Irailaren 15era arte zabalik egongo da Turismo Zuzendaritza Nagusiaren online eta norberaren erritmora egiteko ikastaroen eskaintza berrian izena emateko epea. 2026ko hirugarren deialdia da, eta guztira 27 ikastaro eskaintzen ditu. Horietatik 11 berriak dira aurreko deialdiarekin alderatuta (apiriletik abuztura bitartekoa). Prestakuntza berrien artean daude, besteak beste, Adimen artifizialeko tresnak turismo-ostatuen irisgarritasuna hobetzeko eta Turismorako marketin digitala ikastaroak, 2026ko udaberrian zuzeneko formatuan eskaini zirenak.

Eragin Digitalerako programako prestakuntza-eskaintzarik esanguratsuenak bildu dira, herritar guztien eskura egon daitezen. Horiez gain, prestakuntza espezializatuak ere eskaintzen dira, hala nola Zikloturismoa eta merkaturatzea, Datu-analisia turismoaren sare sozialak hobeto kudeatzeko eta Esperientzien marketina Nafarroako Enogastronomia Turismoko Klubarentzat, arlo bakoitzean adituak diren profesionalen eskutik.

Horrez gain, HORECA kanaleko turismo-enpresa guztiei Ostalaritzako ekoerantzukizuna ikastaroa eskaintzen zaie. Ikastaro horretan izena ematen duten lehenengo 15 pertsonek aholkularitza pertsonalizatuko tutoretzak jasotzeko aukera izango dute, izena emateko hurrenkeraren arabera. Prestakuntza hori POCTEFA GATURI2 mugaz gaindiko prestakuntza-programaren barruan dago.

Berrikuntza gisa, eta izena emateko prozesua errazteko, formulario bakarra prestatu da interesatzen zaizkizun ikastaro guztiak hautatzeko:

Gaztelaniaz: INSCRIPCIÓN CURSOS EN DIFERIDO 2026 | Tercera edición | DIRECCIÓN GENERAL DE TURISMO
Euskaraz: GRABATUTAKO IKASTAROETAN IZEN-EMATEA 2026 | Hirugarren edizioa | TURISMO ZUZENDARITZA NAGUSIA

Ikastaroetan irailaren 15era arte eman daiteke izena. Behin izena emateko epea amaituta, parte-hartzaileek ikastaroak nahi duten tokian eta nahi duten unean egin ahal izango dituzte Formaturismo plataformaren bidez, abenduaren 11ra arte.