Leireko Monasterioak eraginkortasun energetikoa hobetu du eta ostatua zaharberritzen aurrera egin du 7,5 milioi euro baino gehiagoko inbertsioari esker
Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilari Rebeca Esnaolak Leireko monasterioaren jasangarritasuna eta eraginkortasun energetikoa hobetzeko obraren amaiera bisitatu du (instalazio fotovoltaikoa eta instalazio termikoen ordezkapena). Obra gehienak Europako funtsekin finantzatu dira. Gainera, Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuak finantzatutako ostatua birgaitzeko obren aurrerapena ere ezagutu du, apartamentu turistikoetara egokitzeko. BErarekin izan dira Alicia Echeverría Gobernuaren ordezkaria, Ignacio Apezteguía Vianako Printzearen zuzendari nagusia, Carlos Mena Esako alkateordea, Juan Manuel Apesteguía monasterioko abadea, eta Ondare Historikoaren zerbitzuko eta obran inplikatutako enpresen langileak.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).