Hileta Santuaren Prozesioa, Iruña
Ostiral Santuan Hileta Santuaren Prozesioa egiten da erresumako hiriburuan. Iruñeko Aste Santuko ekitaldirik entzutetsuena da. Hamabi paso eramaten dituzte, jendearen begirada isilaren eta narearen aurrean.
Irudien artean, Ama Doloretakoarena da miretsiena. Errealismo handiz, Ama Bakardadekoak oihu dagio zeruari bere semearen alde, negarrez begiak sartuak dituela eta kopeta zimurrik.
Ibilbidea
19:30ean, argizarien suak argitutako segizioak hirigune historikoa zeharkatzen du Ama Doloretakoarekin. Abiapuntua eta helmuga da Nekaldiko Anaidiaren egoitza (Dormitaleria kalea).
Ama Bakardadekoaren itzulera
Prozesioa bukatutakoan, gaueko 22:30 aldera, Andre Maria itzultzen da Anaidiaren egoitzetik San Lorentzo parrokiara.
Fecha 2026 pendiente
18 abr - 18 abr
2025