Nafarroa errepideko bizikletaz

Nafarroa errepideko bizikletaz

Aurki ezazu nafar paisaien aniztasuna pedalkada bakoitzean

Ziklismo-kultura tokiko bizitzan guztiz errotuta dagoen lurralde honetan, eskapada paregabeak eskaintzen dizkizugu bizikletarekiko pasioa bizi dezazun, Nafarroako kultura oparoa ezagutu eta gastronomia aparta gozatzen duzun bitartean.

Imajina ezazu ibilbide seguruak egiten ongi mantendutako errepidetan barna, aho bete hortz utziko zaituzten paisaiak zeharkatzen dituzun bitartean. Pirinioetako mendi ikusgarrietatik eta baso hostotsuetatik mahasti pintoreskoetaraino, kolore urreko zereal-soroetaraino eta basamortu bateraino ere. Nafarroak eszenatoki-aniztasun ikaragarria eskaintzen du, kolorez eta izaeraz aldatzen baita urtarotik urtarora. Gure erregioko paisaia-aniztasuna gozamena da zentzumenentzat, eta erronka kitzikagarria ziklistentzat.

Ziklistentzako helmuga berri honetan, ziklistarekiko segurtasuna eta errespetua lehentasunezkoak dira. Miguel Induráin ziklista legendarioaren oinordeko izanik, errespetu handia partekatzen dugu kirol honekiko. Horregatik, Nafarroako bigarren mailako errepideetan barna pedalkatzea kirola eta lasaitasuna uztartzen dituen esperientzia bat da, ingurune seguru bat bermatuta.

​​​​​​​Hemen duzu zain, beraz, zure hurrengo ziklismo-abentura, bizikleta zuk bezainbeste maite duen lurralde baten bihotzean.

Zu hasi zangoak berotzen... gu paisaiez arduratuko gara

Zu hasi zangoak berotzen... gu paisaiez arduratuko gara

Batu gure ibilbideetarako aplikazioetara

16 TOP ibilbideak errepideko bizikletarako

Egin begiratua liburuxka honi, errepideko bizikletan Nafarroaren esentzia ezagutzeko 16 ibilbide hoberenak jasotzen baititu.
 

Ezagutu zonalde bakoitzeko ibilbideak

Egin klik ibilbide bakoitzean honen ondokoaren gaineko informazioa zabaltzeko: paisaiak, distantzia, zailtasuna, mapak eta ibilbide bakoitza ikusteko app-ak (GPX, Wikiloc, Komoot).

Ibilbide gehienak Nafarroako kanpinetatik abiatzen dira. Izan ere, BTT zentroak dira, bizikletak konpondu, garbitu eta zaintzeko espazioak baitituzte.

Sasoian zaude? Kalkulatu hemen zure sasoia ibilbide bakoitzak eskatuko dizun esfortzu-maila jakiteko

Ibilbideak errepideko bizikletaz Baztan-Bidasoan

Ibilbideak errepideko bizikletaz Plazaola, Sakana eta Ultzaman

Ibilbideak errepideko bizikletaz Nafarroako Pirinioetan

Ibilbideak errepideko bizikletaz Iruñerrian

Ibilbideak errepideko bizikletaz Estellerrian

Ibilbideak errepideko bizikletaz Erriberritik gertu

Ibilbideak errepideko bizikletaz Erriberan

Eta zure buruari erronka jartzea gustuko baduzu...

Eta zure buruari erronka jartzea gustuko baduzu...

Kirol-probak errepideko bizikletaz

Antolatu zure bizikleta-egonaldia