Haurrak bizikletaz ilunabarrean

Nafarroako Gobernuaren argitalpenak

Hemen duzu Nafarroa bisitatu eta goitik behera ezagutzeko behar den guztia

Epa! Hona heldu bazara, erabakita duzu Nafarroara etortzea. Zorioneko gaude.

Beharbada, honezkero ibili zara kuxkuxean webgunean eta badakizu zer egin nahi duzun Erresuman. Edo, agian, nahiago duzu gidak deskargatzea eta zerua zabalik ikusi duzu hona sartu zarenean.

Dena den, Nafarroako giden bilduma handia prestatu dugu: bai plano eta mapa klasikoak —eta oso erabilgarriak—, bai ibilbideen gida, naturan egin daitezkeen jardueren gida, gastronomia-gida, MICE turismoaren gida, osasun-jardueren gida… eta Donejakue Bidearen gida, noski.

Segi beherantz eta den-denak aurkituko dituzu.

Mendi eta baserrien paisaia

Nafarroako gida osoa

 

Saiatu gara Nafarroak eskaintzen duen guztia (bidaian galdu ezin dituzun gauzak) liburuxka batean labur biltzen, ataletan antolatuta: naturaguneak, Donejakue Bidea, Iruña eta Iruñerria, Erdi Aroko herriak, ondare historikoa eta gastronomia.

Hemen behean ibili zaleentzat prestatutako gidak daude:

Bidaietan naturan barna ibili eta haizeztatu behar izaten baduzu, Nafarroan denetariko bazter zoragarriak aurkituko dituzu horretarako. Eta ohartuko zara iparraldea eta hegoaldea oso desberdinak direla.

Bi gurpiletan ibili nahi baduzu, deskargatu Nafarroako zikloturismoaz prestatu dugun liburuxka: hortxe dituzu bizikletan zein mendi-bizikletan egin daitezkeen ibilbideak.

NAFARROAKO EZINBESTEKO IBILBIDEEN APLIKAZIOA

Deskargatu aplikazioa eta informazio erabilgarri guztia izanen duzu Nafarroan ezin galduzkoak diren ibilbideak egiteko: kokapena, iraupena, profila, mota eta ibilbideak deskargartzeko aukera konexiorik ez baduzu.

Bide historiadunak

Nafarroa Donejakue Bidearen atea da Penintsulan.

Lau aukera dituzu: Frantsesbidearen bi adarrak, Baztango bidea eta Ebroko bidea.

Informazio jakingarria behar baduzu, deskargatu bi liburuxka hauek. Ongi baino hobeki etorriko zaizkizu.

Eta gustatzen bazaizu paisaia historikoetan barna ibiltzea, zuretzat egokia izan liteke Inaziotar Bidea. Hemen duzu informazio gehiago.

Horrez gainera, Nafarroan badago aukera ahoa gozatzeko, gorputza zaintzeko eta are biltzarrak antolatzeko ere.

Beraz, hemen dituzu gai horiei buruzko liburuxkak:

Harpidetu zaitez Newsletterera!

Eta informa zaitez Nafarroako Turismo plan onenei buruz

Harpidetu zaitez Newsletterera!

​​​​​​​

Mutila argazki-kamera airera botatzen ilunabarrean

Nafarroako Turismoaren Fototeka

Nafarroako irudien bila bazabiltza, edo zure argazkirik politenak partekatu nahi badituzu eta guk argitaratzea nahi baduzu, hauxe duzu leku egokia.

Eta ezinbestekoak?

Liburuxkarik ez hauei buruz; informazioa bai ordea. Erresumako bisitan ikusi gabe utzi ezin dituzun gauzen berri jakin nahi baduzu, segi nabigatzen prestatu ditugun zerrenda hauetan: