.jpg)
Ibilbidea Plazaola, Sakana eta Ultzaman

Ibilbidea Plazaola, Sakana eta Ultzaman
Plazaola, Sakana eta Ultzama eskualdeko mapa turistikoa
Kokatu Plazaola, Sakana eta Ultzamako mugarriak mapan
Aralarko San Migel santutegia
Aralarko San Migel santutegia Aralar mendi zirraragarrian ezkutatutako altxorra da. IX. mendeko elizaren handitasunak liluratu egingo zaitu, baita barruan dagoen Erdi Aroko urregintzako harribitxiak ere: esmaltezko frontala.
Inguruko ibarretako ikuspegiak zoragarriak dira handiki, eta paradisua da natura maite dutenentzat.

Mendukiloko leizea
Goazen mendebaldera, Aralarko mendilerrora, eta mintza gaitezen Nafarroan bisitatu dezakezun beste leize batez. Astitzen dago eta Mendukiloko leizea deritzo.
Haren ibilbide turistikoa gidari batekin eginen duzu. Horrela, lur barruko misterioak ezagutuko dituzu, jarri berri diren pasabide flotatzaileei eta multimedia-argiei esker. Bisitaldian zenbait areto ikusten dira, hala nola Artzainzulo (artzainen babestokia), handi-handia eta argi natural ugarikoa; Laminosin (lakuen aretoa), egitura geologikoez betea; eta bukaerako harribitxia, Herensugearen gotorlekua, ikaragarri handia. Hemen gidariak isiltzeko eskatzen du, eta lurrak ematen ahal duen isiltasunik handiena entzuten da: ez besterik!
Eta ausartenek izena eman dezakete espeleologiako abentura-programan. Hala, Gudariaren Aretoraino iritsiko dira (70 metroko sakonera lur azpian). Jarduera horrek lan fisiko handia eskatzen du, 3 ordu ingurukoa da eta aldez aurretik erreserbatu beharko duzu.
Bisitatzeko edozein modalitate aukeratzen duzula, eskura izanen dituzu harreralekua, erakusketen gunea, komunak, eta ahamenak eta kafeak ematen dituzten makinak.

Eta zer esan Ultzamari buruz?
Beste haran xarmagarri bat, txikia, Iruñetik 25 kilometrora. Uhin-itxurako larreak eta herri eder-ederrak baserri zainduak nonahi, mamiak, zinez txundigarriak, eta beste erakargarritasun hauek guztiak topatuko dituzu:
- Milaka urteko harizti bat, Orgiko basoa, bidezidor errazak dituena. (Erreserbatu egin behar da).
- Ultzama etxalde-eskola: etxaldea baino gehiago. Slow Food eta Km 0 jan, gazta-tailerrak egin eta etxaldeko animalia guztiak ezagut ditzakezu han, ekologiaz eta ingurumenaz ikasten duzun bitartean.
- Ulzama golf-kluba
- Lizasoko "Doble A" hipika
- Ultzamako Parke Mikologikoa, jende asko erakartzen duena udazkenean perretxiko eta onddo bila.
- Ezkurdi erlezaintzako museoa
- Orkingo haritz monumentalaren ibilbidea
Mendi-bilaldiak Ultzaman eta inguruko ibarretan: Atetz, Belate eta Basaburua
- Deskargatu Ultzamako gida-mapa, bidezidorrei eta bestelako zerbitzuei buruzko informazioarekin:
- Orgiko bidexka: Lizaso, Gorrontz-Olano eta Gelbentzun barna igarotzen den 8,5 km-ko ibilbide zirkularra
- Auzarabideko bidexka: Zenotz, Iraizotz eta Larraintzarren barna igarotzen den 7,10 km-ko ibilbide zirkularra
- Ultzamako hegoaldean, ez galdu Atetz ibarreko bidexkak
- Ultzamako iparraldean, Belateko bidexken sarea ezin hobea da tokiko balio natural handia aurkitzeko.
- Bada beste ibar bat iparraldean, nahiko ezezaguna, Basaburua: Jauntsaratseko hariztia, herri ederrak eta hain ezagunak ez diren haritz eta pagadiz gozatzeko bidexkak ditu gozagarri.



Gastronomia
Ezagutu inguruko sukaldaritzaren mamia, eta utzi esperientzia gastronomikoak lilura zaitzan; ez zaitu, ez, epel utziko:
- sagardotegiko menua: txorizoak sagardo erara, bakailao-tortilla eta bakailao-takoa, txuletoia, gazta irasagar eta intxaurrekin, eta sagardoa nahi adina
- Euskal Txerri txerrikia
- txistorra
- Idiazabal JD gazta
- kremazko kanutiloak
- mamia