Izan ere, besoak zabalik gaude zu hartzeko, atseden eta indar berri bila zatozela.

Erresumak bizi-kalitateko adierazle bikainak ditu; zeren jakin nahi? Hotel ederrak eta gastronomia aberats eta osasungarria arrazoi onak dira ohar zaitezen zu zaintzeko Nafarroa baino leku hoberik ez dagoela.

Baina gehiago dago: hamaika aukera zure gorputza zaintzeko —bainuetxeak eta hotel spadunak—, lasaitasun betean oinez ibiltzeko edo bestelako jarduerak egin eta estresetik ihes egiteko...

Nafarroan, aski duzu aire garbia sakon arnastearekin: lasai-lasai sentituko zara.

Deskonektatu mundutik zurekin eta zureekin konektatzeko, giro lasai, gozo eta esklusibo batean.

Destino ezin hobea opor osasuntsuak izateko.

Elgorriagako bainuetxea

Nafarroako bainuetxeak

Nafarroak osasunaren bi tenplu ditu, bata iparraldean eta bestea hegoaldean.

Eta aizu, era guztietako tratamenduak dituzte mens sana in corpore sano lortzeko. Baita berritzaileenak ere.

Itxi begiak eta imajinatu atseden-egun beteak zentro termoludiko batean, estresetik urrun.

Igerileku hidrotermaletan murgildu, era guztietako masajeak jaso, txokolatea, olioa edo ardoa osagai nagusi direla terapiak egin...

Edo lurrun-bainu batez gozatu, lokatzetan murgildu eta zure azala hamaika modutan elikatu.

Bada, horren argi duzunez, Nafarroako zein bainuetxera etorriko zaren aukeratzea besterik ez duzu:

  • Elgorriagako bainuetxea

    Iparraldean dagoena da, Elgorriagako udalerrian hain zuzen ere.

    Iristean ikusiko duzu finka zabala dela, eta han dagoela Europan gazitasun handiena duen ur mineromedizinalen iturburua —presta zaitez flotatzeko!—

    Hemen, hidromasaje-igerilekuetan murgiltzen ahalko zara, zure azala gozatu bainu turkiar eta saunetan, ekialdeko masajeak jaso eta txokolaterapiaren eta oliboterapiaren onurak bildu.

    Gainera, gimnasioa eta atseden hartzeko hotela eskaintzen dituzte.

    Kontsultatu Elgorriagako bainuetxearen webgunea
  • Fiteroko bainuetxea

    Hegoaldean dago ehun urtetik gorako bainuetxe hau, bi iturbururen gainean eraikia. Bi instalazio eskaintzen ditu: Gustavo Adolfo Bécquer bainuetxea eta Palafox Erregeordea bainuetxea.

    Instalazio horietan, burbuila-bainuak, sauna termala, dutxa zirkularra eta zurrustak dira tratamendu kutunenak.

    Hau da, oporretan indarberritzeko behar duzun guztia.

    Hotela ere badu, Fiteroko bake-atseden honetan ostatu hartu ahal izateko.

    Kontsultatu Fiteroko bainuetxearen webgunea

Zure ongizatea biderkatzeko hotelak

Oinarrizko kanpamentua jar dezakezu halako hotel batean, handik Nafarroaren gauza on guztiak ezagutzen ibiltzeko. Begira, hemen dituzu:

  • Reckrea Hotelak

    Esklusibotasuna nahi baduzu, ostatu hartu Erresumako Hotel Noble batean.

    Xarma handiko hotelak dira, eta gehienak landa-ingurunean daude; beraz, atsedena —eta deskonexioa— bermaturik duzu.

     

    Ikusi Nafarroako Reckrea Hotelak
  • Erresumako Hotel Nobleak

    Hemen duzu Nafarroako landa-ostatu sorta bat.

    Hotel guztiak txikiak dira, mundutik urrun daude, eta atseden gozorako behar duzun guztia dute.

    Langileen tratua adeitsua eta hurbila da, eta ingurune naturala errespetatzen da erabat.

     

    Ikusi Erresumako Hotel Nobleak
  • Leireko ostatua

    Leireko monasterioan dagoen hotel txiki bat da; beraz, Nafarroako monumentu historiko nagusi batean dago.

    Leku ezin hobea, ia jainkozko lasaitasuna eta naturaren erdian atsedena bilatzen baduzu.

    Ikusi Leireko ostatua
  • 4 eta 5 izarreko hotel spadunak

    Luxuzko instalazioak eskaintzen dituzte, bai ostatuan bai aisialdian.

    Seguruak dira eta, nola ez, ingurune pribilegiatuetan daude.

    Aukera hau hautatzen baduzu, atsedena hartzen ahalko duzu Nafarroako errege edo erregina gisa, denetarik duen gela batean.

    Ikusi Spadun Hotelak

Ibilaldiak

Bereziak dira Nafarroako ibilaldiak.

Kontrastez beteriko ingurune naturala da, paisaia askotarikoa, urratsez urrats aldatzen delako eta milaka kilometro egin izanaren sentsazioa duzulako.

Bereziki zaindutako bidexketatik herri xarmagarrietara helduko zara, erabat deskonektatzeko eta esentziarekin konektatzeko.

Izan ere, ibilbide horiek azaltzen zaila den zerbait dute. Naturaren eta bizi-bakearen arteko nahasketa, zure osasunari on handia egiten diona.

Lagun taldea mendi-ibilia egiten oihanean barna

Zure bidea hautatu besterik ez duzu egin behar

bide berde txukunak, iturburuetara zaramatzaten ibai ondoko ibilbideak, urtegiak inguratzen dituzten bidexkak, baso baten barnean murgiltzen zaituzten bidexkak, egundoko begiratokietara eramaten zaituzten bideak...

eta ibilketa nordikoa gustatzen bazaizu, Nafarroa osoan hedatutako zentroak ditugu zuretzat.

Aukera zaila, ezta?

Nafarroan ibiliak egin nahi ditut

Atsedena hartzeko ordua: murgildu naturan

Natura ongizatearen sinonimoa delako.

Ibilaldiak ingurune naturaletan, urrats bakoitzean lasaitasuna lagun duzularik. Eta birikak oxigenoz eta osasunez betetzen dituen aire fresko eta garbiaz gozatu.

Sentitzen duzu?

Eta hori guztia ipuinez ateratakoak diruditen parajeetan. Honatx batzuk:

  • Baztango herri baten ikuspegia

    Baztan

  • Errege Bardeako Parke Naturala

    Errege Bardea

  • Iratiko oihana

    Iratiko oihana

  • Urederrako iturburua

    Urederraren iturburua

  • Akerra Zugarramurdiko leizearen atarian

    Zugarramurdi eta beste leize batzuk

  • Arbaiungo begiratokia

    Irunberriko eta Arbaiungo arroilak

  • Bertizko parke naturala

    Bertizko parke naturala

  • Erronkari

    Erronkaribar-Belagua

  • Artaldea Urbasa-Andia Parke Naturalean

    Urbasa eta Andiako parke naturala

  • Aralarko San Migel santutegia

    Aralar

Erakutsi ametsetako paraje gehiago

Kultura lasaia

Izan ere, Nafarroan natura ugaria da, baina kultura ez da atzean geratzen.

Horregatik gonbidatzen zaitugu era lasaian ibiltzera iragan historiko aberats batean. Historiaurreko herrien, erromatarren, musulmanen eta kristauen herentzia da, eta, bere handitasunarekin, ondare-aberastasun inbidiagarria eman diote Erresumari.

Zure bidean eliza erromaniko ederrak aurkituko dituzu, meditatzera bultzatzen duten monasterioetako klaustroak, tradiziozko garai eta errotak ,eta legendazko enklabeak, hala nola Orreaga edo Aralarko San Migel santutegia.

Esan bezala, hau lagin txiki bat besterik ez da. Askoz gehiago dagoelako.

Nafarroako kultura gehiago ikusi nahi dut
Emakumea Erronkariko herriari begira
Plat de champignons à l’œuf

Nafarroako gastronomia osasuna da

Eta hori oso argi geratuko zaizu Erresumaren janaritegia ikuste hutsarekin.

Izan ere, kalitate bikaineko lehengaiekin egindako platerak dastatzea zure osasuna zaintzeko modurik onenetakoa da; tokiko produktuez beteta daude,0 km-koak, eta barazkiak gailentzen dira.

Gainera, Nafarroan erlojuari begiratu gabe goza dezakezu zure ahosabaia, patxadaz janez, esperientzia ia mistiko bihurtzen baita.

Eta hori guztia benetako bitxia diren autore-jatetxeetan.

Hemen duzu gastronomia gehiago

Osasun turismoa Nafarroan

Jakin zer eskaintzen duen Nafarroak osasun turismoaren arloan.

Nafarroa, ondo sentitzeko destinoa

Argi izan: osasun turismoa Nafarroan egitea asmatzea da beti. Hain zuzen, hemengo esperientzia izan ondoren, zure gorputzak atseden bat eskatzen dizun bakoitzean zure buruak esanen dizu: Nafarroa.

Bisita osatzeko, hona hemen sasoi bakoitzerako hainbat proposamen:

Noiz etorriko zarete?

Hara zer egin dezakezun urtaro bakoitzean