Urteko lehen seihilekoan, Foru Komunitateak 894.869 pertsona hartu zituen, aurreko urteko aldi berean baino % 4,8 gehiago. Igoera pertsona horiek geratu ziren gau kopuruan ere gertatu zen. Izan
ere, atzerriko bisitarien gaualdiak % 6,8 gehitu ziren aurreko urtearen aldean.


Nafarroako turismoak portaera ona izan du; izan ere, bisitarien kopuruak gora egin du establezimendu guztietan. Turismo gehien izan dutenak aterpetxeak (+%9,5) eta hotelak (+%6,4) izan dira. Gainera, horiek dira ostatu mota nagusiak, eta Nafarroako turismoaren % 78 hartzen dute, bi modalitateen artean ( % 57 eta % 21). Hobekuntza horren salbuespen bakarra landa-turismoan dago; izan ere, bertan ostatu hartu duten pertsonen kopuruak % 7,9ko jaitsiera izan du aurreko urteko lehen seihilekoaren aldean, beharbada modalitate horretako aldi onenetan eguraldi txarra
izan delako.

Nafarroako turismoaren portaera onaren faktore nabarmenetako bat gaualdien hazkundea izan da, batez ere hoteletan ostatu hartzen dutenen artean. Ostatumota horretako gauek % 12,1 egin dute gora, 2024ko lehen seihilekoarekin alderatuta.


Maila ekonomikoan, nazioarteko turismoak portaera bereziki positiboa izan du 2025eko lehen seihilekoan. Turista atzerritarren bisitek, besterik kontuan hartu gabe, sortu dituzte 2024ko aldi berekoak baino % 47 diru-sarrera handiagoak. Nazioarteko turistek Nafarroan guztira 209.961.267 euroko gastua egin dute aurten Turistako batez besteko gastuak hazkunde nabarmena izan du lehenengo bi hiruhilekoetan. Antzeko hobekuntzarik izan ez duen datu bakarra eguneko batez besteko gastuarena izan da, apur bat jaitsi baita.
Nolanahi ere, 2025eko datuek nabarmen indartzen dute adierazle horrek azken urteetan erakusten duen goranzko joera.

 

Egoera turistikoari buruzko toxstena 2025 1. seihilekoa