'Grinta!' zikloturismoan espezializatutako aldizkari belgikarrak Nafarroako errepideak bisitatu ditu
Nafarroako Turismoak zikloturismoaren inguruko estrategiarekin jarraitzen du, nazioarteko hainbat merkatutako preskribatzaileei gure lurraldeak jarduera horretaz gozatzeko dituen ahalmenak erakutsiz.
Oraingoan, Pieter Vanlommel kazetari belgikarra, 'Grinta!' aldizkari belgikarraren eta beste hedabide espezializatu batzuen ohiko kolaboratzailea, izan da ekainaren 10etik 14ra Foru Erkidegoa bisitatu duena.
Helburua, Nafarroako errepideek ibilbide handien txirrindularitza edo bikepacking praktikatzeko eskaintzen dituzten aukerak ezagutzea da. Bere bidaian zehar Ultzama haranera eta Pirinioetara joan zen, baina Iruñera hurbiltzeko eta bisita gidatu txiki batez eta ondorengo pintxoen ibilbideaz gozatzeko aukera ere izan zuen. Gainera, Irati Xtrem txirrindularitza proban parte hartzeko aukera izan zuen.