Donejakue Bideko monumentua Erreniegako gainean

Sartu Donejakue Bidean ate handitik

Nafarroak ongietorria egiten dizu historiaz, kulturaz eta paisaiaz gainezka dagoen bide batekin. Zatoz, zatoz, bizi behar duzu-eta.

Nafarroa da Donejakue Bidea Iberiar Penintsulan sartzeko atea.

Ate horretatik sartzean aurkitzen duzun lurraldeak mendetako tradizioak, natura basatia eta ondare historiko bikaina ditu.

Santiagora iristea da helburua, eta hemendik hori lortzeko adorea ematen dizugu. Baina hastea, lehen urratsa egitea ere garrantzi handikoa da. Eta Nafarroan, dudarik gabe, betiko aldatuko zaituen bide batean egiten ahal duzu.

Erromesen ingerada

Hasi bidea ezagutzen, hasi bidea Nafarroan

Nafarroa ezin hobea da Donejakue bidea hasteko. 5 bide jartzen dizkizu eskura.

Ohikoa ez ezik, Frantziako bidea, Santiagoraino daramaten beste bide eder hauek ere eskaintzen ditu Nafarroak: Aragoiko adarra, Baztango bidea, Sakanako bidea eta Ebroko bidea.

Nafarroak esperientzia ahaztezina bizitzeko atea irekitzen dizu. Buen camino, Bide on!

Bide Frantsesak Nafarroan dituen bi adarren mapa
Orregako kolegiata

Nafarroako bost bideak

Donejakue bidea egiteko bost ibilbide igarotzen dira Nafarroatik: Bide Frantsesaren bi adar, Baztango bidea, Ebroko bidea eta Sakanako bidea.

Baina gure ibilbide izarra, dudarik gabe, Nafarroan Luzaidetik sartzen dena da, Frantses Bidea deritzona. Ibilbide ezagun horrek Pirinioetatik Errioxara eramanen zaitu, hainbat leku enblematikotan zehar: Orreaga, Iruña, Gares, etab.

Ibilbide horretako ondare artistiko aberatsa ezagutuko duzu; besteak beste, Erdi Aroko kolegiata bat, klaustro gotiko bikaina duen katedral bat, aspaldiko monasterioak eta eliza erromaniko dotoreak (kontsultatu hemen Donejakue bideak Nafarroan dituen Interes Kulturaleko ondasunak). Baina, gainera, bidaia natural eta gastronomiko bat eginen duzu gure lurraldean zehar. Hiru baten truke: zer iruditzen zaizu?

Ohartuko zara paisaia aldatuz doala Pirinio berdetik Iruñerrira arte beheranzko bide eroso batean, eta, handik aurrera, mendi txikiagoak aurkituko ditugu, labore eta mahasti eremu zabalekin tartekatuta. Paisaia hori berdatu egiten da udaberrian, edo mahastien tonu gorrixkak hartzen ditu larrazkena iristean, eta, nolanahi ere, gozamena da ibiltariarentzat. 

Eta gastronomiari dagokionez, zer esanen dizugu?

Bada, espero dugula ez joatea aurrez dastatu gabe Pirinioetako haragi gozoak eta gaztak, Iruñeko pintxoak, Garesko piperrak, Lizarrako txerrikumea, Erdialdeko ardoak eta Erriberan sortzen diren baina, zorionez, Nafarroako jatetxe guztietan dastatzen ahal ditugun barazki zoragarriak.

Izan ere, indarrak berritu behar dira eta, horretarako, ez dago lurreko jakiak dastatzea baino hoberik.

Jarraitu irakurtzen, aholku praktiko batzuk emateaz gain, bost bide horietan eta inguruetan nahitaez ikusi beharreko guztiaren berri emanen baitizugu.

Bide on!

Colegiata de Roncesvalles vista por detrás

Camino de Santiago Francés, el camino estrella

Frantses Bidea

Donejakue Bideak Nafarroan dituen beste bide batzuk

Dena delakoagatik Frantses Bide ohikoena ez hartzea erabakitzen baduzu, eta beste abiapuntu batzuk bilatzen badituzu, beste lau aukera dituzu zure erromesaldiaz gozatzeko.

Nola antolatu nahi duzu zure “bidea”?

Bidea egiteko modu asko daude, eta bidaia antolatzeko modu asko ere bai: kirol arloko erronka, nork bere baitara egiten duen bidaia, jendea ezagutzea, deskonektatzea, hitzemate bat betetzea, Santua gurtzea...

Egizu nahi duzun bezala, baina bidea zurea izanen da.

