Esnaola kontseilariak ‘Bultzada Digitala 'aurkeztu du, turismo enpresetan berrikuntza sustatzeko doako prestakuntza programa berria
Rebeca Esnaola Kultura, Kirol eta Turismo kontseilariak ‘Bultzada Digitala' prestakuntza-programa berriaren xehetasunak aurreratu ditu. Nafarroako turismo-enpresen artean berrikuntza sustatzeko doako ekimena da, Foru Gobernuko Turismo Zuzendaritza Nagusiak sustatua. Nafarroako Berrikuntza Turistikoko Laborategiaren 2025eko edizioa itxiko duen “Enpresak, ezagutza eta teknologia konektatzen” jardunaldian egin du hori, sektoreko azken joerak eta datuak eta Nafarroako Turismoak arlo horretan sustatutako tresnak jorratzeko helburuarekin.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).