Turismo Zuzendaritza Nagusiaren online ikastaroek 640 izen-emate baino gehiago jaso dituzte 2026ko hirugarren deialdian
Turismo Zuzendaritza Nagusiak itxi du 2026ko online eta norberaren erritmora egiteko ikastaroen hirugarren deialdirako izena emateko epea. Guztira, 646 izen-emate jaso dira, 118 parte-hartzaileri dagozkienak. Horrek berretsi egiten du turismo-sektoreak prestakuntza-modalitate honekiko duen interesa, edukietara modu malgu eta behar profesionaletara egokituta sartzeko aukera ematen baitu.
Hirugarren deialdi honetako eskaintzak 27 prestakuntza-ekintza biltzen ditu, turismo-enpresen lehiakortasuna, digitalizazioa eta jasangarritasuna hobetzea helburu dutenak. Interes handiena piztu duten ikastaroen artean honako hauek daude: Zure turismo-enpresarako kostuak aurrezteko estrategiak, Turismorako marketin digitala: ikusgarritasuna, zuzeneko salmentak eta online ospea, Aztertu eta hobetu zure webgunea, Sare sozialetan eduki bisuala sortzeko tresnak, Turismo-enpresentzako marketin digitaleko estrategiak, Argazkiak eta bideoak sare sozialetarako, eta Merkataritza elektronikoa eta erreserba-plataformak.
Berrikuntza gisa, edizio honek Ostalaritzako ekoerantzukizuna izeneko ikastaroa txertatu du. Ikastaro horrek tutoretza pertsonalizatuak jasotzeko aukera eskaintzen die parte-hartzaileei. Prestakuntza-ekintza hau mugaz gaindiko POCTEFA GATURI 2 (EFA043/01) proiektuaren esparruan garatzen da, turismo-lurraldeen jasangarritasuna eta lehiakortasuna sustatzeko helburuarekin.
Izena eman duten pertsonek ikastaroak beren erritmoan eta edozein tokitatik egin ahal izango dituzte datorren abenduaren 11ra arte, Nafarroako turismo-prestakuntzako plataformaren bidez: formaturismo.navarra.es.