Nafarroa da Donejakue Bidea Iberiar Penintsulan sartzeko atea.
Ate horretatik sartzean aurkitzen duzun lurraldeak mendetako tradizioak, natura basatia eta ondare historiko bikaina ditu.
Santiagora iristea da helburua, eta hemendik hori lortzeko adorea ematen dizugu. Baina hastea, lehen urratsa egitea ere garrantzi handikoa da. Eta Nafarroan, dudarik gabe, betiko aldatuko zaituen bide batean egiten ahal duzu.

Nafarroako bost bideak
Donejakue bidea egiteko bost ibilbide igarotzen dira Nafarroatik: Bide Frantsesaren bi adar, Baztango bidea, Ebroko bidea eta Sakanako bidea.
Baina gure ibilbide izarra, dudarik gabe, Nafarroan Luzaidetik sartzen dena da, Frantses Bidea deritzona. Ibilbide ezagun horrek Pirinioetatik Errioxara eramanen zaitu, hainbat leku enblematikotan zehar: Orreaga, Iruña, Gares, etab.
Ibilbide horretako ondare artistiko aberatsa ezagutuko duzu; besteak beste, Erdi Aroko kolegiata bat, klaustro gotiko bikaina duen katedral bat, aspaldiko monasterioak eta eliza erromaniko dotoreak (kontsultatu hemen Donejakue bideak Nafarroan dituen Interes Kulturaleko ondasunak). Baina, gainera, bidaia natural eta gastronomiko bat eginen duzu gure lurraldean zehar. Hiru baten truke: zer iruditzen zaizu?
Ohartuko zara paisaia aldatuz doala Pirinio berdetik Iruñerrira arte beheranzko bide eroso batean, eta, handik aurrera, mendi txikiagoak aurkituko ditugu, labore eta mahasti eremu zabalekin tartekatuta. Paisaia hori berdatu egiten da udaberrian, edo mahastien tonu gorrixkak hartzen ditu larrazkena iristean, eta, nolanahi ere, gozamena da ibiltariarentzat.
Eta gastronomiari dagokionez, zer esanen dizugu?
Bada, espero dugula ez joatea aurrez dastatu gabe Pirinioetako haragi gozoak eta gaztak, Iruñeko pintxoak, Garesko piperrak, Lizarrako txerrikumea, Erdialdeko ardoak eta Erriberan sortzen diren baina, zorionez, Nafarroako jatetxe guztietan dastatzen ahal ditugun barazki zoragarriak.
Izan ere, indarrak berritu behar dira eta, horretarako, ez dago lurreko jakiak dastatzea baino hoberik.
Jarraitu irakurtzen, aholku praktiko batzuk emateaz gain, bost bide horietan eta inguruetan nahitaez ikusi beharreko guztiaren berri emanen baitizugu.
Bide on!

