Bertizko Jaurerria, harrera-zentroa eta piknik-gunea

Bertizko Jaurerria: sentitu basoaren taupada

Malerreka eta Baztan artean, Bidasoa ibaiaren ertzean eta Kantauri itsasotik oso gertu, Bertizarana dago. Eta haran txiki horretako herrietako batean, Oieregin, baso trinko eta koloretsu bat dago, non naturak eta kondairak bat egiten baitute. Gune basati horrek lorategi ederra du sarreran, motibo modernista finez eta Art Nouveau estiloz apaindua. 

Bertizko Jaurerria.  Magia izugarriko lekua, eta bertako xendetan zabiltzala lamia batekin topo eginen bazenu ere ez zinateke batere harrituko.

Lamiak sirenak ziren, eta ibaietan ibiltzen ziren kantari eta ilea urrezko orraziz orrazten.  Kondairaren arabera, Bertizaranako basoak babestea zen haien egitekoa

Eta lan ona egin zuten nonbait, ongi kontserbatua eta biodibertsitate bikainekoa baita Bertizko Jaurerriko basoa. Zure erara ibili eta gozatzen ahal duzu hartaz.

Gal zaitez Nafarroako Natur Parke erromantikoeneko bazterretan

Bertiz: historia pixka bat eta bere kontserbazioa

Bertiz gune berezia da, bai bere edertasun naturalagatik, bai bere historiagatik. Ba al zenekien Nafarroan Parke Natural izendapena jaso zuen lehena izan zela. 1984an izan zen, eta Pedro Ciga eta Dorotea Fernández jabe ohien nahia bete zen horrela, haren jabetza Nafarroari utzi baitzioten baldin eta haren ezaugarri naturalak batere aldatu gabe kontserbatzeko hitzematen bazuen.

Bistan da Pedro Cigak bere ingurua oso maite zuela eta haraneko berezko basoa berreskuratzeko irrika handia zuela. Eta hari eskerrak. Izan ere, gaur egun ematen zaion babesari esker, penintsulako pagadi ikusgarrienetako batez goza dezakegu. Hori gutxi balitz, Natura 2000 Sarean ere sartuta dago parkea (Europa osoko kontserbazio-espazio onenak sartzen dira han).

Beraz, ez da harritzekoa bere azaleran, 2.040 hektarea, parkeak altxor handiak gordetzea, hala nola pagadiak, hariztiak eta haltzadiak, eta animalia askoren babeslekua izatea, hala nola orein, orkatz eta basurdeena, baita askotariko hegaztiena ere.

Hona hemen Bertizko Jaurerria Parke Naturalari buruzko informazio gehiago
Neskatxa oihanean gaztainekin

Zer aurkituko duzu Bertizko Jaurerria Parke Naturalera iristen zarenean?

Bertizko Jaurerriko erakusketako eskulturak
Bertizko Jaurerria Parke Naturaleko harrera-eremua

Bertizko Jaurerria Parke Naturaleko harrera-eremua

Bertizko Jaurerria Oieregiko udal-barrutian badago ere, Oronozetik sartu behar da.

Bidasoa ibaiaren gaineko zubia gurutzatu bezain laster aurkituko duzun lehenengoa harrera-eremu zabala da, ondorengo zerbitzuak dituena:

  • Aparkalekua
  • Merendero estali handia, erretegiekin
  • Haurrentzako jolastoki zabala
  • Turismo Bulegoa, Etxeberria etxean kokatua, beste muturrean, merenderoaren ondoan. Parkeari zein inguruari buruzko informazioa emango dizute han.
  • Informazio-etxola, Lorategi Historiko-Artistikoaren sarreran bertan. Han erosten dira lorategia bisitatzeko txartelak. Lorategi botanikoaren barruan, Natura Interpretatzeko Zentroa dago.
  • Bertizko Jaurerria erakusketa, paisaian txertatutako tamaina handiko eskulturak hartzen dituena.
  • Bidexka-sarea​​​​​​​
Parkeko harribitxia: Lorategi Historiko-Artistikoa

Parkeko harribitxia: Lorategi Historiko-Artistikoa

Lorategi botanikoa, 100 urte baino gehiagokoa, parkeko erakargarritasun handiena da. Ibilbidean munduko hainbat tokitako espezieak —sekuoiak, zedroak, gingkoak, limoiondoak, kameliak, azaleak, hortentsiak, glizinak, banbuak, besteak beste— topatuko dituzu urmaelak, zubiak, glorietak eta begiratokiak nonahi agertzen diren ingurune xarmangarrian, Art Nouveau estilo erromantikoa nagusi dela.

