Biba San Fermin Gora San Fermin!

Biba San Fermin Gora San Fermin!

Zatoz Iruñera hemengo festa ederrez gozatzera; parte hartu zuk ere

Iruñean, sanferminetan, beti bada zerbait berezia deskubritzeko.

Bai gazteentzat, bai bikoteentzat eta bai familientzat. Tripazaleentzat, kirolarientzat zein tradizioak maite dituztenentzat. Karriketako giro berezia eta alaia bilatzen badituzu, nahiz ikusle guztientzako ikuskizunak edo jarduerak, denetik aurkituko duzu sanferminetan.

 

Eta ez nolanahiko gauzak gainera, sanferminetan handira jokatzea gustatzen baitzaigu.

 

Hemen betiko festen laburpena eginen dizugu; joanen gara pixkanaka-pixkanaka sanferminen agenda eta espiritua berreskuratzen, eta berriz ere izanen dugu aukera festa eder hauez gozatzeko.

 

Bitartean, motorrak berotzen ari gara inoiz baino ilusio handiagoz, eta jakin beharreko guztia kontatuko dizugu sanferminak berriz ospatzen direnerako.

 

 

Sanferminak zenbakitan

  • Con

    204

    orduz giro bikaina hiriburuan

  • Más de

    800

    urte baino gehiagoko historia eta tradizioa

  • Casi

    aukera zure modura disfrutatzeko

Nolako sanferminak bilatzen dituzu?

Abegi ona eta giro bikaina dira nagusi festa hauetan

Abegi ona eta giro bikaina dira nagusi festa hauetan

Bizitzan gutxienez ere behin bizi beharrekoa

10 aholku sanferminez ahalik eta gehien gozatzeko

  • Zuriz eta gorriz jantzi

    Kamiseta eta gona edo galtza zuriak, eta zapi eta gerriko gorriak; horiexek dira sanferminetako janzkera. Ez bazoaz hala jantzita saltsatik kanpo sentituko zara.

    Eta ez da beharrezkoa dirutza gastatzea; arropa zuria etxetik ekartzen ahal duzu, eta zapia eta gerrikoa hiriko karriketako edozein postutan erosi.

  • Txupinazora sartu

    Festen hasiera udaletxeko plazan bertan bizitzen ahal duzu. Une paregabea izanen dela ziurtatzen dizugu. Hori bai, ausartendako bakarrik da.

    Aukera lasaiago bat nahi izanez gero, emanaldia pantaila erraldoien bidez zuzenean ikusten ahal duzu Antoniutti Parketik, Sarasate pasealekutik, Karlos III.a etorbidetik, Gazteluko plazatik edo Foruen plazatik.

  • Goiz jaiki eta entzierroa ikustera joan

    Entzierroa lehen lerrotik ikusi nahi izanez gero, goizeko 06:00etarako, edo beranduenez 06:30etarako, joan beharko duzu ibilbidea inguratzen duen zurezko hesi bikoitzera. Ordu horretatik aurrera dena betetzen da eta jada ezin da gauza handirik ikusi.

    Beste aukera bat da zezen-plazatik ikustea zezenen sarrera. 07:00etarako iritsi, eta kantuan igaro falta den denbora, hango 20.000 lagunekin batera; esperientzia ederra da.

  • Entzierroan atera, sasoian

    Gaupasa eginda, ezta pentsatu ere. Entzierroan atera behar baduzu, lo nahikoa egin, oinetako egokiak jantzi, aukeratu zein tartetan aterako zaren, eta zezen-plazara iritsiz gero, zabaldu berehala bazterretarantz.

    Tarterik arriskutsuenak dira San Domingoko aldapa, zezenak azkar igotzen baitira maldan gora, Mercaderesko bihurgunea, 90 gradukoa baita, eta zezen-plazara sartzeko pasabidea, meharra denez pilak sortzen ahal baitira. Arrisku gutxieneko tartea da udaletxetik Mercaderesko bihurgunera doan zatia, 100 metro ingurukoa.

