Nafarroak turismo jasangarri, irisgarri eta inklusiboaren aldeko apustu estrategikoa aurkezten du Florentzian
Rebeca Esnaola Kultura, Kirola eta Turismoko kontseilariak BTO 2025 (Be Travel Onlife) ekimenaren lehen jardunaldian parte hartu du. Turismo digitalari buruzko ekitaldia da, eta urtero egiten da Italian, turismo-kateko agente guztiei informazio zehatza eta erabilgarria eskaintzeko helburuarekin, ostatu-eremutik hasi eta ostalaritzaraino eta helmuga turistikoen ardura duten erakundeetaraino. Zehazki, kontseilariak "For Whom the Bell Tolls: Por quién doblan las campanas" eztabaida-mahaian parte hartu du. Bertan, Foru Komunitateak turismo "inklusibo, irisgarri, jasangarri eta masifikazioa ekiditean zentratutako" baten alde egin duen apustua partekatu du, "desestazionalizazioa eta nazioartekotzea" bilatzen duena.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).