Nafarroako Gobernuko Turismo Zuzendaritza Nagusiak MRR funtsek Nafarroako eraldaketa turistikoan duten eragina komunikatzeko eta ikusarazteko bigarren jardunaldia egin du gaur goizean. Oraingo honetan, Zangoza-Pirinio Aurreko Eskualdeko plana eta plan Urdineko jarduketak ezagutarazteko, baita Nafarroako Gobernuak kudeatutako Helmugen arteko Kohesio Jarduerak ere. Jardunaldi horretan, proiektu eta jarduera garrantzitsuetara egindako bisita eta lurraldeko eragileekin izandako topaketa profesionala uztartu dira, eta, amaitzeko, tokiko produktuen dastaketa egin da.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).