Ihesaldi erromantiko bat, landa asteburu bat familiarekin, bidaia kultural eta gastronomiko bat zure adiskideekin, opor luuuuzeak... Nafarroan, turismo planak kontaezinak dira eta, hara non, alojamendu aukerak ere bai.

Jakin nahi duzu zergatik?

Zer dute Nafarroako alojamenduek?

  • Ostatu berezia: hotel bateko burbuila-gelak Denontzat dago.

    Denontzat dago.

    Gustu eta sakela guztietara egokitzen diren aukerekin.

  • Hoteleko gela Kalitatea eta segurtasuna

    Kalitatea eta segurtasuna

    Alojamenduek urte anitz daramatzate apopiloak hartzen, eta harro jasotzen dituzte haien balorazio onak.

  • Ostatu berezia: zuhaitzeko etxola Ingurune paregabeak

    Ingurune paregabeak

    Hiriburuan, Erdi Aroko hiribilduetan, haitzuloetan, oihaneko bihotzean... Oso leku berezietan lo egin dezakezu.

Hotelak Nafarroan

Hotel urbano erosotasun betekoak, haitzulo original hagitz abegikorrak, indarberritzeko bainuetxeak, historiaz betetako goi mailako hotelak, piriniar estiloko ostatuak... Aukeratu gogokoena duzuna, eta gozatu zure atsedenaldiaz!

Erreserbatu zure hotela Nafarroan
Landa-hotel bateko ikuspegia
Landetxe baten lorategiko ikuspegia

Landetxeak Nafarroan

Txorien kantua iratzartzean, natura nonahi, tximinia piztuta neguan edo siesta itzalean udan... Lasai egoteko behar duzun guztia duzu Nafarroan –sobera ere–.

Erreserbatu zure landetxea Nafarroan.

Apartamentu turistikoak Nafarroan

Hotelen xarmaren eta etxeko erosotasunen arteko konbinazio perfektua. Inolako trabarik gabe zure otorduak antolatzeko, nahi bezala atseden hartzeko turismo egun amaigabearen ondoren, edo hutsarteez gozatzeko. Nork esan zuen glamourra eta praktikotasuna ez datozela bat?

Erreserbatu apartamentu bat Nafarroan.
Apartamentu turistiko baten barnealdea
Zurezko etxetxoa eko-kanpin batean eta Beriain mendia urrunean

Kanpinak Nafarroan

Etxetik kanpo bizitzea atsegin dutenentzako aukerarik gogokoena. Kanpin dendan, karabanan edo etxoletan izan, kanpinetan arnasten den giro hain berezi horretaz gozatzea da kontua. Naturaren erdian iratzartzea, egunsentia leku pribilegiatu batetik ikustea edo loreen lurrina izatea goizean usaintzen duzun lehendabiziko gauza. Atsegin duzu?

Erreserbatu kanpin bat Nafarroan

Aterpetxeak Nafarroan

Donejakue Bidea egiten dutenek hagitz preziatzen dituzte aterpetxeok, eta ezin egokiagoak izanen dituzu leku atsegin bat eta, bidez batez, non lo egin behar izanez gero. Dutxa bat, ohatze zuri bat, eta bihar beste egun bat izanen da.

Erreserbatu aterpetxe bat Nafarroan
Aterpetxe bateko gela barrutik

Ideiak Nafarroara egin behar duzun bisita planifikatzeko?

Ziur webgunea ikusi duzula eta plan bat baino gehiago duzula pentsatuta zure oporretarako. Hala ere, hiru esteka uzten dizkizugu, interesen arabera sailkatu ditugun jarduera iradokizunak dituztenak. Gure aholkua: hartu natura pixka bat, gehitu kultura dosi bat eta uztartu gastronomia onenarekin. Bost izarreko bidaia bat aterako zaizu.

Interesekoartikuluak

Nafarroan tximinia duten landetxeak

Nafarroan tximinia duten landetxeak

Naturan txertatutako ostatu bereziak

Naturan txertatutako ostatu bereziak

Ezinbestekoak Nafarroan

  • Ibaia arroilan barna Ezinbestekoak naturan

    Ezinbestekoak naturan

    Milaka urteko pagadi batean murgiltzea, inoiz ikusi dituzun ur turkesenak ikustea ibai batean, edo hunkitzea basamortu paisaia baten hustasunaren aurrean. Hori guztia eta gehiago duzu Nafarroan.

  • Erriberriko Errege-erreginen Jauregia ilunabarrean Ezinbestekoak kultura arloan

    Ezinbestekoak kultura arloan

    Erromanikoak Nafarroa gaindikatzen du. Elizak, komentuak, kolegiatak eta Erdi Aroko kondairetatik ateratako gune historikoak. Nafarroaren nortasuna ezagutzea haren historia ezagutzea da Eta aurreratzen dizugu ez dela inola ere aspergarria.

  • Gazta eta ardo gorria Ezinbestekoak gastronomian

    Ezinbestekoak gastronomian

    Zure lurraldean parekorik ez duten pintxo batzuk jatea, ardo gorri bat dastatzea unerik egokienean, Nafarroako gastronomiako jaki autentikoenez gozatzea...

    Noiztik ez duzu egin apetak ematen dizuna?