Paseatu Iruñeko kaleetan barna, zeinahi egunetan. Edo ibili Baztango mendietan. Edo egin bide berde bat bizikletaz egin: berdin dio. Plana zeinahi delarik ere, begiratu zure inguruari: bikoteak, lagunak, familiak, biltzarkideak, barne-bakearen bila bakarka bidaiatzen dutenak, goi mailako esperientzia izan duten adindunak…
Beraz, Nafarroa ezagutu nahi duen oro ongi etorria da, begiratu gabe norekin datorren. Argi baduzu jada, eta jakin nahi duzuna bada gure lurraldeak zer ekarriko dizun, adi honi:
Familiartean joateko
Familia osoarekin egindako bidaiak oroitzapen preziatuenak dira urteak pasa ahala. Txikiekin egindako bidaien oroitzapen haiek. Zer ongi pasatu genuen denok!
Etorkizunean halako oroitzapenak izan nahi badituzu, antolatu orain bidaia bat zure familia osoarentzat; lurralde honetan denetariko eta denentzako planak dituzu: naturan murgiltzea, hiria ezagutzea, kirol egitea, kulturaz gozatzea...
Bai, Nafarroa sekulako destinoa da familian etortzeko, eta hemen egiazta dezakezu:
Destino ezin hobea adindunentzat
Goi mailako esperientzia bat nahi duzu? Bidaiak benetan merezi duela eta ongi sentiarazten dizuten horietako bat?
Adibidez, izen handiko sukaldariburuen jatetxeetan jatea, bost izarreko ostatuetan atseden hartzea, edo gorputza ezin hobeki zainduko dizuten bainuetxeetan erabateko bakea sentitzea.
Halako bidaia bat nahi baduzu, klik egin gehiago irakurtzeko:
Bikotekidearekin bidaiatzen duzu?
Errutinak baztertu, eta bikotekidearekin etorri: ederra da maitasuna! Eta badakizu... egunero ureztatu behar da maitasuna; horregatik, noizean behin bikotekidearekin joan-etorri bat egitea oso ona da harremanaren osasunerako. Ados, ezta?
Kupidok berak antolatzen ditu halako bidaiak, Nafarroak destino oso egokiak baititu bikoteka bisitatzeko, ostatu aproposak erromantizismoa berpizteko, eta plan perfektuak bi pertsonendako.
Lagunartean disfrutatzeko
Adin guztientzat, gainera. Lagun talde bakoitzak aurkituko du bere Nafarroa egun batzuetan ez aspertzeko.
Tokiko ardoak dastatzea upeltegietan, pintxoak jatea Iruñean, abentura kirolak egitea edo jaialdietara eta ikuskizunetara joatea... Destino ezin hobea da lagunekin hori eta askoz gehiago egiteko. Landetxe bat alokatu eta, gozatzera!
Bakarrik bidaiatzearen plazera
Bere kontzientziarekin soilik bidaiatzen duena gai da bakarrik bidaiatzearen onura eta plazer handiez gozatzeko.
Halakorik egiten baduzu, edo halakorik lehendabizikoz egitea pentsatzen ari bazara, Erresuma aproposa da zuretzat: Donejakue bidea, atsedena hartzeko bainuetxeak, zeure buruarekin topo egiteko monasterioak eta, batez ere, bakez eta lasaitasunez beteriko natur giro paregabea.
Beti nire maskotarekin
Beti maskotarekin bidaiatzen dutenetako bat bazara, zatoz Nafarroara, izugarri gustatuko zaizkizun esperientziak bizi, tokiko gastronomia zoragarria dastatu eta bertako ondare oparoa ezagutu ahalko duzu haren ondoan.
Pintxoak jan Iruñeko kale animatuetan barrena, baso zoragarrietan barna murgildu, hala nola Iratiko oihanean edo Bertizko Jaurerriaren inguru zoragarrian, Erdi Aroko herriak (Uxue, adibidez) ezagutu, abentura-parke batean adrenalina askatu (IrriSarri Land kasu) natura erdian, bazkaldu haren konpainiaz gozatuz eta lo egin hurbil dagoela, plazer horiez guztiez gozatu ahalko duzu Nafarroan emango dituzun oporretan.
Konpainia garrantzitsuena ez denean
Bestelako irizpideen arabera antolatu nahi duzu Erreinurako bidaia? Lagunduko dizugu:
-
Noiz bidaiatuko duzu?
Noiz bidaiatuko duzu?
Udaberrian, udan, udazkenean edo neguan? Nafarroaren kolorea ezberdina da urtaro bakoitzean.
-
Zeren bila zaude?
Zeren bila zaude?
Abentura kirolak, bainuetxeak, gastronomia, kultura, hiriko dibertimendua edo natura puru-purua.
-
Zenbat denbora duzu?
Zenbat denbora duzu?
Astebete? Zubi bat? Bi egun? Egun bakar bat, pasaeran? Ez galdu hau: