Ikusi Nafarroako mapa Googlen
Eta jaitsi hemendik Nafarroako mapa-gida turistikoa
Zuk aukeratu nola mugitu
Nafarroatik Madrilera joateko, hegaldi zuzenak daude egunero, eta Espainia iparraldeko hirietara joateko, trenak; baina hegoalderantz jotzen badugu, Madrildik edo Zaragozatik joan behar dugu. Autoz edo motoz bazatoz, jakin errepide sareak egitura erradiala duela eta Iruña dela erdigunea; komunitatea bisitatzeko oso aukera erosoa da.
Eta ibilgailurik gabe iristen bazara Nafarroara, lineako autobusak erabiltzen ahalko dituzu; oro har, konexioak onak dira, baina Pirinioetara joateko zerbitzuen maiztasuna txikiagoa da. Edonola ere, beti hartzen ahalko duzu taxia, edo auto bat alokatu.
-
Autokarabanaz
Autokarabanaz edo beste etxebizitza ibilgailu mota batez bazatoz, Nafarroan zer aukera dituzun kontatuko dizugu.
KANPINAKNafarroak 25 kanpin ditu lurralde osoan zehar. Herri politetatik gertu edo baliabide turistiko interesgarrien ondoan daude, eta hainbat zerbitzu eta naturan egiteko jarduera ugari eskaintzen dituzte, zure egonaldiaz ahalik eta gehien eta erosoen eta mugarik gabe goza dezazun.
ÁREAS DE PERNOCTA REGISTRADAS
- Link a normativa: aquí se especifican los requisitos técnicos de cada una de las 3 categorías: básica, plus y complementaria.
- En esta web https://reservas.visitnavarra.es/ puedes consultar las áreas de pernocta registradas, sus servicios, la ocupación y el link de reservas. Haz clic en el nombre de la localidad para ampliar información y reservar:
-
Autoz
Errepide sareak egitura erradiala du; erdigunea Iruñean dago, eta bertatik ateratzen dira komunitateko hainbat tokitara joateko bide nagusiak.
Nabarmentzekoak dira komunitatea iparraldetik hegoaldera zeharkatzen duten eta Espainia Europarekin konektatzen duten errepideak eta ondoko hiri garrantzitsuenekin lotzen gaituzten autobiak (doako errepideak).
Distantziak Iruñetik hiri hauetara:
- Donostia (82 km), Gasteiz (97 km), Bilbo (155 km)
- Donibane Garazi (81 km), Baiona (134 km)
- Zaragoza (179 km), Logroño (85 km)
- Madril (405 km), Barcelona (430 km), Valencia (487 km)
Informazio interesgarria:
- Kalkulatu zure ibilbidea Google Maps, ViaMichelin edo Repsol Gida erabiliz.
- Nafarroako errepideen egoerari buruzko informazioa.
- Atseden hartzeko eta erlaxatzeko, kontsultatu atsedenlekuak.
- Begiratu Nafarroako karga-guneak eta "Navarra te recarga” APPa deskarga dezakezu bai Androiderako, bai iPhonerako.
- Kontsultatu eta deskargatu errepideen mapa.
-
Trenez
Egunero daude tren zuzenak hiri hauetara: Donostia, Irun, Gasteiz, Zaragoza, Tarragona, Lleida, Bartzelona, Madril, Xixon, Uvieu, Palentzia eta León.
Halaber, astean behin baino gehiagotan, lotura zuzenak daude Burgosera, Coruñara, Ourensera eta Vigora.
