Las Malloasko paisaia berdea lehen planoan eskuinaldean bazkatzen diren zaldiak, ezkerrean baserriak eta atzealdean mendiak.

Turismo irisgarria Nafarroan: gozatu erresumaz mugarik gabe

Turismo irisgarriak Nafarroan esperientzia baliatzen erraz eta ahazten zail ugari eskaintzen dizkizu. Hemengo natura, kultura eta gastronomia zure bidaiatzeko erara egokitzen direlako.

Gazteluak eta jauregiak, bidexkak eta basoak, museoak eta aztarnategi arkeologikoak, herriak eta hiriak, tabernak eta jatetxeak, hotelak eta landetxeak… Badakigu zer behar duzun Nafarroako egonaldiari ahalik eta etekin handiena atera diezaiozun. Horregatik, Internet arakatu eta informazioa antolatu dugu zuretzat, zuk behar duzun moduan, gozatzen baino eman ez dezazun zure denbora.

Kontsultatu zer irisgarritasun-mota behar duzun eta ezagutu baliabideen xehetasun irisgarriak. Aldaketak edo interpretazioak izan daitezkeenez informazioan, arduradunekin harremanetan jartzea komeni da, zalantzak argitzeko eta irisgarritasun-baldintzak aldatu ez direla egiaztatzeko.

Zer irisgarritasun eta informazio-mota interesatzen zaizkizu?

Orrialde honetan bertan, Nafarroako jatetxe eta jarduera irisgarrien berri ematen dizugu. Ondoko laukietan, irisgarritasun auditibo, kognitibo, fisiko eta bisuala duten Nafarroako toki eta alojamenduen informazio zehatza aurkituko duzu.

Galdetu turismo-bulegoetan

Langile gehienek desgaitasuna, hainbat motatakoa, duten pertsonei laguntzeko prestakuntza jaso dute, eta Nafarroako Gobernuaren sareko turismo-bulego gehienek mostradore egokituak dituzte mugikortasun urria duten pertsonentzat. 

Iruñeko turismo-bulegoak, gainera, indukzio magnetikoko begizta bat du, eta Navilens markatzailea fatxadan.

Navilens seinalea Iruñeko Turismo Bulegoko atean
Jatetxe batean neska batek zapi gorri bat lotzen dio mahaian eserita dagoen beste neska itsu bati biek barre egiten duten bitartean
Barazki plater minimalista babarrunekin, zainzuriak eta kimu berdeekin

Jatetxe irisgarriak Nafarroan

Plataforma espezializatuetan irisgarri gisa eskaintzen diren Nafarroako jatetxeetarako esteken zerrenda bat ematen dizugu. 

Ikusiko duzunez, iragazkiak proposatzen dituzte instalazioen xehetasun irisgarriak ezagutzeko. Jarraitu urrats hauei:

1.    Aukeratu gehien interesatzen zaizun irisgarritasun-iragazkia
2.    Aukeratu egokien iruditzen zaizun establezimendua
3.    Eta, azkenik, erreserba egin aurretik, jarri harremanetan jatetxearekin eta ziurtatu lokalak eta haren zerbitzuek zure behar funtzional guztiak betetzen dituztela

Buscorestaurantes.com
Webgune horretan, bi iragazki desberdin aplika ditzakezu:

Equalitasvitae.com
Webgune horretan, bilatzaile orokorrean “Navarra” (Nafarroa) jarri, eta jatetxe irisgarrien zerrenda agertzen da. Beste baliabide batzuk ere bila ditzakezu, hala nola hotelak, enpresak. Ikusi zerrenda hemen

TripAdvisor
Webgune horretan, “restaurante silla de ruedas” (gurpil-aulkia jatetxea) bilatu dugu Nafarroan, eta zerrenda hau ageri zaigu

Google Maps
Kasu honetan, “restaurantes accesibles” (jatetxe irisgarriak) Nafarroan bilatu ditugu. Ikusi zerrenda hemen, eta, erreserba itxi aurretik, ziurtatu establezimenduak zuk behar duzuna duela.

On egin!

Urederra ibaiaren udazkeneko irudia inguratzen duen paisaiarekin

Jarduera turistiko irisgarrien enpresak Nafarroan

Nafarroan, bisitarien irisgarritasun-beharrak kontuan hartzen dituzten jarduera-enpresak daude.

Egin ibilbide kulturalak, praktikatu senderismoa eta jarduerak naturan, bisitatu upeltegiak eta museoak, ibili herri eta hirietan barna... Jarraian, horietako batzuk erakutsiko dizkizugu, nahiago duzuna aukera dezazun.

  • Elur-erraketak, jarduera bikaina ikusmen-desgaitasuna duten pertsonentzat

    Ikusmen-desgaitasuna edo ikusmen urria baduzu, hona hemen oso jarduera lasaigarria negurako, ez baitu eskatzen norabide-barra bati edo gidari bati heltzea egin ari zaren bitartean: elur-erraketak. Senderismoaren neguko bertsio hau oso erosoa eta segurua da, elurrak lurra berdintzen baitu eta oso modu naturalean gidatu baitaitezke itsuak edo ikusmen urria dutenak. Taldean aurretik dagoenaren urratsei jarraitu besterik ez duzu.

