Errege Bardea: Nafarroaren hegoaldeko basamortua

Errege Bardea: Nafarroaren hegoaldeko basamortua

Ezusteko paisaia berdetasunaren Erresuman

Ilargi-paisaiarekin txundituta geratu naiz. Mendebaldeko film batean egotea bezala da. Coloradoko arroila, gurean!

Horrelako adierazpenak egiten dituzte Errege Bardean lehen aldiz barneratzen direnek.

¡Un desierto a 70 km de los Pirineos!

Eta ez da harritzekoa, zeren Pirinioetatik 70 kilometrora basamortu bat aurkitzea harrigarria baita gehiengoarentzat. Geografia bitxiagatik eta ingurune zirraragarriagatik.

Izan ere, nekez sinestekoa da horrelako toki bat aurkitzen ahal denik Tutera ondo-ondoan. Baina halaxe da. Nafarroan basamortu bat dago, eta ez nolanahiko basamortua.

Harri eta zur geratu al zara? Jakin-minaren harrak heldu al dizu? Horrela, bada, Nafarroara etortzean aukera ezin hobea duzu paisaia berezi hau ezagutzeko, gure ingurukoa baino gehiago, ilargikoa dela dirudien paisaia.

Jarraian, Errege Bardeako txangoa antolatzeko beharrezkoa eta oinarrizkoa den informazioa aurkituko duzu.

Pero antes de seguir algo muy importante: el paisaje y las formaciones geológicas son parte esencial del Parque Natural y, como visitantes, no debemos subirnos a las laderas y cimas de las formaciones, porque podemos degradarlas.  Hablamos de un ecosistema de suma fragilidad que debemos cuidar entre todas las personas.

Errege Bardea bisitatzeko arrazoiak

  • Ahaztu ezin diren ilunabarrak

    Ahaztu ezin diren ilunabarrak

  • Natura basatia bazter guztietan

    Natura basatia bazter guztietan

  • Entzun dezakezun isiltasun zirraragarriena

    Entzun dezakezun isiltasun zirraragarriena

Parque Natural de las Bardenas Reales

Ez gara gehiegi luzatuko datuak eta datuak emanez; horregatik, zuretzat interesgarriak izaten ahal diren hainbat jakingarri baino ez ditugu aipatuko.

Errege Bardea 42.500 hektareako Natur Parke bat da; UNESCOk Biosfera Erreserba izendatu zuen eta Arguedas herritik du sarbide nagusia. Hiru gune bereizten dira bertan: El Plano, iparraldeko eta mendebaldeko ordoki handia, laborantzarako eremua; Bardea Beltza, hegoaldean, erliebe horizontalen multzoa, pinudiz eta sastrakadiz estalitakoa; eta Bardea Zuria, aurreko bien tartean dagoen sakonunea, higadura handiena jasan duena. Bisitari eta argazkilari gehien erakartzen dituena, bertan baitaude formazio ikusgarrienak, besteak beste Castildetierra eta Piskerra; ziur ezagunak zaizkizula filmen batean ikusi izanagatik.

Eta zergatik da berezia parke hau? Hona hemen hainbat arrazoi:

Parque Natural de las Bardenas Reales
  • Parque Natural de las Bardenas Reales

    UNESCOk Biosfera Erreserba izendatu zuen. Horrek esan nahi du aberastasun biologiko handiko ingurunea aurkituko duzula bertan, eta garapen jasangarria errespetatzen dela.

     

  • Parque Natural de las Bardenas Reales

    Bertako fauna eta flora Afrikakoen antzekoagoak dira, Iberiar penintsularen iparraldekoak baino. Basamortuaren erdian oasi bat aurkitzea bezala da… Baina alderantziz.

  • Parque Natural de las Bardenas Reales

    Pista eta bideen sare handi-handia du, besteak beste Pirinioetatik datorren Erronkariarren Errege Altxonbidea, eta oinez nahiz bizikletaz ibilbideak egiteko aukera ematen du, ingurune amaigabe batean. Autoz ere egiten ahal dituzu bisitak, jakina, edo quad, segway edo buggie bat ere har dezakezu, tokiko enpresekin harremanetan jarriz gero.

Le salen los colores, pero solo en primavera

Le salen los colores, pero solo en primavera

Ez da plan makala, ezta? Bada, gehiago ere badago. Ideia sinestezinak aurkeztuko dizkizugu, Errege Bardeako bisitaldia planifikatu dezazun.

Errege Bardeako Informazio Zentroa

Basamortu liluragarri honetan barneratu aurretik, lehenik, informazio eta harrera zentrora joatea gomendatzen dizugu.  Zentroa Los Aguilares-en dago, Arguedasetik 7 kilometrora —herritik ateratzean, ezkerretara jotzen duen bide bat hartu behar duzu—.

Ibilbideari buruzko informazioa ez ezik, ingurunearen planoak ere emanen dizkizute zentroan, eta naturagunearen gaineko edozein zalantza argitu.

Gainera, diorama bat, arkeologia-erakusketa txiki bat edo hegaztien tamaina errealeko erreprodukzioak ikusten ahal dituzu bertan, parkean aurkituko duzun guztiaren aurrekari.

