Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak Nafarroako turismoko ETEen lehiakortasuna hobetzeko dirulaguntzen deialdi baten oinarri arautzaileak onetsi ditu. Deialdiak 680.000 euro ematen ditu.

Zehazki, honako hauek lagunduko ditu diruz: instalazioak erreformatzea irisgarritasuna hobetzeko;
hobekuntza-obrak turismo-establezimenduen kategoria handitzeko edo mantentzeko; azpiegituren egokitzapena zikloturistari zerbitzuak eskaintzeko; eta gaua igarotzeko eremuak egokitu edo sortzea, turismo-establezimenduen osagarri. Halaber, jasota dago garapen teknologikoko inbertsioak eta altzarien eta ekipamenduaren erosketa finantzatzea turismo-establezimendu, bidaia-agentzia eta turismo aktibo eta kulturaleko enpresentzat.

​​​​​​​Gehieneko dirulaguntza 35.000 eurokoa izanen da enpresa onuradun bakoitzeko. Eskaerak aurkezteko epea dirulaguntza honen deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean hasiko da. Hala ere, navarra.es web-atariko izapideen katalogoan kontsulta daiteke laguntza horiekin lotutako dokumentazio guztia.