    Jarduera hau egiten hasteko, bereziki gomendagarriak dira bi estazio hauetan seinaleztatutako zirkuituak: Larra-Belagua (Erronkaribar) eta Abodi (Zaraitzu). Han bertan  aloka daitezke erraketak eta makilak.

    Ibilbide berriak ezagutu nahi badituzu, enpresa batzuek gidariak eskaintzen dituzte, bai ibilbide labur eta errazetarako, bai egun osoko txangoetarako. Konpainia horietako bat Mirua da, eskarmentu handia duena ikusmen-urritasuna duten pertsonekin.

  • Tandemean bide berdeetan edo Donejakue bidean barna

    Bizikleta tandem batean ibili nahiago baduzu, ikusmen-desgaitasuna duzulako edo, besterik gabe, gustuko duzulako, seguru bide berderen bat egin duzula. Nafarroan bost daude, eta irisgarritasun-mota bakoitzaren berariazko orrietan izango ditugu hizpide.

    Tarazonicaren Bide Berdean, Tutera eta Tarazona artean, Activa Experience enpresak tandemak alokatzen ditu, eta kaskoak ere, bide gozo eta ongi trinkotutako bide honek dituen 22 km linealak egiteko.

    Bicigrino enpresak ere eskaintzen ditu tandemak alokatzeko  Donejakue bidea beste norbaitekin egiteko. Tandema eman eta jasoko du enpresak, zuk zeuk eraman beharrik izan ez dezazun ibilbidearen hasieraraino.

  • Senderismo unibertsala: Joëlette aulkiarekin eta norabidezko barrarekin

    Nafarroan, mugikortasun urria duten pertsonek senderismoa praktika dezakete Joëlette aulkiarekin. Mirua enpresak, adibidez, horrekin eskarmentu handia duten gidariekin lan egiten du. Bere taldearen eskutik, aukera guztiez baliatu ahalko zara lurraldeko edozein tokitan. Aralar, Sakana, Estellerria, Pirinioak…

    Eta ikusmen-zailtasunak dituztenek, erraketez gain, zenbait ibilbide egin ditzakete zailtasun-maila desberdinetan norabidezko barrari esker. Miruak esperientzia handia du gidatze-sistema seguru horrekin ere.

  • Errege Bardea buggy eta 4x4 egokituetan

    Nafarroako ingurune natural harrigarrienetako bat Errege Bardeako basamortua da, hegoaldean kokatua. Activa Experience enpresak urteak daramatza hango pista eta sakanak mugikortasun urria duten pertsonentzako buggy egokituen bidez . Gainera, 4x4 ibilgailuetan ibilbideak egiten dituzte ikusmen- eta entzumen-desgaitasuna duten pertsonentzat. Zu gidari ala bidaide izan, eroso eta seguru igo eta ibiltzeko prestatuta daude ibilgailu horiek. Txangoen abiapuntua Cascanteko Rural Suite hotel irisgarria da.

  • Ardoa sentitzeko upeltegiak

    Nafarroako upategi batzuek bisita eta esperientzia inklusiboak eta behar guztietara egokituak eskaintzen dituzte. Ochoa, Otazu, Manzanos Azagra, Máximo Abete, Pagos de Aráiz eta Piedemonte dira haietako batzuk.

    Ochoa upategietarako bisitan, audiogidak, piktogramak eta QR kodeak dituzte. Bideo azpitituludunetara eramaten dituzte: upeltegiari eta ardoa ulertzeko moduari buruz hitz egiten dute bideo horiek Seinaletikak, zoruek, hormek eta altzariek kontraste kromatiko handia dute, eta erakusketaren elementu batzuk ukitu egin daitezke. Gainera, sarbidea eta bisita (amaierako dastaketa barne) mugikortasun urria duten pertsonentzat egokitu dira. Máximo Abete upategian, San Martin Unxen, ikusmen-desgaitasuna duten pertsonek bisitaren azalpenei jarraitu eta ardoak ezagutu ahal izango dituztela (braillez etiketatuta daude), eta Pagos de Aráiz upategian, Erriberrin, irisgarritasun fisikorako egokituta dago bisita.

    Jarri aldez aurretik haiekin harremanetan; izan ere, batzuek zure eta zure taldearen beharretara presta ditzakete bisitak guztiz.

    Eta informazioa irakurketa errazean behar duten pertsonentzat, Nafarroako ardoei buruzko gidaliburua irakurketa errazean argitaratu du Nafarroako Jatorrizko Deiturak; osagarri ezin hobea da upategi horietako edozeinetara egindako bisitarako.

     

  • Nafarroako historia, arte eta tradizioetan barna paseatzea

    Iraganean eta hiri, herri eta jendearen ohituretan barna ibiltzea ere Nafarroan goza daiteke, bidaiatzeko modua edozein dela ere.

    Badira enpresak, hala nola Viajes Haizea, Dinamic edo Navarra Adentro, eskarmentua dutenak jarduera eta ibilbide gidatu inklusibo eta irisgarriak diseinatzen, zeinek Nafarroako txoko jatorrenetako kultura, iragana eta ohiturak ezagutarazten baitituzte. Beraz, haiekin harremanetan jarri, eta eskaintzen dituzten zuretzako zerbitzu egokiak ezagutuko dituzu.

    Tutera Toursek ibilbide erosoa egiten du Erriberako hiriburuan barna mugikortasun urria duten pertsonentzat.