 araudiaren arabera.

Lortutako emaitzak bateratu dira. "Eduki ez irisgarria" atalean detektatutako ez-betetzeak zehazten dira.

Aitorpenaren azken berrikuspena: 2021/05/11

Oharrak eta harremanetarako datuak

Irisgarritasun-betekizunei buruzko jakinarazpenak egin ditzakezu (1112/2018 Errege Dekretuaren 10.2.a artikulua eta 69/2019 Foru Dekretuaren 11. artikulua), hala nola:

  • webgune honen edozein ez-betetzeren berri ematea
  • edukira iristeko beste zailtasun batzuk jakinaraztea
  • webgunearen irisgarritasunari buruzko beste edozein kontsulta edo hobekuntza-iradokizun egitea

Administrazio-prozedura erkidearen bidez, eskura dagoen edozein erregistroren bidez edo ura.gobiernodenavarra@navarra.es helbidearen bidez.

Hauek aurkez ditzakezu:

  • 1112/2018 EDko eta 69/2019 FDko betekizunak betetzeari buruzko kexa bat.

Informazio eskuragarrirako eskaeran, argi eta garbi zehaztu behar dira egitateak, arrazoiak eta eskaera, arrazoizko eta bidezko eskaera dela egiaztatzeko.

Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean jasotako aukeren bidez.

Nafarroako Gobernuko Irisgarritasunaren Unitate Arduradunak, zeina Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiko Administrazioaren Berrikuntza eta Modernizazioaren Zerbitzuari atxikia baitago (erreferentzia-/identifikazio-zenbakia: 10009535), jaso eta tratatuko ditu komunikazioak, kexak eta informazio irisgarrirako eskaerak.

Aplikazio-prozedura

Kexa bat edo informazio irisgarrirako eskaera bat egin ondoren, kasu hauetakoren bat gertatzen bada:

  • Eskaera edo kexa ezetsi bada.
  • Hartutako erabakiarekin ados ez badago.
  • Erantzunak ez baditu 12.5 artikuluan ezarritako betekizunak betetzen.
  • Hogei egun balioduneko epea erantzunik jaso gabe igaro bada.

Erreklamazioa aurkez dezakezu.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiak jaso eta aztertuko ditu erreklamazioak.

Aukerako edukia

Testuaren tamaina

Tamaina erlatiboko letra-tipoak erabili dira, halako moldez non, erabiltzaileak letra-tipo handiago bat nahiago badu, bere arakatzailearen testu-tamainaren aukeren bidez hautatu ahal izango baitu: Ctrl+ (kontrol gehi) handitzeko, Ctrl - (kontrol ken) murrizteko, normalean .