Ez galdu kaperako markesinako beirate modernista ikusgarriak, erreferente baitira beirate historikoen kontserbazioan. Ezagutu orri honetan zer garrantzitsuak diren Bertizko argia eta beirateak.

Hantxe, nenufaredun iturri handi baten ondoan, Bertizko Jauregia dago, eta, ondoan, Natura Interpretatzeko Zentroa. Bisita ezazu.

Deskargatu hemen lorategiaren mapa

Bertizko Natura Interpretatzeko Zentroa

Eta Bertizko Jaurerriko Parke Naturalean egiten den kontserbazio-lan guztia zehatz-mehatz ezagutu nahi baduzu, ez alde egin parketik Bertizko Natura Interpretatzeko Zentroa bisitatu gabe. Ordenagailuak, maketak, jolas interaktiboak, benetako materialak eta argazkiak izango dituzu eskura parkean ezkutatzen den oparotasun guztia ezagutzeko, modu atsegin eta didaktikoan.

Natura ezagutzeko zentroari buruzko informazio gehiago
Neskatikoa Bertizko Naturaren Interpretazio Zentroan

Bertizko bidexka-sarea

Parkeko bidexka-sareak 7 ibilbide ditu, maila ezberdinetakoak, basoaren erraietan murgilduko zaituztenak.

Batzuk erraz-errazak dira, hala nola Bertizetik Oieregiko harrizko zubi eder eta Erreparazea jauregiraino doana, 1,5 kilometrokoa, eta beste batzuk, aldiz, zailagoak, Aizkolegiko jauregia helmuga duena, esate baterako, 22 kilometro eta 680 metroko desnibela dituena. Udako jauregia zen, aurriak baino ez gaur, baina behatoki ikusgarri-ikusgarria da.

Bertizko bidexken informazio gehiago
Bertizko bidexka-sarea

Bertiz eta inguruetako bidexka onen-onenak

Zer ikusi Bertizetik gertu?

Hiru bailara hauetako natura joriak, baso hostotsuek eta baserri ederrak inguratzen dituzten belardi berdeek zur eta lur utziko zaituzte. Bertako herriek ardura handiz gorde dute landa-arkitektura tradizionala, eta haien ezaugarri diren lorez betetako balkoi ederrak ezin hobeak dira benetako landa-ingurunean murgildu eta egunerokotik deskonektatzeko.

Ibilbide bat proposatzen dizugu Baztan-Bidasoa eta Zugarramurditik
Malerreka

Malerreka

Landa-arkitektura mantentzen duten herri politak, haritz, pago zein erreka ederrez betetako basoak... ikusi nahi badituzu, horixe da zure helmuga.

  • Donamariako dorrea

    Donamarian dago, Bertizetik 8 kilometrora, estilo gotikoko dorre misteriotsu hori. Dotorea eta soila, Erdi Aroko dorreetako berezko defentsa-elementuak gorde ditu, eta Nafarroan gordetzen den garai horietako arkitektura zibilaren adibiderik onenetakoa da. Harria da nagusi beheko bi solairuetako fatxadetan, baina, goiko bietan, aldiz, egurra da elementu nagusia. Oso deigarria da dorrea horregatik. Merezi du gelditu eta ikustea, argi eta garbi.

    Informazio gehiago Donamariari buruz
  • Deskonektatu Elgorriaga bainuetxean

    Elgorriagako bainuetxeak bere iturburuko ur mineromedizinalak, Europan gazitasun handienekoak, baliatu, eta karta termal zabala eskaintzen dizu. Igerilekua, saunak, erlaxazio-gunea eta flotariuma diru zirkuituak. Zinez espazio berezia da azken hori, Itsaso Hilean sentitzen den flotagarritasun berdina sentituko baituzu.

    Eta dena ingurune natural paregabean, paseatzeko, ingurunea ezagutzeko eta bertako gastronomia oparoa dastatzeko aukera eskura.

    Elgorriagako bainuetxeari buruzko informazioa
  • Ezagutu Ituren eta Zubieta, eta beren joaldunak

    Ituren eta Zubieta herri eder-ederretako inauteriak Nafarroako landa-inauterien eta antzinako errituen biziraupenaren ikur dira egun. Neguaren amaiera eta udaberriaren hasiera sinbolizatzen dute.

