Nafarroako ezinbestekoak
Hemen dituzu naturako eta kulturako tokirik zoragarrienak, nahitaez ikusi beharrekoak.
Nafarroan nahitaez ikusi beharreko 12 toki zoragarriak
Hainbat gauzagatik xarmatzen ditu Nafarroak bisitariak... toki berezi-bereziak daude, eta harrotasuna eta esker ona sentitzen dugu edertasun handi hori ikusita. Eta, jakina, edertasun hori zurekin partekatu nahi dugu.
Nahi duzu lur honen xarma sentitu?
-
Donejakue Bidea
Donejakue Bidea
Hari esker dugu ondare historiko eta kultural aberats hau, benetan harro egoteko modukoa.
-
Iruña
Iruña
Hiri bizidun eta polita, asteburuko joan-etorri baterako aproposa.
-
Errege Bardea
Errege Bardea
Biosfera erreserba izendatutako basamortu hau Pirinioetatik ordubetera dago.
-
Iratiko oihana
Iratiko oihana
Edozein urtarotan ederra den "oihanen erregea".
-
Baztan
Baztan
Beti berdea, atsegina, harrigarria, baserri-etxe ederrekin eta jende onarekin.
-
Tutera eta Lizarra
Tutera eta Lizarra
Ondare kultural bikaina duten bi hiri, bi txango eder egiteko modukoak.
-
Erriberriko gaztelua
Erriberriko gaztelua
Nahitaez ikusi behar duzun bat. Bestela damutuko zara.
-
Zugarramurdiko leizea
Zugarramurdiko leizea
Sorginkeriaren mundura eramango zaituen espazio natural zirraragarria.
-
Irunberriko eta Arbaiungo arroilak
Irunberriko eta Arbaiungo arroilak
Bi arroila, bide berde bat eta sai arreen kolonia handia.
-
Urederraren iturburua
Urederraren iturburua
Izenak "ur ederrak" esan nahi du. Ederra bezain hauskorra da erreserba hau.
-
Orreaga
Orreaga
Gudu bortitzen gertalekua eta Bidearen atea.
-
Bertizko Jaurerria
Bertizko Jaurerria
Nafarroako natura-parkerik erromantikoena.
PRESTATU UZTAILAREN 6RAKO
Gutxiago falta da sanferminetarako!
Nafarroan eta mundu osoan zenbat egun falta diren ari gara kontatzen gure besta maiteak inoiz baino emozio, poz eta abegi handiagoz bizitzeko.
Ez galdu hitzordua, zure zain gaude!
Pintxoak jatera etorri nahi?
Ezin zara hemendik joan pintxoak dastatu gabe, horiek ere ezinbesteko bat baitira; kasu honetan ezinbesteko gastronomikoa. Ohiko mokaduak ditugu hemen, gure galbide goxoa.
Izan ere, Nafarroan, eta batez ere Iruñean, pintxoen kontu hau sakratua da, eta edozein ordutan jaten ditugu.
Eta orain gure kirolik ZORAGARRIENAK
Paisaia desberdin ugari dagoenez, Nafarroa berebiziko tokia duzu zure kirolik gustukoenean naturaren erdian jarduteko.
Bidexkak, ibilbideak eta kirol azpiegitura bikainak: hementxe dituzu zain, naturan erabat murgildu eta ariketa egin dezazun.
-
Mendi ibiliak
Mendi ibiliak
Ezagutu gure bidexka bikainak
-
Bizikleta eta mendiko bizikleta
Bizikleta eta mendiko bizikleta
Bi gurpilen zalea zara? Kontsultatu gure BTT guneak
-
Abentura-parkeak
Abentura-parkeak
Familiarentzat eta abentura edo dibertsioa bilatzen dutenentzat