2022.02.09

NAZKATU ZARA "ASPERTURIK NAGO" ENTZUTEAZ OPORRETAN ZAUDELA?

Familian bidaiatzea zoragarria izan daiteke, egin behar dena da haurrak zoriontsu egiteko helmuga egokiena hautatzea. Eta helmuga hori Nafarroa da

Blog

Gazteekin edo nerabeekin bidaiatzea erronka handia izan daiteke, baina Nafarroan baditugu osagai guztiak berriz ere ez entzuteko: "Asperturik nago!"

Hasteko, adrenalina askatuko dugu hemen ditugun abentura parkeetako batean. Tirolinak, abiadura handian irristatzeko txirristak, zirkuituak zuhaitzetatik. Hemen ez dago aspertzeko denborarik. 

Tobogan del Parque temático Senda Viva. Navarra

Ez al zarete nekatu? Atera itzazu bizikletak, Nafarroan dauden 5 bide berdeetako batean ibiliko gara eta. Errazak dira, handienek ere egin ditzakezue. Txikiak aise ibiliko dira. Erronkak jarriko dizkiegu, ea nor iristen den lehenengo tunelaren amaierara! 

Vía verde del Tarazonica. Navarra

ZER DAGO JATEKO?

Esaldi ohiko (eta jasanezin) horietako beste bat. Lasai, Nafarroako tabernak ospetsuak dira, frijitu eta pintxoak egiten dituztelako. Dugun oparotasunarekin, "hau ez zait gustatzen" esaldi tipikoa ere ez duzue entzunen. Hemen dena gustatuko zaie, kroketak, txistorra, eta zer esanik ez txingarretan erretako azpizuna probatzeko zortea badute. Gazta maite duzuenontzat, Erronkariko eta Idiazabalgo Jdak ere baditugu. Gozokiak ez du huts egiten: tututxo batzuk, almendra garrapiñatu batzuk edo txokolatezko garrotiko batzuk... Eser zaitez mahaian eta utzi Nafarroako gastronomiari berean egiten.

Pinchos en bares de Navarra

Gure ibilbideari jarraituko diogu ipuinak kontatuz. Misteriozko ipuinak, Zugarramurdiko akelarreak eta Erdi Aroko ipuinen eta sorginen museoa, Erriberriko Gazteluaren bisita gidatua egiten dugun bitartean, zeruertzean etsaien tropak entzun edo ilunabar ederra ikusi bitartean. 

Visita con niños al Castillo de Olite

LANDA TURISMOAREN XARMA

Ikasi duzue sua pizten? Horixe dute landetxeek. Sua pizten da eta istorioak kontatzen dira. Historia horien agertokia izan daiteke egunean zehar bisitatu ditugun gazteluak edo gure landetxea dagoen herri ederreko kaleak.  

Eta biharamunean, Goazen oihanera onddotara! Saski bat eta labana bat hartu behar dira, eta ikusi nor den trebeena altxorraren bila; baina, kontuz, aurkitzen dituzuen batzuk pozoitsuak izan daitezke. Komeni da ondoan gidari aditu bat izatea, lagunduko diguna eta, bide batez, oihanak ezkutatzen dituen bitxikeria mordoa kontatuko diguna. 

Salir a por setas con niños

Oporrak amaitu egiten dira eta etxera itzuli behar da, baina oraindik gauza asko geratzen zaizue egin gabe. Lasai, hemen itxaroten zaituztegu, berriz ere itzuli nahi duzuenerako elurtutako mendietara eta udako ibai-igerilekuetara, gure bisitari onenekin denbora partekatzeko atseginez izanen gaituzue.

Tag-en hodeia: