Larrazkena
Berantiarrenak ibiltzen dira Donejakue bidean. Tonu udatiar beroak desagertuta, okreak gailentzen dira.
Natura destino batzuk (Urederraren iturburua, Irunberriko arroila...) edertzen dira, bizikleta ibilbideak magia bihurtzen dira, eta zizak, izar; gastronomia ere protagonista da, pikillo piperrak, ardoak eta ehizaki platerak nagusiki.
Orbelaren urtaroko Nafarroa hobeki ezagutzeko:
Negua
Neguan plan ederrak dituzu: Piriniotako eski guneetakoren batean eskiatzea, elur-erraketez ibiltzea edo besterik gabe familia giroan gozatzea elurrarekin. Ahaztu gabe, noski, ekitaldi tradizionalak: ospe handiko Inverdura (neguko barazkien jardunaldiak), aspaldiko inauteriak edo bizitasun bereziko
Nafarroako destinoen artean, zeintzuk dira hoberenak neguan? Zer errezeta nagusitzen dira gure jatetxeetan urteko hotzaldian, tokiko elikagaiekin prestatutako plater beroak inoiz baino atseginagoak direnean?
Nafarroa handia da neguan. Gehiago jakin nahi duzu?
Udaberria
“Udaberria, odol berria” dioena ziurrenik ez da Nafarroan egon loraldi hilabeteetan. Edo agian bai? Ez gaude ziur, baina ongi dakigu urtaro eder horretan gustu guztietarako emozioak daudela.
Bidexketan eta bizikleta ibilbideetan nabaria da apirilean tenperaturek gora egiten dutela. Upeltegiak eta gaztandegiak prestatzen dira bisitak hartzeko, eta oihan eta parke naturalak hostoz beztitzen dira bertan sartzen direnak txunditzeko.
Nafarroako udaberria gorena da:
Uda
Dena aldatzen da udan, beroaldian. Baina ez kezkatu, gure beroa oso atsegina da.
Udan etortzeko plana baduzu, gogoratu kanta hau: Urtarrilak 1, otsailak 2, martxoak 3, apirilak 4; maiatzak 5, ekainak 6, uztailak 7… 14! Sanferminak! Bai, sanferminak, mundu osoan ezagunak, Nafarroako eta Espainiako punta-puntako jaialdi udatiarra.
Urtaro horretan erromes franko ibiltzen da Donejakue bidean, eta une aproposa da abentura kirola egiteko; natura bor-bor dago, eta toki asko dago klimaz bakean gozatzeko.
Zinez diogu
Zinez diogu
berdin da zer urtarotan zatozen, beti harrituko zara, beti sentituko duzu zirrara.
Bestelako irizpiderik nahi?
Zuretzat konpainia bada inportanteena, edo oso argi baduzu zer duzun gustuko, eta gainera erabaki baduzu zein egunetan egonen zaren hemen, begiratu bidaia planifikatzeko beste modu batzuk:
-
Norekin bidaiatuko duzu?
Norekin bidaiatuko duzu?
Bikotekidearekin, familiarekin, adinekoekin, lagunekin edo zu eta zure maleta bakarrik?
-
Zeren bila zaude?
Zeren bila zaude?
Abentura kirolak, bainuetxeak, gastronomia, kultura, hiriko dibertimendua edo natura puru-purua.
-
Zenbat denbora duzu?
Zenbat denbora duzu?
Astebete? Zubi bat? Bi egun? Egun bakar bat, pasaeran? Ez galdu hau: