Jakina da Nafarroan barna igarotzen dela Donejakue bidea, baina, horretaz gain, baditu beste hamaika bide eder ere. Horren erakusgarri dira naturan murgiltzera eramanen zaituzten milaka kilometro pista, bidezidor, bide berde eta xenda.
Hemengo bazterretan koloreak dira nagusi. Izan ere, paisaia oso desberdinak daude Nafarroan, bakoitza bere kolorearekin. Aberastasun handia dugu.
Eta gure lurraldearen beste abantailetako bat da ez duela inporta zenbateko esperientzia duzun edo zein den zure egoera fisikoa. Aukera handia duzu hemen, hasi familian egiteko ibilaldi atseginetatik eta Pirinioetako gailurretara igotzeraino. Hori bai, gehienez ere 2.000 metrora, hemengoak ez baitira hain mendi garaiak.
Beraz, ikusten duzunez, aukerak mugagabeak dira hemen. Ekarri zurekin batera familia, bikotekidea, lagunak, edo nahi duzuna. Eta mugak, jar ditzatela oinek.
Elige la zona y las características de tu sendero
Las mejores rutas de senderismo en Navarra: 10 senderos imprescindibles
¡Qué difícil elegir!
Pero si tuviéramos que hacer una selección de los 10 senderos más bonitos de Navarra, serían estos:
Vías Verdes de Navarra
Aunque son rutas fáciles para hacer en bici, también puedes recorrer algunos de sus tramos andando.
Recorre el Camino de Santiago en Navarra a través de sus rutas de senderismo
Los cinco ramales del Camino de Santiago ofrecen rutas de senderismo para todos los niveles, entre bosques, montañas, pueblos históricos y extensos campos. Explora cada ramal a través de sus etapas y descubre la riqueza natural, cultural y patrimonial que convierte a Navarra en una de las grandes puertas del Camino de Santiago.
Ibilbide luzeak eta mendi garaietara igotzea
IBILBIDE LUZEAK NAFARROAN
Tira, ausartendako proposamen bat: ibilbide luzeak. Gutxienez 50 kilometroko ibilaldiak dira, askotan hainbat eskualde zeharkatuz.
Baina ez izutu. Ez baduzu zure burua gai ikusten 50 kilometro egiteko, zati bat egiten ahal duzu, eta nahi duzunean bide beretik itzuli. Ez da aukera txarra, ezta?
Nafarroan badituzu aukeran sei ibilbide luze (GR) abentura handi baterako.
-
GR-11 Pirinioetako Bidea
Higer lurmuturretik (Hondarribia) Cap de Creusera (Katalunia), Pirinioetako bideak Pirinio guztiak zeharkatzen ditu; 800 kilometro baino gehiago ditu. Nafarroan barrena 170 kilometro egiten ditu, 8 etapatan banatuta; Bortziriak, Baztan, Aezkoa, Zaraitzu eta Erronkaritik igarotzen da.
-
GR-12 Euskal Herriko bidea
Gaur egun, Nafarroako zatia bakarrik gelditzen da.
190 kilometroko ibilbidea duzu zain, Kantauri isurialdea eta Mediterraneo isurialdea bereizten dituzten mendietan barrena. Bideak Pirinioak zeharkatzen dituenez, kontuan hartu etapa batzuk inor bizi ez den lekuetan bukatzen direla.
-
GR-20 Aralarri itzulingurua
120 kilometroko ibilbide zirkularra da, Nafarroa eta Gipuzkoa artean. Aukera ezin hobea kultura eta kondairak maite dituzten ibiltarientzat, bidean topatuko baitituzte trikuharriak, tumuluak, jentilen eta herensugeen istorioak, eta mila urtetik gorako historia duen San Migel santutegia.
-
GR-220 Iruñerriari itzulingurua
Hau ere ibilbide zirkularra da, Aranguren eta Iruñerriaren bueltan, eta ia 114 kilometro ditu. Gure gomendioa da ordulariaren orratzen norabidean egitea; hala, aukera gehiago izanen dituzu etapak zerbitzuak dituzten herrietan amaitzeko.
-
GR-225 Ezkabako ihesa
Ezkaba mendia eta Nafarroa Behereko Urepele herria lotzen dituen 53 kilometroko ibilbidea da. Zailtasun handikoa da; gerra zibilean San Kristobal gotorlekutik ihes egin zuten presoek egindako ibilbidean oinarritzen da.
-
GR-321 Erronkaribarko Errege Bidea
Erronkaribarko Errege Bideak 37,1 kilometroko luzera du, Burgiko arroilaren eta Arrakogoitiko lepoaren artean (Zuberoarekin muga egiten du).
Mendi garaietara igotzea
Urrats bat eman, hurrengoa, eta ura edateko gelditu. Burua altxatu, eta gaina hain hurbil dago, eta hain urruti. Beste urrats bat maldan gora, eta beste bat, eta beste bat. Laguna zuri animoak ematen. Eta azkenean, iristean, sekulako poza. Hortxe zaude, gailurrean, zure gorputzaz jabetzen den indar eta zorion sentsazio betean.
Bai, badakigu. Mendi-tontorretara igotzeak energiaz betea sentiarazten zaitu, eta zaletasuna sortzen du. Eta Nafarroan badituzu hainbat aukera tentagarri:
-
Hiru Erregeen Mahaia (2.444 m)
Nafarroako sabaia; hor egiten zuten muga Aragoi, Biarno eta Nafarroako erresumek.
-
Ezkaurre (2.045 m)
Igoera zirkular bat, Pirinio betean.
-
Orhi (2.017 m)
Ibilbide honek Pirinioen bista ikusgarriak ditu.
-
Adi (1.459 m)
Igoera leun bat pago eta larre artean, Kintoko oihanean.
-
Saioa (1442 m)
Nafarroako mendirik entzutetsuenetako bat.
-
Montejurra (1.040 m)
Nafarroako Erdialdea goitik ikusteko begiratoki bat, ezpeldiz inguratua eta historia karlistaz betea.
Gogoko dituzu bizikletaz ibiltzea eta abentura ere?
-
Bizikleta eta mendiko bizikleta Nafarroan
Bizikleta eta mendiko bizikleta Nafarroan
-
Turismo aktiboa naturan
Turismo aktiboa naturan

Select your language
- shqipe
- deutsche
- العربية
- Հայոց
- azəri
- Беларуская
- bosanski
- български
- català
- český
- 中国人
- 中國人
- 한국인
- corsu
- hrvatski
- dansk
- slovenský
- slovenščina
- esperanto
- eesti keel
- suomalainen
- scotish gaelic
- cymraeg
- galego
- ქართული
- Ελληνικά
- עִברִית
- magyar
- gaeilge
- íslenskur
- italiano
- 日本
- latviski
- lietuvių
- lëtzebuergesch
- македонски
- malti
- nederlands
- norsk
- polskie
- português
- română
- русский
- cрпски
- svenska
- türk
- український
Powered by Google Translate
Selva de Irati
Ciclismo
10.04 km