Turismo Zuzendaritza Nagusiak sei laguntza-deialdi argitaratuko ditu maiatzean, turismo-establezimendu eta -enpresetan eta sektore enograstronomikoan autobabes-sistemak eta jasangarritasuna hobetzeko. Deialdi horiek guztiak, guztira 3.293.800 euro, Europar Batasunak – NextGenerationEU – finantzatutako Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan daude.

Horiei gehitu behar zaizkie ostalaritza establezimenduek bere autobabeserako sistemak hobetzeko laguntzak, zein joan den asteartean argitaratu ziren Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Deialdiak 648.000 euroko gastua aurreikusten du guztira, 220.000 euro 2025. urterako eta 428.000 euro 2026rako, eta beren baldintza bereziengatik (ibaietatik gertu, baso-masa garrantzitsuetatik edo jende kopuru handi batengandik hurbil) arrisku potentzial handiagoa duten instalazioei zuzenduta dago. Dirulaguntza, diruz lagundu ahal den inbertsioaren zenbatekoaren % 80koa izango da, BEZik gabe, eta itzuli beharrik gabe emango da. Eskatutako gutxieneko inbertsioa 3.000 eurokoa izango da, eta diruz lagundu ahal den gehieneko aurrekontua berriz, 100.000 eurokoa.

Jasangarritasuna hobetzen laguntzea

Gainera, deialdien multzo honek turismo-enpresen jasangarritasuna hobetzeko bi deialdi hartzen ditu barne. Lehenengoaren helburua hondakinen kudeaketa hobetzean datza eta 250.000 euroko zuzkidurarekin kontatzen du 2025 eta 2026 urteetarako. Bigarrena, berriz, mugikortasun jasangarria eta energia-eraginkortasuna sustatzeko instalazioak egokitzen dituzten establezimenduei zuzenduta dago, eta 750.000 euroko zenbatekoarekin kontatzen du, urte honen eta datorren urtearen artean banatuta. Badira, halaber, deialdi horien berdin-berdinak diren beste bi deialdi ere, baina bereziki sektore enograstronomikoari zuzendutakoak 225.000 eta 420.800 eurokoak, hurrenez hurren. Hondakinen kudeaketa hobetzeko laguntzak itzuli beharrik gabeko laguntzak dira, diruz lagundu ahal den inbertsioaren zenbatekoaren % 80koa, BEZik gabe, eta gutxienez euroko inbertsioa behar dute; diruz lagundu ahal den gehieneko aurrekontua 60.000 eurokoa izanik. Inbertsioaren muga horiek berak mantentzen dira mugikortasun iraunkorra eta efizientzia energetikoa sustatzeko deialdietan, baina kasu horietan laguntza, itzuli beharrik gabekoa hori ere, diruz lagundu ahal den inbertsioaren % 70ekoa izango da, BEZik gabe.

Azkenik, Turismoko Zuzendaritza Nagusiak dirulaguntzen beste deialdi bat proposatu du, kasu honetan, turismo-enpresetan etxetresna elektrikoen ordez energia-kontsumo txikiko beste aparatu batzuk erabiltzea finantzatzeko. Deialdi honetan aurreikusitako zenbatekoa 1.000.000 euroko da, eta diruz lagundu ahal den inbertsioaren % 80a finantzatuko dute itzuli beharrik gabe. Kasu horretan, eskatutako gutxieneko inbertsioa 3.000 eurokoa izango da, eta diruz lagundu ahal den gehieneko aurrekontua 100.000 eurokoa da.