Ikusi Nafarroako Donejakue bideen etapa guztiak Wikiloc-en

Frantziako bidearen tarteei, haren Aragoiko adarrari eta beste bide txikiago batzuei buruzko informazioa aurkituko duzu, hala nola Baztango bideari, Ebroko bideari eta Sakanako bideari buruzkoa.

Donejakue bidea Nafarroan hasi nahi dut

Antolatu Donejakue Bidetik eginen duzun bidaia

Komeni da Donejakue Bidea inprobisatu gabe egitea, oinez edo bizikletaz egitea erabakitzen baduzu. Ez duzu anitzik behar –alderantziz, zenbat eta arinagoa izan bagajea, hobeki–, baina ezinbestekoa da prestaketez arduratzea. Ostatuarekin hasiko gara:

Ostatuak

Erantsitako mapan, ikus ezazu zer aterpetxe eta ostatu dauden Nafarroako bideetan.

  • Abiapuntua

    Erromesaldia Frantses Bide tradizionalean zehar egitea erabakitzen baduzu, Iruñetik autobusez iristen ahal zara Orreagara eta Donibane Garazira. Zauden lekuan taxi bat hartzea da beste aukera bat.

    Iruñetik Orreagarako linea

    Iruñetik Donibane Garazirako linea

    Iruñetik Zangozarako linea

    Iruñetik-Lizarra-Vianarako linea

  • Predicción del tiempo

    Eguraldiaren iragarpena 

    Zer eguraldi izanen dugu gaur eta bihar? Euria eginen du ala eguzkia aterako da?
    Kontsultatu hemen Nafarroako Donejakue bidean barna eginen duen eguraldiaren iragarpena.
     

  • Bagajearen garraioa

    Eguneko erromesaldian bizkar-zorroaz ahantzi nahi baduzu, edo fardelen bat edo zure bizikleta bidali behar baduzu, zerbitzu hori ematen duten enpresak daude, hala nola JacotransNCS eta Correos.

  • Osasun-zerbitzuak

    Donejakue Bideko erromesaldian osasun laguntza behar baduzu, laguntza medikoa emateko sare bikaina dugu Nafarroan. Kontsulta egiteko: hemen.
    * Europako Osasun Txartela

    Bakarrik bidaiatzen duen emakume bat bazara, begira ezazu www.caminodesantiagolibre.com webgunean

    SOS 112

  • Kredentziala eta Compostela agiria

    Erromesa zarela egiaztatzea nahi baduzu, honako hauek egin behar dituzu: Lehenik, zure kredentziala lortu behar duzu: eguneroko zigiluari esker Donejakue Bidea egiten ari zarela egiaztatzen duen dokumentua. Bigarrenik, Compostela agiria lortu behar duzu, kredentzialarekin frogatu ondoren oinez gutxienez 100 kilometro edo bizikletaz 200 kilometro egin dituzula Santiagora iristeko.

  • Bidearen seinaleztapena

    Seinale hauei esker jakinen duzu bide onetik zoazela: gezi horia, garrantzitsuena, adar guztietan seinaleztatzen duelako bidea; mugarriak, hots, harrizko eta hormigoizko eraikuntza batzuk, gezi horia izaten dutenak Bidearen beste adierazgarri batzuekin; besteak beste, erromes maskor horia. Trafiko seinaleek eta informazio panelek ere balio dute orientatzeko.

  • Donejakue Bide irisgarria

    TUR4all

    Webgune honetan desgaitasun fisikoak dituztenendako informazio baliagarria aurkituko duzu bide, errepide eta bide-tarteen ezaugarriei buruz, baita bestelako jakingarriak ere: ibilbidean barrena zer bisitatu, eta non jan eta lo egin.

  • Donejakue Bidea autoz

    Bidea autoz egitea erabakitzen baduzu, proposatutako lekuetako bakoitza sakonago ezagutzeko baliatzen ahal duzu mugimendu askatasuna. Egun oso bat hartzen ahal duzu Baztango herriak bisitatzeko eta bertako gastronomia dastatzeko; asteburua Iruñean ematen ahal duzu, bertako ukitu urbanoaz gozatzeko; Bideko arkitektura erromanikoaren erakargarritasunean zentratzen ahal zara; edo –nekerik ez duzula baliatuta– mendi ibiliren bat egiten ahal duzu, ederki pasatzeko denbora hartuta.

  • Bidaia antolatuak

    Eta nahiago baduzu zuri bidaia antolatzea, xehetasunez arduratzen diren agentzia batzuk daude:

    Destino Navarra

    Overtrails -Viajes Itsaslur

    Northern Spain Travel

    Incoming

    CR Listen

Donejakue bidearen Nafarroako zatiari buruzko informazio guztia

Donejakue bideko guztia ikusteko. Bide guztietako mugarri nagusiak zein diren ere ikus dezakezu.

Egin bidearen tarte oso bat astebetean

Hilabeteko epea duzu Bide osoa egiteko? Ederki. Ez daukazu horrenbesteko denborarik? Ez da ezer gertatzen. Astebete nahikoa da Nafarroako tarteak egiteko eta bizi-esperientzia paregabe hori motxilaratzeko.

Hasi Orreagan eta buka Vianan. Bideko lehen erregioko, hots, Nafarroako tarte osoa egina duzu, horrezkero. Barreak, kultura, paisaia askotarikoak, gastronomia, bizipenak zure buruarekin eta besteekin, esfortzua eta saria izango dituzu gozagarri astebetean.

Eta markatu egutegian hurrengo data bideari berriro ekiteko.

Begira, aise animatuko zara
Bikotea Lizarrako Ruako San Pedro elizaren eskaileretako mailadian eserita
Erromesak pasatzea debekatzeko abisua

Erromesak pasatzea debekatzeko abisua

2023ko azaroaren 1etik 2024ko martxoaren 31ra bitartean, eta segurtasun arrazoiak direla medio, indarrean sartuko da neguko itxierari buruzko ebazpena: Donejakue bidearen ekialdeko bidetik, hau da, Lepoedertik (“Napoleonen ibilbidea” delakoa) pasatzea debekatzen da Donibane Garazi eta Orreaga artean.

Horren ordez, mendebaldeko bidea erabili beharko da Luzaidetik.

Ikusi hemen araudia

Planak Donejakue Bidean

Donejakue Bidea Nafarroan, zenbakitan

NAHI DUZUN BEZALA EGIN EZAZU ETORTZEA DA KONTUA.

  • De

    1004 a 1035

    Frantses Bidearen finkapena Antso «Nagusia» erregeari esker.

  • 1993

    Donejakue Bidea Gizateriaren Ondarea delako deklarazioa egin zuen UNESCOk

  • Hasta

    200

    kilometroko ibilbidea

  • Más de

    55.000

    erromes baino gehiago urtean

  • De

    6 a 7

    egun erromesaldia egiteko Nafarroako zatian

  • Necesitas

    3 - 4

    egun behar dituzu Nafarroako naturaren eta kulturaren onena ezagutzeko autoz bidaiatzen baduzu

Interesekoartikuluak

BAZTANGO BIDEA, DONEJAKUE BIDEAREN EDERTASUNA NAFARROAN

BAZTANGO BIDEA, DONEJAKUE BIDEAREN EDERTASUNA NAFARROAN

5 ibilbide Nafarroako Donejakue bidea egiten hasteko

5 ibilbide Nafarroako Donejakue bidea egiten hasteko

3 DONEJAKUE BIDEAREN KONDAIRAK NAFARROAN

3 DONEJAKUE BIDEAREN KONDAIRAK NAFARROAN

Donejakue Bidearen beste erakargarri batzuk

Erromesaldi bakoitzak bere historia du; urtaro bakoitzak, bere erakargarritasuna; eta helmuga bakoitzak, gozatzeko mila modu. Nafarroa alde anitzetatik balioesten ahal da, eta, horregatik, zure Bidea bidaia biribila izatea eraginen duten jarduera eta esperientzia osagarriak eskaintzen dizkizu:

  • Txerrikumea entsaladarekin Gastronomia

    Gastronomia

    Zure lurraldean parekorik ez duten pintxo batzuk jatea, ardo gorri bat edatea unerik egokienean edo Nafarroako gastronomiako jakirik autentikoenak dastatzea... Noiztik ez duzu egin apetak eman dizuna?

  • Baserria eta ardiak Natura

    Natura

    Milaka urteko pagadi batean murgiltzea, inoiz ikusi dituzun ur turkesenak ikustea ibai batean, edo hunkitzea basamortu paisaia baten hustasunaren aurrean. Hori guztia eta gehiago duzu Nafarroan.

  • Torres del Ríoko Hilobi Santuaren eliza Kultura

    Kultura

    Erromanikoak Nafarroa gaindikatzen du. Elizak, komentuak, kolegiatak eta Erdi Aroko kondairetatik ateratako gune historikoak. Nafarroaren nortasuna ezagutzea haren historia ezagutzea da Eta edozer da, aspergarria izan ezik.

Donejakue Bidearen atea zuretzat irekitzen da.

Sartu Nafarroatik. Egin zeure Bidea