Ostatu-gauen kopuruaren bilakaera ere positiboa izan da, urte arteko hazkundea +% 3,7 izan baita.

2024ko udako datuak aipagarriak dira, Nafarroako turismo-establezimenduek 750.747 bidaiari ostatatu baitituzte, eta 1.692.499 ostatu-gau fakturatu. Datu historiko horiek ederki gainditzen dituzte pandemiaren aurrekoak. 2019. urtearekin alderaturik, kopuru horiek adierazten dute goi-denboraldiko eskariak % 37,2 egin duela gora, eta ostatu-gauek, berriz, % 27,1. Orduz geroztik, ostatu-plazen eskaintza % 7,4 besterik ez da handitu, eta kopuru horiek adierazten dute industria horren jarduera oso modu positiboan handitu dela.


Urteko lehen 9 hilabeteetako balantze orokorra positiboa izan da ostatu guztietan, kanpinetan izan ezik, urte arteko jaitsiera txiki-txiki bat izan baitute, -% 1,1ekoa, batik bat erreserba asko bertan behera gelditu zirelako Aste Santuko euri-jasengatik. Aitzitik, +% 28,8raino egin du gora apartamentuetan ostatu hartutako bidaiarien kopuruak eta +% 14 handitu da aterpetxeetakoa; landa-turismoan eta hoteletan, berriz, hazkundea apalagoa izan da, +% 2,7koa eta +% 0,7, hurrenez hurren.

Zehazki, udako hilabeteetan, daturik hoberenak apartamentu eta aterpetxeetan erregistratu dira. Lehenengoek % 50 egin dute gora uztailetik iraila artean, aurreko urtekoekin alderaturik. Aterpetxeetan % 10eko hazkundea egon da 2023ko udako datuekin alderaturik. Hala ere, kanpinetan ostatu hartutako jendearen kopurua -% 12,9 gutxitu da, eta landa-turismoetakoa, -% 3,8. Ostatu horietan sumatzen da gehien klimaren eragina eta, ondorioz, gehienbat haiek jasan dute eguraldi txarreko hiruhileko baten eragina, batez ere irailean.


Ostatu-gauen bilakaera, oro har, bidaiarien bilakaeraren antzekoa da. Apartamentu eta aterpetxeetan izan da bilakaerarik onena. Apartamentuetako ostatu-gauak +% 25,1 handitu dira 2023ko lehen bederatzi hilabeteen aldean, eta aterpetxeetako ostatu-gauak, +% 17. Ostatu-gauei dagokienez, beherakada kanpinetan ez ezik (-% 6,7), landa-turismoan ere gertatu da (-% 5,3).

Landa-turismoan bidaiari kopuruak gora egin du hirugarren hiruhilekoan, baina joera hori ez da ostatu-gauen kopuruan islatu, -% 1,7 jaitsi baitira. Haatik, udan bidaiarien kopuruak gora egin du apartamentuetan eta, horrek berekin ekarri du ostatu-gauek ere +% 62,4 egitea gora.


2024ko irailean iaz baino +% 17,4 establezimendu gehiago egon da irekita, batez ere apartamentu turistikoak areagotu direlako (+% 49).

Bestalde, apartamentuek, aterpetxeek eta landetxeek hileko batez besteko okupazio hobea izan zuten irailera arte, 2023ko datuekin alderaturik: % 11,1, % 6,2 eta % 2,6, hurrenez hurren.

Kanpinen alorrean bada aipatu beharreko datu on bat: ostatu horiek dute batez besteko egonaldirik luzeena (3,88 egun) eta gehien handitu dena (+% 4,8).

Bisitarien jatorriari dagokionez, EAE, Madril eta Katalunia dira eskari nazionala osatzen duten autonomia-erkidego nagusiak. EAEren kasuan, bidaiari kopurua -% 12,5 jaitsi da. Baliteke datu hori eguraldi txarrarekin lotua egotea.

Nazioartean, Europarren eskaria +% 9,4 handitu da, eta munduko gainerako herrialdeetakoa, +% 8,9.


2024an, monitorizatutako baliabideetan, 2023ko aldi berean baino % 4 bisitari gehiago ibili dira.

Hirugarren hiruhilekoan, abuztuan egon dira bisitari gehien. Zehazki, 223.612 pertsona joan dira baliabide horietako batera gutxienez, hots, azken urteetako jende-kopururik handiena.

 

Egoera turistikoari buruzko txostena - 2024ko 3. Hiruhilekoa