1. LEGE OHARRA

 

Garrantzitsua da webgune honen legezko baldintzak ezagutzea; haren titulartasuna Nafarroako Gobernuarena da (aurrerantzean NAFARROAKO TURISMOA). Webgune honetan sartzean, baldintza horiek errespetatzeko konpromisoa hartzen duzu, bai nabigazioari dagokionez, bai hango tresna, elementu eta edukien erabilerari dagokionez.

Edukien zati batek erabilera mugatuko eskubideak ditu; beraz, testuak eta irudiak erabiltzeko, aldez aurreko baimena behar da. Horretarako, eskaera ondoko helbide honetara bidal dezakezu: marketing.turistico@navarra.es. NAFARROAKO TURISMOAren erabilera libreko argazkiren bat erabili nahi baduzu, hona jo dezakezu: Turismoko Fonoteka.

Kontuan izan edukiak eta zerbitzuak aldian-aldian eguneratzen direla; beraz, NAFARROAKO TURISMOAk eskubidea du edozein aldaketa egiteko, aldez aurretik jakinarazi beharrik gabe.

NAFARROAKO TURISMOA ez da webgune honetan ostatatutako tresnak, elementuak edo edukiak erabiltzeak sor ditzakeen kalteen erantzule izango, ezta hirugarrenen eduki edo webguneetarako esteken erabilerarena ere, salbu eta indarrean dagoen araudiarekin bat haien erantzulea bada.

NAFARROAKO TURISMOAk ez ditu bere gain hartzen webgune honetan ostatatuta dauden tresnen, elementuen edo edukien erabileratik erator litezkeen kalte-galerak, ezta hirugarrenen edukietan eta webguneetan sartzeko esteken erabileratik erator litezkeenak ere, indarrean dagoen araudiaren arabera haien erantzule ez bada bederen.

 

2.- PRIBATUTASUN POLITIKA

Datuak Babesteari buruzko Erregelamendu Orokorrean eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzko eta hura garatzeko araudiari buruzko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera tratatuko dira ezarritako baliabideetatik edozein erabiliz ematen dizkiguzun datuak.

Hartara, aditzera ematen dizugu zure datuen tratamenduaren arduraduna Nafarroako Gobernua dela, zeinak datu horiek erabiliko baititu zuk emandako xederako eta legez esleituta dituen eskumenak gauzatzeko. Ildo horretan, tratamenduen gaineko informazio osoa tratamendu-jardueren gure erregistroan duzu, esteka honetan.

Tratamendurako bildutako datu pertsonalei dagokienez, datu horietan sartu, zuzendu, ezabatu eta eramateko eskubidea gauzatu dezakezu, baita zure datuen tratamendua muga dadila eskatzeko edo tratamendu horri aurka egiteko ere. Hala egiten baduzu, arduradunak tratamendua bertan behera utziko du, eta datuak gordeko ditu soilik arauren batek horrela agintzen badio, edo, akzioren bat abiarazi bada, hura preskribatu arte. Eskubide horiei buruzko argibide gehiago nahi baduzu, jarraitu irakurtzen, edo ikusi Datuak Babesteko Espainiako Bulegoak egindako infografia, hiperesteka honetan sartuta.

Atsegin handiz erantzunen diegu datuen babesari buruz egiten dizkiguzun kontsulta edo erreklamazio guztiei. Era berean, erreklamazioa jar dezakezu edo zure eskubideak gauzatu Nafarroako Gobernuaren edozein erregistrotan, baita Erregistro Orokor Elektronikoan ere. Horretarako, eskabidea Nafarroako Gobernuan tratamenduaren ardura duen unitatera edo datuak babesteko delagatuari igorri behar da.

Egoki deritzozun kontrol agintaritzarengana ere jo dezakezu erreklamazioa jartzeko (adibidez, ohiko bizilekua edo lantokia daukazun herrialdean, edo zure ustez arau-haustea egin den herrialdean). Behar diren ondorioetarako, jakinarazten dizugu Espainiako kontrol agintaritza Datuak Babesteko Espainiako Bulegoa dela, eta erakunde horrek berariaz prestatutako formularioen bidez balia ditzakezula zure eskubideak (formularioak eskura daude bulegoaren egoitza elektronikoan).

Datuak babesteko gure politikari buruzko informazioa osagarria nahi baduzu, jo ezazu hona.