Informazio zentroari buruzko informazio gehiago
Errege Bardeako Informazio Zentroa

Antolatu Errege Bardearako bidaia

Hel diezaiogun informazio praktikoari. Ezagutuko duzun eremuari buruz aurrez jakin beharreko guztiaren berri emanen dizugu.

  • Antolatu Errege Bardearako bidaia

    1. Nola etorri

    Tuterako zubitik atera eta honako aukera hauek dituzu:

    • Eskuinean: Arguedas (N-134). Bardea Zurian barrena doan 25 kilometroko pista perimetralera iritsiko zara, eta ikuspegi ederretan ederrenak izango dituzu, baita Castildetierra ere. Autoz 2 ordu inguruko ibilbidea da, eta Bardeara lehen aldiz etortzen direnei, bereziki, gomendatzen diegu.

    • Ezkerrean: Ejea de los Caballeros (N-125) edo Fustiñana (N-126); hortik Bardea Beltzera iristen ahal da, gorrixkagoa eta landare gehiagorekin.

    Eta Bardearen iparraldean dagoen Zarrakaztelu herritik abiatuz gero, El Paso esaten zaion tokitik sartuko zara basamortuan. Puntu horretan bertan Artzainaren monumentua dago; izan ere, hortik igarotzen baita Erronkariarren Errege Altxonbidea, negua pasatzeko artaldeak Pirinioetatik Ebroren ertzeraino jaisteko erabiltzen zen bidea. Ezin duzu galdu irailean izaten den Transhumantziaren festa, tradizio hori gogorarazteko. Ikuskizun aparta.

  • Antolatu Errege Bardearako bidaia

    2. Nola ibili Errege Bardean barna

    • Autoz (turismoez ari gara, ez deportiboak, ez miniak): Arguedasetik baldin bazatoz, pista perimetraletik. Eta Zarrakaztelutik etorri eta El Pasotik iristen bazara, pista batetik eta, amaieran, perimetralarekin bat eginen du. Horiek dira bi ibilbide nagusiak.

    • Bizikletaz eta oinez: nekazaritzako hainbat pista dituzu. Guzti-guztietan ibiltzen ahal zara oinez, eta pista batzuetan bizikletaz ere bai. Aukera onena Informazio Zentroan informazioa lortzea duzu.

    • Oinez ibili nahi baduzu, badira 3 paseo motz-motz interes-puntu garrantzitsuenak bisitatzeko ezin hobeak: bi Bardea Zurian eta bat Beltzean. Aldiz, bizikleta nahiago baduzu, jakin ezazu 9 ibilbide daudela; nekazaritza-pistetan barna, Bardea ia osoa ezagutzen ahal duzu.

  • Antolatu Errege Bardearako bidaia

    3. Errege Bardean egiteko jarduerak

    • Errege Bardea oso eremu malkartsua izaki, hona hemen plan ezin hobe bat: gidari bat kontratatzea 4x4 autoan ibilbidea egiteko. Hartara, toki berezienetara iritsiko zara eta natura-ondarearen gaineko azalpenak ere jasoko dituzu.

    • Bisitaldia egiteko beste modu batzuk ere badira: segway bat, bizikleta elektrikoa, zaldi gainean… Eta bestelako proposamenak ere badira, biziki erakargarriak, hala nola Bardea ilunabarrean ikustea. Ikusten duzunez, tokiko esperientzia-agentziek askotariko aukerak eskaintzen dizkizute, zein baino zein originalagoak.

  • Antolatu Errege Bardearako bidaia

    4. Non lo egin

    Egun perfektu batek amaiera hoberena izan dezan, inguruko edozein ostatutan hartzen ahal duzu atseden gauean. Badira gustu guztietarako modukoak.

    Hala ere, zuk nahi duzunarekin bat etortzen ahal diren bi toki gomendatuko dizkizugu:

    • Familia osoarekin: gazteek oso gustuko izaten dituzte Arguedasko kobazuloak.  Parke Naturalaren ondoan daude, eta familiak osoa gustura egoteko beharrezkoa den guzti-guztia dute.

    • Bikotekidearekin: arkitekturagatik saritutako hotel bat, biziki erromantikoa den ingurune batean. Gogoko duzun lagunaz gozatzeko toki perfektua da Aire de Bardenas Hotela.  

     

    Erreserbatu ostatua Errege Bardeatikgertu

Errege Bardean egiteko jarduerak

Bardeako bisita ahaztezina izatea nahi baduzu, gomendatzen dizugu behako bat ematea enpresek antolatzen dituzten jarduera guztiei, enpresa horiek primeran ezagutzen baitute basamortu hori.

Ikusi Bardeako plan guztiak
Castildetierra, el icono

Castildetierra, el icono

La fotografía que seguro vas a compartir

Errege Bardeako Natur Parkeko eta Tuterako begiratokiak

Ia ahantzi zaigu! Ezin dugu atal hau amaitu 4 begiratoki aipatu gabe, Errege Bardearen eta Tuteraren ikuspegi hagitz ikusgarriak eskaintzen dizkizute-eta:

  • Yugoko Andre Maria begiratokia:

    Arguedasetik 5 kilometrora. Aterpetxe bat eta atsedenleku bat daude inguruan, piknikgune eta guzti, jolas-eremu bat eta aparkalekua. Ah! Eta aho bete hortz utziko zaituen panoramika, jakina.

  • Sendavivako begiratokia:

    Sendaviva parkeko begiratoki hau bikoitza da; alde batetik Errege Bardea ikusten da eta, bestetik, Nafarroako Erriberan barna ibilbide birtualak egiteko aukera eskaintzen du.

  • Aguilareseko begiratokia

    Bisitariari harrera egiteko informazio-zentrotik minutu gutxira dago, eta Bardea Zuri ezaguna ikusteko balkoi zoragarria da.

  • Santa Barbara muinoko begiratokia

    Tuterako goragune honetatik hiriaren ikuspegi zoragarria izateaz gain, Mejanako baratzeak, Bardea eta Ebro ibaia ere ikusten ahal dituzu. Ezin duzu galdu.

Harrigarria, ezta?

Baieztatzea baino ez zaizu geratzen; beraz, azkeneko aldiz animatuko zaitugu ikustera etor zaitezen: Errege Bardea zain duzu.

Plan osagarriak

Plan osagarriak

Eman dizugun informazio guztiarekin, argi izan beharko zenuke Bardea bisitatu nahi duzun ala ez. Guk baietz uste dugu, baina batek daki…

Dena dela, iradokizun pare bat gehiago eskainiko dizkizugu, Errege Bardeara espedizioa inguruko beste erakargarri turistiko batzuekin osatze aldera:

  • Sendaviva abentura eta dibertsio parkea

    Sendaviva abentura eta dibertsio parkea

    Errege Bardeatik kilometro gutxira, aho zabalik utziko zaituen beste toki bat dago.

    Abentura-parkea da, atrakzio zirraragarriak, kolore eta ilaje guztietako animaliak, zirko-ikuskizunak eta familia osoarentzako jarduera dibertigarriak.

    Dibertsioaren, adrenalinaren eta naturaren tenplua, zure erritmora gozatzeko. Ez baduzu denbora askorik, egun bat har dezakezu parkean hagitz ongi pasatzeko.

    Eta lasaitasunez ibiltzeko aukera baldin baduzu, parkean bertan aterpetxe berezi-berezi bat dago. Aterpetxeko instalazioek baso itxura dute, eta neska-mutilek primeran pasatzen dute.

    Abentura bat bizi nahi?

     

    Sendaviva eta Nafarroako beste abentura parke batzuk 
  • Tutera

    Tutera

    Adi, ohar garrantzitsua!

    Naturan buru-belarri murgiltzeko asmoz etorri bazara Errege Bardeara, ezin duzu alde egin beste geldialdi bat egin gabe.

    Ezin baita Erriberatik igaro Tutera bisitatu gabe. Hori horrela da, eta kitto.

    Tutera Nafarroako bigarren hiri garrantzitsuena da, baina hori baino gehiago ere bada.

    Arkitektura-ondare aberatseko hiria da, historian zehar kristau, arabiar eta judutarren artean izandako kultura-mestizajearen adierazgarri. Andre Mariaren Katedrala da ondare horren adierazgarri gorena, eta ezagutu beharrekoa da, bai ala bai. Eta hiriko gune nagusi den Foruen plaza, polita bezain bizia, ere bai.

    Eta, hau bai ezustekoa! Paseoan, paseoan ibiliz gero, arte garaikideko mural ikusgarriak aurkituko dituzu antzinako fatxaden apaingarri. Avant-Garde nazioarteko jaialdiaren edizioetan egindakoak dira.

    Baina bada gehiago ere. Tutera nekazaritza-hiri oparoa ere bada, eta baratze aunitzetan nahiko lituzketen barazkiak jaten ahal dituzu bertan. Jai eta tradizioen lurra, naturaren lurra, jende ireki eta abegitsuaren lurra.

    Hortaz, gorde tartetxo bat zure planetan Tutera ederrean barna paseoan ibiltzeko. Errege Bardeako edertasun idorraren osagarri perfektua.

     

    Nafarroan barna hiri-turismoa egitea interesatzen zait

Zer beste naturagune aurkitzen ahal dut Nafarroan?

Errege Bardea deigarria iruditu bazaizu, zuretzat hautatu dugun sorta txiki honek ere arreta emanen dizu agian:

  • Iratiko oihana

    Iratiko oihana

    Kutsu magikoa duen pagadi-izeidia, non nagusi baitira natura, kirola eta edertasuna.

  • Urederraren sorburua

    Urederraren sorburua

    Basoko koloreek eta turkesa-koloreko urak bakea sentiaraziko dizute parerik ez duen naturagune nafar honetan.

  • Irunberriko arroila

    Irunberriko arroila

    Natura basatiena aurkituko duzu horma arranditsuen arteko mendi-zintzur honetan.