Lizarran ospatu da 2026ko Done Jakue Bidearen Mahaia, 2027ko urteko Xacobeoari so
Lizarrako bihotzean dagoen Fray Diego Kultur Etxea izan da gaur goizean Donejakue Bideko Mahaiko ordezkarien bilgunea. Rebeca Esnaola Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak parte hartu du topaketan, eta Bideak Nafarroarentzat duen garrantzia azpimarratu du: “Garrantzi handiko baliabide turistikoa da, gure ondarera bisita ugari sortzen dituena, gure herrietara turismo fluxu etengabea eta gastronomian eta ostatu turistikoetan kontsumoari ekarpena egiten diona, herri txikietan komunitate osoan zehar itzulera ekonomikoa sortuz”.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).