Frantziako Donejakue bidea, bide izarra
Donejakue bidea bide ezagunenetik egin nahi baduzu, hauxe da bilatzen duzuna.
Donejakue Bideak Nafarroan dituen beste bide batzuk
Dena delakoagatik Frantses Bide ohikoena ez hartzea erabakitzen baduzu, eta beste abiapuntu batzuk bilatzen badituzu, beste lau aukera dituzu zure erromesaldiaz gozatzeko.
Nola antolatu nahi duzu zure “bidea”?
Bidea egiteko modu asko daude, eta bidaia antolatzeko modu asko ere bai: kirol arloko erronka, nork bere baitara egiten duen bidaia, jendea ezagutzea, deskonektatzea, hitzemate bat betetzea, Santua gurtzea...
Egizu nahi duzun bezala, baina bidea zurea izanen da.
-
Oinez
Oinez
Espainiako bideei buruzko informazio zabala, Buen Camino gidaliburuaren eskutik.
-
Bizikletaz
Bizikletaz
Bidea bizikletaz egiteko informazio praktiko guztia, Bicigrinoren eskutik.
Ikusi Nafarroako Donejakue bideen etapa guztiak Wikiloc-en
Frantziako bidearen tarteei, haren Aragoiko adarrari eta beste bide txikiago batzuei buruzko informazioa aurkituko duzu, hala nola Baztango bideari, Ebroko bideari eta Sakanako bideari buruzkoa.
Antolatu Donejakue Bidetik eginen duzun bidaia
Komeni da Donejakue Bidea inprobisatu gabe egitea, oinez edo bizikletaz egitea erabakitzen baduzu. Ez duzu anitzik behar –alderantziz, zenbat eta arinagoa izan bagajea, hobeki–, baina ezinbestekoa da prestaketez arduratzea. Ostatuarekin hasiko gara:
Ostatuak
Erantsitako mapan, ikus ezazu zer aterpetxe eta ostatu dauden Nafarroako bideetan.
-
Abiapuntua
Erromesaldia Frantses Bide tradizionalean zehar egitea erabakitzen baduzu, Iruñetik autobusez iristen ahal zara Orreagara eta Donibane Garazira. Zauden lekuan taxi bat hartzea da beste aukera bat.
-
Predicción del tiempo
Eguraldiaren iragarpena
Zer eguraldi izanen dugu gaur eta bihar? Euria eginen du ala eguzkia aterako da?
Kontsultatu hemen Nafarroako Donejakue bidean barna eginen duen eguraldiaren iragarpena.
-
Osasun-zerbitzuak
Donejakue Bideko erromesaldian osasun laguntza behar baduzu, laguntza medikoa emateko sare bikaina dugu Nafarroan. Kontsulta egiteko: hemen.
* Europako Osasun TxartelaBakarrik bidaiatzen duen emakume bat bazara, begira ezazu www.caminodesantiagolibre.com webgunean
-
Kredentziala eta Compostela agiria
Erromesa zarela egiaztatzea nahi baduzu, honako hauek egin behar dituzu: Lehenik, zure kredentziala lortu behar duzu: eguneroko zigiluari esker Donejakue Bidea egiten ari zarela egiaztatzen duen dokumentua. Bigarrenik, Compostela agiria lortu behar duzu, kredentzialarekin frogatu ondoren oinez gutxienez 100 kilometro edo bizikletaz 200 kilometro egin dituzula Santiagora iristeko.
-
Bidearen seinaleztapena
Seinale hauei esker jakinen duzu bide onetik zoazela: gezi horia, garrantzitsuena, adar guztietan seinaleztatzen duelako bidea; mugarriak, hots, harrizko eta hormigoizko eraikuntza batzuk, gezi horia izaten dutenak Bidearen beste adierazgarri batzuekin; besteak beste, erromes maskor horia. Trafiko seinaleek eta informazio panelek ere balio dute orientatzeko.
-
Antolatu Donejakue Bidetik eginen duzun bidaia
Aparkatu bizikleta Iruñean
Egin alta NBici-Biziz aplikazioan, eta aparkatu bizikleta Iruñeko Kale Nagusiko 14an, hiriaren erdi-erdian. Iphone eta Android sistemetarako balio du aplikazioak.
-
Donejakue Bide irisgarria
Webgune honetan desgaitasun fisikoak dituztenendako informazio baliagarria aurkituko duzu bide, errepide eta bide-tarteen ezaugarriei buruz, baita bestelako jakingarriak ere: ibilbidean barrena zer bisitatu, eta non jan eta lo egin.
-
Bidaia antolatuak
Eta nahiago baduzu zuri bidaia antolatzea, xehetasunez arduratzen diren agentzia batzuk daude:
Donejakue bidearen Nafarroako zatiari buruzko informazio guztia
Donejakue bideko guztia ikusteko. Bide guztietako mugarri nagusiak zein diren ere ikus dezakezu.
Egin bidearen tarte oso bat astebetean
Hilabeteko epea duzu Bide osoa egiteko? Ederki. Ez daukazu horrenbesteko denborarik? Ez da ezer gertatzen. Astebete nahikoa da Nafarroako tarteak egiteko eta bizi-esperientzia paregabe hori motxilaratzeko.
Hasi Orreagan eta buka Vianan. Bideko lehen erregioko, hots, Nafarroako tarte osoa egina duzu, horrezkero. Barreak, kultura, paisaia askotarikoak, gastronomia, bizipenak zure buruarekin eta besteekin, esfortzua eta saria izango dituzu gozagarri astebetean.
Eta markatu egutegian hurrengo data bideari berriro ekiteko.

Planak Donejakue Bidean
Donejakue Bidea Nafarroan, zenbakitan
NAHI DUZUN BEZALA EGIN EZAZU ETORTZEA DA KONTUA.
-
De
1004 a 1035
Frantses Bidearen finkapena Antso «Nagusia» erregeari esker.
-
1993
Donejakue Bidea Gizateriaren Ondarea delako deklarazioa egin zuen UNESCOk
-
Hasta
200
kilometroko ibilbidea
-
Más de
55.000
erromes baino gehiago urtean
-
De
6 a 7
egun erromesaldia egiteko Nafarroako zatian
-
Necesitas
3 - 4
egun behar dituzu Nafarroako naturaren eta kulturaren onena ezagutzeko autoz bidaiatzen baduzu
Interesekoartikuluak
5 ibilbide Nafarroako Donejakue bidea egiten hasteko
Donejakue Bidearen beste erakargarri batzuk
Erromesaldi bakoitzak bere historia du; urtaro bakoitzak, bere erakargarritasuna; eta helmuga bakoitzak, gozatzeko mila modu. Nafarroa alde anitzetatik balioesten ahal da, eta, horregatik, zure Bidea bidaia biribila izatea eraginen duten jarduera eta esperientzia osagarriak eskaintzen dizkizu:
-
Gastronomia
Gastronomia
Zure lurraldean parekorik ez duten pintxo batzuk jatea, ardo gorri bat edatea unerik egokienean edo Nafarroako gastronomiako jakirik autentikoenak dastatzea... Noiztik ez duzu egin apetak eman dizuna?
-
Natura
Natura
Milaka urteko pagadi batean murgiltzea, inoiz ikusi dituzun ur turkesenak ikustea ibai batean, edo hunkitzea basamortu paisaia baten hustasunaren aurrean. Hori guztia eta gehiago duzu Nafarroan.
-
Kultura
Kultura
Erromanikoak Nafarroa gaindikatzen du. Elizak, komentuak, kolegiatak eta Erdi Aroko kondairetatik ateratako gune historikoak. Nafarroaren nortasuna ezagutzea haren historia ezagutzea da Eta edozer da, aspergarria izan ezik.
Donejakue Bidearen atea zuretzat irekitzen da.
Sartu Nafarroatik. Egin zeure Bidea