    Espiritu gaiztoak uxatu eta natura esnatzea dute helburu jai horretako protagonistek (joaldunak eta hartza). Horretarako, joare handiak daramatzate bizkarrean, bailara osoan entzuten den soinu harmonikoa sortzen dutenak, une zinez magikoa sortuta.

    Inauterietan ez bada ere, merezi du herri horiek bisitatzea edo haiek lotzen dituen Uraren Bidea xendra egitea.

    Ituren eta Zubietako inauteriei buruzko informazio gehiago
  • Zubietako errota

    Hona hemen bigarren plana, naturaz eta usain onez betea.

    Bertiztik 15 kilometrora, Zubietan, zain duzu errota berezi hau. Bisitan, ehotzearen sekretuak eta ibarreko tradizioak ezagutuko dituzu, baita antzinako inauteriak ere.  Irina eta beste produktu batzuk erosten ahal dituzu bertako dendan.

    Txangoak iraganera eramango zaitu, Pirinio usaina eta talo egin berriaren zaporea duen ingurune berde honetan.

    Zubietako errota denboraren iragaiteak eragin ez dion leku horietako bat da. Errotariak, gaur egun ere, bere eskuak eta garai bateko lanabesak erabiltzen jarraitzen du garia eta artoa birrintzeko. Nahi al zenuke artisau neketsu horietako bat bihurtu eta zeure opil propioa egin?

    Erreserbatu hemen zure bisita
Bortziriak

Bortziriak

  • Lesaka

    "Nafarroako Venezia txikia" izenez ezaguna, zubi, ibai eta iturri ugari baitago bere kaleetan barna, arkitektura eder eta zaindua eta Tourseko San Martin eliza monumentala ere ditu ezaugarri. Halaber, ikusgarriak dira ibaiko petrilen gainean San Fermin eguna dela-eta egiten diren dantzak.

    Ikusi hemen planak Lesakan
  • Etxalar

    Mendiz eta basoz inguratutako herri xarmant eta lasaia da Etxalar, ospetsua usoak ehizatzeko antzinako moduagatik: sare bidez Bere kaleetan barna paseatzea denboran bidaiatzea da, historiaz beteriko etxeak eta Jasokundeko Andre Maria elizako lorategiko antzinako hilarriak lagun. Tximista ibaiaren ondoan Gaztelu dorretxea altxatzen da, Erdi Aroko eraikina, Nafarroako Erresumaren armategia izan zena.

    Ba al zenekien Turismo Sari Nazionala Herriak Edertu eta Hobetzeagatik jaso zuela bere arkitektura zainduari eta xarmari esker?

    Etxalar ezagutzeko bisita gidatuak
  • Bera

    Herri dotore-dotorea da. Altzate auzoa, xarmangarria, nabarmentzen da, etxe oso polit eta zainduak baititu. Udaletxea, estilo neoklasikokoa, sei arkuko harrizko arkupearekin, Itzea etxea, Baroja familiaren bizilekua izan zena, eta Doneztebe eliza ere bisitatzea merezi du. Joan zaitez San Migel harrizko zubi ederrera. Bera eta Lesaka banatzen ditu, eta Independentzia Gerran bataila garrantzitsu baten lekuko izan zen.

    Bisita ezazu ECO eztia ekoizten duen erlategi bat Beran

Bertizetik hurbileko abentura-parkeak

Gozatu ederra hartuko duzue inguru honetan, bizikletazale horiek!

Zer beste naturgune dauzkat Nafarroan?

Bertizko Natur Parkeak kilikatu bazaitu, zatoz Nafarroako beste mirari natural batzuk ezagutzera.

  • Irabiako uharka Iratiko oihanean Iratiko oihana

    Iratiko oihana

    Kutsu magikoa duen pagadi-izeidia, non nagusi baitira natura, kirola eta edertasuna.

  • Urrederrako iturburua Urederraren iturburua

    Urederraren iturburua

    Basoaren koloreek eta ur turkesek bakez beteko zaituzte Nafarroako gune natural paregabe honetan.

  • Castildetierra Errege Bardean Errege Bardea.

    Errege Bardea.

    Filmatzeko moduko ilargi paisaiak.  Nafarroako lekurik ustekabekoena.

Jakin nahi duzu zein diren Nafarroako ezinbesteko leku turistikoak?

Zaila aukeratzen, ezta?