RENFEren geltokien artean, hauek dira Nafarroako garrantzitsuenak:IRUÑA Geltokiko plaza z.g. 31012 Iruña (9. linea: linea honek geralekua dauka tren geltokian)
TUTERA Geltoki plaza z.g. 31005 Tutera
Informazio interesgarria:
. Informazioa eta txartelen salmenta: www.renfe.com 912 320 320; thetrainline
. Aplikazio interesgarriak
. Bizikletak eramatea: kontsultatu Renferen jarraibide espezifikoak. -
Autobusez
ESTATUKO ETA PROBINTZIAKO ZERBITZUAK
Hogei bat autobus konpainiak lotzen dute egunero Iruña estatuko eta eskualdeko hiri askorekin (Bartzelona, Madril, Valentzia, Murtzia, Bilbo, Donostia, Gasteiz edo Logroño), baita ,mugaz bestaldeko zenbait herrirekin ere (Baiona, Hendaia, Donibane Lohizune edo Donibane Garazi). Bisitatu webgunea eta ezagutu ibilbide guztiak.
IRUÑEKO AUTOBUS GELTOKIA
Yanguas y Miranda kalea 2
948 203 566: helmugei, ordutegiei eta tarifei buruzko informazioa.
Webgunea: www.estaciondeautobusesdepamplona.com
IRUÑEKO ETA ESKUALDEKO HIRIKO GARRAIOA. Kontsultatu lineak, ordutegiak eta maiztasunak
. Nola iritsiohizko helmugetara: geltokiak, interes turistikoko guneak, osasun zentroak, negozioak...
. Deskargatu Tu Villavesa aplikazioa (iOS eta Android gailuetarako eskuragarri) -
Hegazkinez
Iruñeak Noainen dauka aireportua (hiritik 6 kilometrora), eta Iruña konektatzen du Madrilekin (Iberia) eta Kanarias (Binter); eta, udan, Balearretako zenbait uharterekin.
IRUÑA-NOAIN AIREPORTUA (aireportuaren webgunea)
Iruña-Zaragoza errepidea 5. km, 31110 Noain
Telefonoak: 902 404 704 / 913 211 000Aireportura joatea eta handik itzultzea:
Taxi zerbitzu publiko bat dago; ordutegi finkoak ditu, eta Sarasate pasealekutik ateratzen da, eta bertara itzultzen da. Egin erreserba aldez aurretik: 948 232 300 / 948 351 335. (informazio gehiago)GERTUKO AIREPORTUAK
Inguruko 6 aireportuetatik (80-250 kilometroko erradioan), konexioak daude egunero Espainiako hiri nagusiekin, bai eta Frantziako, Alemaniako, Irlandako, Erresuma Batuko, Belgikako, Italiako eta Portugalgo hiri nagusiekin ere.
Bilbo (170 km) informazio gehiago
Donostia (96,2 km) informazio gehiago
Santander (250 km) informazio gehiago
Gasteiz (101 km) informazio gehiago
Zaragoza (172 km.) informazio gehiago
Biarritz (128 km) informazio gehiago -
Motorrez
Bidaiatzea gustatzen bazaizu eta gainera zure pasioa motorra bada, Nafarroak zure ametsak egia bihurtu ditu, Navariderri esker; egitasmoak motorrean egiteko 10 ibilbide sortu ditu, Nafarroa iparraldetik hegoaldera ezagutzeko. Gozatu kulturaz eta historiaz beteriko paisaia ibilbideez eta eskualdeko gastronomia aberatsaz, eta jakin hemen aurkituko duzula penintsulako iparraldeko zirkuiturik onena: Nafarroako zirkuitua (Los Arkosen)
Kontsultatu hemen Navariderrek proposatutako ibilbideak eta jantzi kaskoa, motorra orroka hasi da eta; errepidea zain daukazu. -
Autoak alokatzea eta taxiak
Hemen, autoak gidariarekin nahiz gidaririk gabe alokatzeko enpresen harremanetarako datuak aurkituko dituzu, eskualdea zure erritmoan ezagut dezazun.
Kontsultatu Nafarroako taxien zerrenda, garraio publikoarekin iristeko modukoak ez diren herrixkak bisitatzeko.
Eta, gure errepide eta bideetan ibiltzeko, bizikleta ekarri baduzu...
Ikusi Nafarroaz bi gurpilen gainean gozatzeko aukera guztiak dituen web-orria.