  • Giro alai eta kosmopolitaz gozatu

    Egun horietan, Nafarroako hiriburua mundu osora zabaltzen da, eta bertako jendeak anfitrioi bikain gisa jokatzen du. Ezinezkoa da ez gozatzea iruindarren abegi onaz, peñen pozaz, bat-bateko elkarrizketez eta hiri osoan arnasten den senidetasun-giroaz.

    Gure aholkua: errespetuz parte hartu sanferminetan eta gozatu Iruñeko giro zoragarriaz.

  • Hamaiketakoa

    Karrikan bertan! Hiri guztian duzu horretarako aukera, festetako edozein egunetan, eta bereziki uztailaren 6an. Ederki sartzen baita hamaiketakoa festetan...

    Kuadrilla osoak ikusiko dituzu taberna eta jatetxeetako atarietan jarritako mahai luzeetan gosaltzen: arrautza frijituak urdaiazpiko edo txistorrarekin, tomate egina eta patata frijituak; eta mokofinentzat, badira itsaskiak eta bestelako aukera gourmet gehiago ere, bakoitzak nahi duena!

     

  • Programa ofiziala erosi

    Sanferminetako objektu berezietako bat da. Ez bakarrik oroigarri gisa gordetzeko tradizioagatik, baita ekitaldi guztien berri ematen dizulako ere.

    Ezinbestekoa da ahalik eta etekinik handiena ateratzeko sanferminei, gehien interesatzen zaizkizun jarduerak hautatuz: kirola, kultura, haurrentzako ekitaldiak, zezenen ingurukoak… 

  • Ez hartu kotxea, ibili oinez

    Iruña tamaina ertaineko hiria da, eta festa, batez ere, Alde Zaharrean eta inguruko karriketan biltzen da. Aparkatzen ahal duzu inguruko auzoetan, hoteleko aparkalekuan edo egun horietarako bereziki prestatutako tokietan. Eta mugitu behar baduzu, 24 orduz martxan dagoen garraio publikoa erabiltzea gomendatzen dizugu.

    Gainera, ikusiko duzunez, udal-zerbitzuek egunez eta gauez egiten dute lan, lasaitasunez goza dezazun. Sanferminetan, segurtasuna eta garbitasuna dira protagonistak. 

  • Garaiz egin erreserbak

     

    Eskaintza handia da, eta are handiagoa inguruko udalerrien eskaintza osoa kontuan hartzen badugu, baina gure gomendioa da ahalik eta gehien aurreratzea erreserba egiterakoan. Aukera asko daude: hotelak, hostalak, aterpetxeak, landetxeak, kanpinak... eta sakel guztietarako aukera egokiak.

    Beste aukera on bat da astegunez etortzea, jende gutxiago izaten baita.

     

  • Bidai konbinatu bikaina prestatu

    Sanferminez gozatzera etor zaitezke, eta atseden egun batzuekin konbinatuta bukaera borobila eman egonaldiari; hortxe dituzu zain Nafarroako ingurune natural ederrak.

    Zer iruditzen leku ikusgarrietan erlaxatzea, esaterako, Iratiko oihanean edo Urederraren iturburuan, Ultzama eta Baztan bezalako ibar lasaietan, edo zientzia-fikziozko paisaietan, hala nola Errege Bardean? 

Sanferminetako eguneroko hiztegia

Sanferminetan mikro-mundu berezi bat sortzen da; gainerako guztia alde batera uzten da egun batzuez, eta errutina berria ezartzen da. Hauxe da egun horietan gehien erabiltzen den hiztegia:

  • Hamaiketakoa

    Sanferminetan egunero bada hamaiketakoa (edo hamarretakoa) egiteko aukera; bereziki hilaren 6an egiten da, festak ongi hasteko.

  • Aperitiboa

    Ohiko bermuta; Gazteluko plazan hartuz gero, jai-giroaren ikuspegi berezia izanen duzu.

     

  • Buruhandiak

    Erraldoien eta Buruhandien Konpartsako pertsonaiak dira. Serioenak dira, juxtu erraldoien aurretik ibiltzen dira eta ez dute kolperik ematen.

