Zer aurkitu nahi duzu Erresumara eginen duzun hurrengo bidaian?

Zer aurkitu nahi duzu Erresumara eginen duzun hurrengo bidaian?

Geografia eta identitate ezberdinak eta askotarikoak ditugu: zer Nafarroara nahiago duzu joan?

Nafarrek ez dute erantzun bakarra galdera honetarako: zergatik da ezberdina Erresuma?

Batzuek esanen dute gastronomiagatik dela, beste batzuk, aldiz, lurralde osoko natura zabal eta ederragatik. Edo Iruña hiriburuaren erritmoagatik. Edo arte eta kulturagatik. Edo abentura kirolengatik.

Ba arrazoi dute… guztiek. Nafarroa ez baita bakarrik Penintsulako gastronomia helmuga nagusienetako bat, edo ama natura bizitasun osoz agertzen den gune bat. Inolaz ere ez.

Aunitz Nafarroa daude. Ederrak guztiak, gainera. Argi duzu zer bizi Erresuman? Adi irakurri bidaia motaren arabera arduraz prestatu dugun sailkapen hau:

Gutxiago falta da sanferminetarako!

PRESTATU UZTAILAREN 6RAKO

Gutxiago falta da sanferminetarako!

Nafarroan eta mundu osoan zenbat egun falta diren ari gara kontatzen gure besta maiteak inoiz baino emozio, poz eta abegi handiagoz bizitzeko.
Ez galdu hitzordua, zure zain gaude!

Murgildu natura zirraragarrian

Murgildu natura zirraragarrian

Nafarroa parke naturalen lurra da. Oihan, ibai eta ur-jauzien lurra. Paisaia eder eta oso ongi zainduena: loreak eta zuhaitzak bidexka bazterretan, kolorez aldatzen direnak urtaroz urtaro.

Naturan murgildu nahi baduzu, ez galdu honako atal hau:

Natura turismoa nahi dut

Bat egin landa ingurunearekin gure etxeetan

Nafarroan nonahi aurki ditzakezu arkitektura tradizionaleko etxe ongi zainduak alokagai, osorik edo gelaka. Etxe horietako ingurunea lasaia da, eta herrietako kultura, aldiz, atsegina; bikainak dira egun batzuetan deskonektatzeko, naturan murgiltzeko... eta gutxinaka Nafarroa ezagutzeko.

Sakon arnastu, egurastu, jostatu, irri egin, irakurri, lasai gosaldu, beheko sua piztu... hartu denbora uneaz gozatzeko.

Landa turismoa nahi dut
Bat egin landa ingurunearekin gure etxeetan
Orotarako hiriak

Orotarako hiriak

Nafarroa natura turismoko destino nagusienetariko bat da Penintsulan, baina merezi du gure hiriak ere bisitatzeak. Asko gainera!

Iruñean, bereziki, eta beste hirietan turismoa egiteko mila aukera duzu: ekitaldi eta jaialdietara joatea, pintxoak dastatzea, kale historikoetan paseatzea...

Nahi duzu oporralditxo bat hirian?

Hiri Turismoa nahi dut

Made in Nafarroa gastronomia

Gustuko al duzu destinoak kultura gastronomikoaren bidez ezagutzea?

Nafar gastronomia gogoangarria da zaporeak, usainak eta testurak maite dituztenentzat. Nafarroako jatorri deiturak ezagutzeko, produktu bikainak eta pintxoak dastatzeko, egile sukaldaritzaz gozatzeko... Hona sartu:

Turismo gastronomikoa nahi dut
Made in Nafarroa gastronomia
Sakonago ezagutu gure kultura eta sustraiak

Sakonago ezagutu gure kultura eta sustraiak

Nafarroak identitate kultural eta artistiko propioa du nabarmenki. Nafarrok Erresuman gertatutako guztiagatik gara garen bezalakoak.

Ondorioak? Donejakue bideko etapa zoragarriak, jende jatorra, tradizio ugari, oso aspaldiko inauteriak, historia luzeko hizkuntza (euskara) eta munta handiko ondare artistikoa: eraikin erromanikoak, museoak, monasterioak, gazteluak.

Kultura turismoa nahi dut

El Camino de Santiago

Navarra es la puerta de entrada del Camino de Santiago a la Península Ibérica. Una puerta que te adentra en una tierra de tradiciones centenarias, naturaleza salvaje y un exquisito patrimonio histórico.

Llegar a Santiago es la meta y desde aquí te animamos a cumplirla. Pero empezar, dar el primer paso, es igual de importante. Y en Navarra puedes hacerlo en un Camino que, sin lugar a dudas, te transformará para siempre.

 

Quiero hacer el Camino de Santiago
El Camino de Santiago
Kirola egin eta sasoi onean mantendu

Kirola egin eta sasoi onean mantendu

Eta natura betean, Nafarroan aukera aunitz baituzu. Mila aukera, egiatan: mendi ibilerak, bizikleta ibilerak, bide berdeak, abentura parkeak, espeleologia, ur kirolak ibai eta urtegietan...

 

Mugimendua eta jarduera fisikoa gustukoa baduzu, ez galdu abagunea, eta prestatu plangintza hemen:

Turismo aktiboa nahi dut

Atsedena hartu handikiro

Ongi zaindu gorputza Erresuman, etxean baino hobeki egonen zara. Gure naturan paseatu, aire garbi-garbia arnastuz eta ametsetako paisaiez gozatuz, zure gaitz guztien osagarri.

 

Bainuetxe batera etorri, gorputza garbitu ur termaletan, masaje bat jaso, natura garbienean murgildu... Horiek eta bestelakoak onuragarriak izanen dira zure gorputz eta bururako.

Osasun eta ongizate turismoa egin nahi dut
Atsedena hartu handikiro

Helburua garrantzitsuena ez denean

Bestelako irizpideen arabera antolatu nahi duzu Erreinurako bidaia? Lagunduko dizugu:

  • Noiz bidaiatuko duzu?

    Noiz bidaiatuko duzu?

    Udan, neguan, udaberrian edo larrazkenean? Nafarroaren kolorea ezberdina da urtaro bakoitzean.

  • Norekin bidaiatuko duzu?

    Norekin bidaiatuko duzu?

    Bikotekidearekin, familiarekin, adinekoekin, lagunekin edo zu eta zure maleta bakarrik?

  • Zenbat denbora duzu?

    Zenbat denbora duzu?

    Astebete? Zubi bat? Bi egun? Egun bakar bat, pasaeran? Ez galdu hau: