Auto-ibilbideak Nafarroan barna
Ez baduzu eskualdeko xehetasun bakar bat ere galdu nahi, begiratu Nafarroa iparraldetik hegoaldera eta ekialdetik mendebaldera zeharkatzen duten 10 ibilbide hauei, erraztu eginen baitizute non ibili eta zer ikusi.
Azalduko dizugu zein diren eremu bakoitzean nahi eta nahi ez ikusi beharreko elementu natural eta kulturalak, bai eta zer jardueratan parte har dezakezun ere.
Gida bikaina Nafarroa ezagutzen ez dutenentzat!
Ostatuak
Oinarrizko atala gure bidaiaren plangintzan.
Zure plana Nafarroa ezagutzea bada, onena ibilbidea zehaztea da, eta, hortik abiatuta, lekurik egokienak, geldialdia egin eta ostatu hartzeko. Baina egonaldi lasaiago bat egiteko ostatu baten bila bazabiltza, hobe duzu ingurua aukeratzea eta, bidaia antolatu aurretik, erreserba kudeatzea.
Hemen duzu gure hotelei, landetxeei, kanpinei, aterpetxeei eta apartamentu turistikoei buruzko informazio guztia.
Nola iritsi eta mugitu
Autoz, motoz edo autokarabanaz etorri zara?
Autobusez edo trenez bidaiatu duzu, eta taxiz edo probintziako garraio sarea erabiliz mugitu behar duzu Nafarroan barna?
Hegazkinez etortzeko konexioak bilatzen ari zara?
Nafarroara nola iritsi eta nola mugitu jakiteko, ez ibili dudatan, eta kontsultatu oinarrizko informazioa.
Mapak eta liburuxkak
Ohitura zaharreko turista zara eta papera behar duzu teknologiaren menpe ez egoteko?
Atsegin emanen dizugu! Izan ere, mapa eskura izatea besterik ez dago bidaideak mapan adierazitako hurrengo punturantz bideratzeko, ezta?
Orri honetan hauek guztiak deskargatzen ahalko dituzu: Nafarroako mapa, herri nagusietako planoak, bidezidor eta bide berdeen liburuxkak, Donejakue bidea, ibilbide tematiko ugari, eta gastronomia, osasun eta MICEri buruzko liburuxka orokorrak.
Turismo bulegoak eta eremu bakoitzeko ordutegiak
Turismo bulegoak funtsezko laguntza dira gure bidaian.
Eskertzekoa da, benetan, zure egonaldiaren aurretik eremu bakoitzeko pertsona adituenek zu artatzea, zure zalantzak argitzeko eta egonaldian zehar zure esperientzia aberasteko.
Beraz, horiek ezagut ditzazun, Nafarroako turismo bulegoen zerrenda duzu hemen, harremanetarako datuekin eta, gainera, oso informazio erabilgarriarekin: zure eragin-eremuko baliabide interesgarri guztien ordutegietarako esteka bat dago, beti eguneratua dagoena.
Ekitaldi bat antolatu nahi?
Azken urteotan, ezbairik gabe Nafarroa MICE destino finko bat da.
Enpresetarako zerbitzu anitzek, ekitaldietarako bereziki prestatutako hotel ugariek, eta talde lana sustatzeko jarduerek, agenda oparoarekin batera, destino ezin hobea bihurtzen dute Nafarroa orokorki eta Iruña bereziki, biltzarrak eta ekitaldiak antolatzeko.
Eta zuri arrastoak ematen jarraitzen dugu, baina xehetasun gehiagorekin
Urtaro bakoitzari etekin handiena ateratzeko, bidaia zure bidaide(ar)en arabera antolatzeko edo gehien interesatzen zaizkizun gaiak aurkitzeko.
-
Noiz bidaiatuko duzu?
Noiz bidaiatuko duzu?
Udan, neguan, udaberrian edo larrazkenean? Nafarroaren kolorea ezberdina da urtaro bakoitzean.
-
Norekin bidaiatuko duzu?
Norekin bidaiatuko duzu?
Bikotekidearekin, familiarekin, adinekoekin, lagunekin edo zu eta zure maleta bakarrik.
-
Zeren bila zabiltza?
Zeren bila zabiltza?
Abentura kirolak, bainuetxeak, gastronomia, kultura, hiriko dibertimendua edo natura puru-purua.