  • Kapotetxoa

    Entzierroan norbait egoera arriskutsu batetik onik atera denean, San Ferminek lagundu diola adierazteko hitza.

  • Txistulariak

    Egunero eta gauero ibiltzen dira musikariak karriketan barna, eta horien artean, nola ez, txistulariak.

  • Txupinazoa

    Uztailaren 6an, eguerdian, txupina bota udaletxetik eta halaxe hasten dira festak.

  • Dantzariak

    Euskal dantzen ikuskizunak izaten dira sanferminetan, eta parte hartu nahi duenarentzat, iluntzero Gazteluko plazan dantzaldia gaitero eta txistulariekin.

  • Argi-soinuak

    Eguna argitzean, gaiteroak eta Iruñeko musika-banda ateratzen dira, beste festa-egun bat iragartzera.

  • Entzierroa

    Zezenak San Domingoko ukuiluetatik zezen-plazara lasterka eramatea jendeak gidatuta, 825 metrotan zehar.

  • Erraldoiak

    Konpartsako figurarik zaharrenak, lau errege-erregina bikote dira, eta 4,20 metroko altuera dute.

  • Kilikiak

    Erraldoien eta Buruhandien Konpartsako pertsonaiak dira. Serioenak dira, juxtu erraldoien aurretik ibiltzen dira eta ez dute kolperik ematen.

  • Momentutxoa

    Prozesioko momentu hunkigarria, erraldoiak dantzatzen direnean, bitartean katedraleko ezkilak jotzen ari direlarik.

  • Neska eta mutil motzak

    Gazte iruindarrak, zuriz eta gorriz jantzita festan murgilduak dabiltzanak.

  • Zapia

    Zapi gorria txupinazoaren ondoren lotzen da lepoan eta festak bukatu arte eramaten da soinean.

  • Peñak

    Bazkide askoko elkarteak dira; euren egoitza izaten dute eta sanferminetan bakoitza bere txarangarekin ibiltzen dira. Festaren bihotza dira, eta sanferminak alaitzen dituzte XX. mende hasieratik.

  • Gaixoa ni!

    Atsekabea adierazteko abesten da udaletxeko plazan uztailaren 14ko gauerdian, sanferminak bukatu direla eta.

  • Riau Riau

    Ekitaldi ez ofiziala, non udalbatzari San Fermin kaperara laguntzen baitzaion Astrainen balsa abestuz.

  • Zaldikoak

    Erraldoien eta Buruhandien Konpartsako zaldi itxurako figurak; horiek ere beren maskuriekin ibiltzen dira.

Sanferminei buruzko xehetasun historiko batzuk

Sanferminak, gaur egun ezagutzen ditugun bezala, hiru gertaera historiko independentek bat egin zutenean sortu ziren:

  1. San Ferminen martirioaren oroitzapena: XII. mendetik aurrera hasi ziren ospatzen, irailean, ekitaldi erlijiosoen programa batekin.

  2. Irailaren amaieran egiten ziren feriak. Horietan abeltzainak, merkatariak eta herritarrak elkartzen ziren, eta XIV. mendetik daude dokumentatuak.

  3. Feria horiek zirela-eta zezenekin antolatzen ziren entzierroak.

Sanferminei buruzko xehetasun historiko batzuk
  • Sanferminei buruzko xehetasun historiko batzuk

    Festak udara aldatzea

    Udazkenean izan ohi zen eguraldia zela eta, XVI. mende bukaeran iruindarrek eskatu zuten San Ferminen aldeko ospakizunak uztailaren 7ra aldatzea. Abeltzaintza-feriekin bateratze hori izan zen egungo festen jatorria.

    Eta horregatik ospatzen dugu irailean San Fermin Txiki, martirioaren data historikoaren omenez.

  • Sanferminei buruzko xehetasun historiko batzuk

    XXI. mendeko sanferminak

    Asko aldatu dira festak harrez geroztik.

    Alderdi erlijiosoa orain ez da hain garrantzitsua, eta indar handiagoa du ongi pasatzeko gogoak; horretarako, udalak jende guztiarentzat egokia den egitaraua proposatzen digu, santuaren omenezko ekitaldiak, kontzertuak, antzerkiak, erakustaldiak, haurrendako espazioak eta jarduerak... konbinatzen dituena.

