Bisita gidatua Nafarroako hiriburuan
-
Empresa: Descubre Pamplona
-
Idiomas: Castellano
Iruñeak mendeetako historia du kontatzeko. Nafarroako hiriburuko ibilaldi honetan, gertaera historikoak zorroztasunez azaltzeaz gain, hainbat pasadizo ezagutuko dituzu, bisita atseginago egiteko. Talde bakoitzaren arabera egokitzen da ibilaldia: ezinbesteko Iruñea, euskal pilotaren historia, sanferminak eta entzierroak...
Bisita gidatuetan, historia, ondarea, pertsonaiak eta jaiak ezagutuko dituzu, baita Iruñeko leku ezagunenak eta ohiko zirkuituetatik kanpo geratzen diren txoko ez hain ezagunak ere. Bisitariak ere hiriaren parte izatera gonbidatzen dituzten ibilaldiak dira.
Iruñeak hiriburuaren energia uztartzen du berezkoa duen xarmarekin. Estimulu berriak eskaintzen ditu aldi oro, eta horregatik, esperientzia berezi bat biziko duzu, ibilbidean bisitatzen dituzun lekuen edo egiten dituzun jardueren arabera. Primerako plana da zure bidaiari ekiteko.
01 ene - 31 dic
2026