Nafarroan, edozein tokitara zoazela ere beti izanen duzu turismo aktiboaz gozatzeko aukera.
Paisaia desberdin ugari dagoenez, Foru Komunitatea berebiziko espazioa duzu zure kirolik gustukoena praktikatzeko naturaren erdian.
Berdin dio zer nahiago duzun, dela baratze eta herri politen artean lasai paseatu, dela Nafarroako gailur batera igo. Aukeratzen duzuna aukeratzen duzula, hemengo bidaietan beti izanen dituzu eskueran askotariko paisaiak, inoiz ikusi gabeko ikuspegiak eta lehen mailako azpiegiturak, zeure burua ama lurraren altzoan aktibatzeko.
Zer kirol egin ditzakezu Nafarroan?


Kirolik hoberenak aisialdia gozatzeko
-
Bizikleta eta mendiko bizikleta
Bi gurpiletan ibiltzea gustatzen bazaizue, leku onera etorri zarete, Nafarroa ezin egokiagoa baita bizikletan ibiltzeko.
Lasai eta bazter guztiak gozatzen ibili nahi baduzue, hautatu bost bide berdeetako bat. Gustuko duzuen zaletasunean aritzeaz gainera, bide bakoitzak inguruko historia ezagutzeko aukera emanen dizue. Bestela, Donejakue Bideko edo EuroVelo Sareko tarte bat egin dezakezue; eta nahiago baduzue erabateko askatasuna, egin kasu gure BTT espazioei.
-
Mendi-ibiliak
Ehunka kilometro bidezidorretan eta oihanbideetan, haritz eta pago artean, ibaien, ur-jauzien eta iturburuen ondotik; badira ere bide berdeak edo egokiagoak nordic walking egiteko; beste batzuetan, aldiz, kulturaz ikasten ahal da, monumentu megalitikoen ondotik igarotzen dira eta. Gainera, batzuek altxorrak dituzte ezkutatuta.
Denetarikoak eta ororendako modukoak dira. Ez dago aitzakiarik bideari ez ekiteko.
Mendi-ibiliak nahi ditut
Nafarroako bide berdeak
Bide berdeei esker, inoiz baino errazagoa da xarmaz beteriko eremu egokituetan bidaiatzea, paseatzea edo deskonektatzea.
Ibilbide hauek trenbide estu zaharretan barrena joaten dira, historia darie, eta haietan ez dago ia zirkulaziorik; horrexegatik dira naturan murgiltzeko aukera erraz eta segurua. Natur bide hauek ezin egokiagoak dira familientzat, mugikortasun urriko jendearentzat, adinekoentzat edo besterik gabe gauza xumeez gozatzen dakitenentzat.
Murgildu zaitez, bada, berdetasunean, paseatu Nafarroako bost bide berdeetan.

Animatuko zara? Ibil zaitez Donejakue bidearen Nafarroako zatian
Ziur entzuna duzula Donejakue bidea Nafarroatik sartzen dela penintsulara. Bai, ezta?
Beno, agian hau ez duzu bidea osorik egiteko une egokia, baina zatiren bat eginen zenuke, ezta hala? Izan ere, jakin-mina duzu erromesak zer sentitzen ote duen. Tira, bada, hemen dituzu Donejakue bideko Nafarroako zatian ibiltzeko aukera guztiak. Beharbada gogoa piztuko zaizu eta hortxe joanen zara gaur edo bihar Santiagoraino.
Adrenalina bota beharra duzula? Orduan abentura-planak dira zuretzat egokienak
Bikain, zeren aski duzu Nafarroako naturari so egitea ohartzeko hura ezin egokiagoa dela turismo aktiboa egiteko. Izan ere, Nafarroan naturak milaka urte daramatza eten gabeko aldaketan.
Eta horri esker orain anitz aukera dituzu abentura-kirolak praktikatzeko. Kirol batzuk proposatuko dizkizugu:
-
Joan orrialdera
Uretako kirolak
Raftinga, hidrospeeda, piraguismoa, arroila-jaitsiera, bela, paddle surfa...
-
Joan orrialdera
Aireko kirolak
Delta hegala, parapentea, globoa, bi lagunendako hegazkin txikia, ultrarina...
Ibilbide luzeak eta mendi garaietara igotzea
Zer egin naturako tokirik zoragarrienetan
Gure artean egun gutxi eman behar badituzu, ederra litzateke jardueraren bat egitea toki miresgarri horietako batean: gaua eta eguna bezain desberdinak dira, baina bakoitzak badu bere lilura eta seguruenik bizitza osoan gogoratuko duzu.
Klikatu ezazu eta ikusi enpresek zer aukera eskaintzen dizkizuten naturan zuzen-zuzenean murgiltzeko:
Abentura-parkeak
Abentura-parkeak
Parke horietan natura, kirola eta jolasa batzen dira gune bakar batean. Elementu guztien batura zoragarria toki bakar batean!
Beraz, hona etor zaitezke zeure burua tirolinetan botatzera, zubi esekiak igarotzera, uretarako jarduerak egitera eta baita animaliak beren habitat naturalean ikustera ere. Baina parke hauek beste gauza asko ere emanen dizkizute.
Eta hori guztia naturan ederki txertatuta dagoen ingurune batean. Etorriz gero, a zer barreak eginen dituzun.
-
Sendaviva
-
Irrisarri Land
-
Baztan Abentura Park
-
Bertiz Abentura Park
-
Artamendia abentura parkea
-
Beigorri Aventura Park
Nafarroaz gozatzeko beste aukera batzuk
Oraingoan ez baduzu turismo aktiborik egin nahi, badituzu bestelako planak:
-
Natura
Natura
Murgildu zaitez egiazko ingurune berdean, landaredi berdean. Nafarroako erresumako naturak badu xarma berezi bat: aisa harrapatzen zaitu bere inguru zoragarri, arroila zahar, oihan misteriotsu eta haitzulo magikoekin.
-
Gastronomia
Gastronomia
Eman kapritxo bat zeure buruari eta dastatu Nafarroako gastronomiako plater berezienak. Bertako ardo bat edanez, noski.
-
Wellnessa eta ongizatea
Wellnessa eta ongizatea
Paseo polit bat aire garbia arnastuz, spa saioa edo masaje on bat: horra Nafarroak eskaintzen dizkizun bizigarriak indarrak berritu beharrean bazaude.