    Beraz, etorri pilak ongi kargatuta, egun hauek baitira irri egiteko, peñekin kantuan eta dantzan aritzeko, jende berria ezagutzeko, solasean aritzeko, entzierroetarako goiz jaikitzeko eta festetako une gastronomiko ugariekin gozatzeko.

  • Sanferminei buruzko xehetasun historiko batzuk

    Hoberena, giroa

    Egiten duzuna egiten duzula, beti hor izanen duzu iruindarren abegi ona, eta ez zara inoiz arrotz sentituko. Eta ez dugu esateagatik esaten, Iruñeko giroa, munduko osoko jendea hartu arren, benetan zoragarria izaten baita. Turista bakoitza eta bisitari bakoitza kuadrillako kide bat bezala hartzen ditu Iruñeak. Horregatik sentituko duzu festak etxekoek bezala bizi dituzula. 

    Iruñean badakigu sanferminak, jenderik gabe, ez direla sanferminak; beraz, zu ere etortzea espero dugu.

Ordutik, sanferminek aurrera jarraitu zuten, beste gertaera batzuetara iritsi arte:

  • Ordutik, sanferminek aurrera jarraitu zuten, beste gertaera batzuetara iritsi arte:

    1860

    Iruñeko Konpartsaren lehen figurak egin ziren; gaur egun, erraldoiak, buruhandiak, zaldikoak eta kilikiak ditu.

  • Ordutik, sanferminek aurrera jarraitu zuten, beste gertaera batzuetara iritsi arte:

    1901

    Lehen aldiz bota zuten txupinazoa Gazteluko plazatik bi lagunek, sanferminak hasieratik bertatik festa-giroan ospatzeko asmoz.

  • Ordutik, sanferminek aurrera jarraitu zuten, beste gertaera batzuetara iritsi arte:
    Ordutik, sanferminek aurrera jarraitu zuten, beste gertaera batzuetara iritsi arte:

    1926

    Ernest Hemingway-ren “The Sun Also Rises” argitaratu zen, eta horrek sanferminen behin betiko unibertsalizazioa ekarri zuen. Begiratu hemen bere lorratza jarraitu zuten pertsonaia ospetsuak.

“Inoiz ezin izanen dut egin Iruñeak niregatik egin duena baino gehiago”.

Ernest Hemingway

XXI. mendeko sanferminak

XXI. mendeko sanferminak

Gauzak asko aldatu dira udan ospatu ziren lehenbiziko sanfermin haietatik.

Iraganean alderdi erlijiosoak pisu handia bazuen ere, orain indar handiagoa du ongi pasatzeko gogoak.

Eta hala islatzen du Iruñeko Udalak antolatzen duen programak, publiko guztientzako ekitaldiz betea egoten baita. Hori bai, etorri pilak ongi kargatuta, une oso energikoak baitira. Egun horiek dira irri egiteko, kantuan eta dantzan aritzeko, entzierroetarako goiz jaiki eta txurroak gosaltzeko edo mahai baten bueltan bazkari eder bat egiteko. Une batzuetan erraldoiak eta buruhandiak ikusiz, eta beste batzuetan kaleko ikuskizunez gozatuz.

Egiten duzuna egiten duzula, beti hor izanen duzu iruindarren abegi ona, eta ez zara inoiz arrotz sentituko. Turista bakoitza eta bisitari bakoitza kuadrillako kide bat bezala hartzen ditu Iruñeak. Horregatik sentituko duzu festak etxekoek bezala bizi dituzula. Non jaio zaren kontuan hartu gabe.

Iruñean badakigu sanferminak, jenderik gabe, ez direla sanferminak. Beraz, zatoz gure lurraldera tradizioaz gozatzera, izan ere, zu gabe, sanferminak ez dira gauza bera.

ZATOZ PARTE HARTZERA

Sanferminak

Munduko festarik kosmopolita, unibertsal eta magikoenak, besoak zabalik izanen dituzu zain.