
Ez duzu oporrak prestatzeko astirik eta nahiago duzu dena egina eman diezazuten?
Hala bada, izan konfiantza bertako agentzia espezializatuetan: badituzte hainbat egunetako bidaia antolatuak, baina zure neurrira egindako proposamen eta txangoak ere eskaintzen ahal dizkizute, zure gustu eta inguruabarren arabera.
-
Overtrails - Viajes Itsaslur
Haren espezialitatea da turismo jasangarria, kulturala, naturakoa, mitologikoa eta gastronomikoa. Ekologiarekin eta ingurumenarekin konprometituta daude, eta beren ibilgailuek betetzen dute isurtzeen kutsadurari aurre egiteko Euro 6 Europako araudia. Gainera, gidatze ekologikorako programak dituzte, eta txango erregularrak, landa-eremuko VIP txangoak eta mota guztietako zirkuituak antolatzen dituzte.
Ikusi Overtrails - Viajes Itsaslur agentziaren webgunea
-
CR Listen
Donejakue bideari lotutako bidaietan daude espezializatuta. Talde txikientzat eta bakarkako bezeroentzat lan egiten dute, ingelesez mintzo direnen merkatuari begira bereziki.
Ikusi CR Listen-en webgunea
Oinez, bizikletaz edo ibilgailuz egiteko bidaiak eskaintzen dituzte. -
Xaraka
La Agencia de viajes Xaraka te propone conocer los valles de Baztan y Bidasoa de una forma muy saludable y en contacto con la naturaleza para disfrutar de una sensación de libertad absoluta a través de rutas de BTT, bicicleta de carretera, por vías verdes o a pie. A través de su guía con gran experiencia y pasión por la zona en la que vive descubrirás rincones muy especiales y desconocidos por la mayoría de turistas.
Ikusi Xaraka agentziaren webgunea -
Destino Navarra. Guías Turísticos
Bisitaldi eta txango kulturalak antolatzen dituzte Iruñean eta Nafarroa osoan; halaber, Errege Bardeako Natura Parkera joateko txangoak, sanferminetako VIP programak, Donejakue bideko mendi-ibiliak, enpresendako pizgarrien programak, eta hotel, jatetxe edo garraioen koordinazioa eta erreserbak.
Ikusi Destino Navarra. Guías Turísticos agentziaren webgunea
-
Northern Spain Travel
Abentura sofistikatuak eskaintzen dizkiete bidaiari ausartei. Bertako gidariak dituzte. Haiek anfitrioi adituak dira eta turistak eskualdeko gunerik sakonenera eramatea lortzen dute; baita luxuzko ostatua eta gastronomia goxo eta ahaztezina eskaini ere. Donejakue bidean daude espezializatuta, baina zikloturismoko eta mendi-ibilietako esperientziak ere uztartzen dituzte, Nafarroako kulturaren alderdirik onenak eskainiz, betiere kalitatea funtsezko premisa izanik.
Ikusi Northern Spain Travel agentziaren webgunea
-
Incoming Navarra
Taldeka bidaiatzen duten pertsonentzat lan egiten dute batik bat (besteak beste, elkarte, enpresa, kultur etxe eta ikastetxeentzat). Ibilbide, hotel eta jatetxe aproposak eskaintzen dituzte askotariko taldeentzat; gure komunitatean egiten diren kulturako eta naturako jarduerarik interesgarrienak ere eskaintzen dituzte.
Banakako bezeroak ere hartzen dituzte, eta txikizkako beste agentzia batzuei eta negozio-bidaiak antolatzen dituzten enpresei zerbitzua ematen diete, betiere produktu originalak eta neurrira egindakoak diseinatuz.
Ikusi Incoming Navarra agentziaren webgunea