56 kilometro

FRANTZIAR-ARAGOIAR BIDEA Zangozatik Garesera

Frantses Bidearen bigarren adar hau Tolosar Bidearen jarraipena da, eta, Somporteko mendatean zehar (Huesca), Zangozatik sartzen da Nafarroan.

Garestik aurrera, bideak Luzaidetik sartzen denarekin bat eginda jarraitzen du. Leku horretara iritsi arte, paisaia ondulatuak dituzu hainbat kilometrotan, honako hauez ongi hornituak: zerealak, haize errotak, pinudi zabalak eta edertasun basatiko arroilak.

Ikusi track-ak Wikiloc-en:

​​​​​​​Bide hau aukeratzen baduzu, ezinbestean ikusi beharrekoak dituzu honako hauek:

  • Zangozako Andre Maria Erregina eliza

    Interes kulturaleko ondasun bat da, eta erromanikotik gotikora aldatzeko arkitekturaren adibidea. Bertako ataria erromanikoaren lan gorenetako bat da estatuan. Bisita gidatu bat kontratatzeko denbora baduzu, hemendik hori egiteko aholkatzen dizugu. Bi aldiz gehiago gozatuko duzu.

    Eta bertan zaudela, ziur harritzen zaituela Zangozatik ibiltzeak, karriketan ongi kontserbatutako eta edertasun handiko jauregiak, elizak eta komentuak baitaude.

  • Eunateko Andre Maria eliza, Muruzabalen

    XII. mendearen bigarren erdialdean eraikitako oin oktogonaleko eliza bikaina da. Atari bakartu original bat du, eta 33 arkuko galeria bat.

    Interes kulturaleko ondasun izendatu dute, eta jatorri tenplarioak areagotutako mito eta kondaira ugariren iturria da.

    + info
  • Xabierko gaztelua

    Donejakue Bidetik 8,5 kilometrora, Zangozatik abiatuta.

    San Frantzisko Xabierkoaren sorlekua, Nafarroako zaindariarena, Erdi Aroko gotorleku izugarri bat da, urtero milaka nafarrek bisitatzen dutena martxoan, Xabierraldietako erromesaldian.

    Zubi altxagarria igarota sartzen zaren eraikuntzan dorreak, ziegak, matakanak, kanoi zuloak eta saieterak aurkituko dituzu, aspaldiko gudu eta erlijiotasun garaien oroigarri.

    Argibide gehiago gazteluari buruz
  • Leireko monasterioa

    12 kilometrora Zangozatik.

    Errege-erreginen eta gotzainen babeslekua izan zen aspaldi eraikuntza erromaniko soil hau, eta nor bere baitan biltzearen eta espiritualtasunaren goraipamena da.

    Hunkitu zaitez XI. mendeko kriptan, miretsi bertako Porta Speciosa ugaritasunez apaindua, eta sentitu kantu gregorianoen eragin emozionala.

    Eta hori guztia bakez eta berdetasunez inguratutako leku idiliko batean.

    Argibide gehiago monasterioari buruz
  • Irunberriko arroila

    14 kilometrora Zangozatik.

    Naturak zizelkatutako monumentu hori Nafarroako paisaia menderakaitzenetako bat da. Harraparien, azerien eta azkonarren etxea da, eta bertako haitzartea (300 metroko horma bertikalak ditu) Irati ibaiak eragindakoa da.

    Irunberriko arroila erreserba naturala da, eta oso ondo kontserbatuta dago, eta Bide Berdetik ibiltzeko aukera izanen duzu, edo, besterik gabe, atseden hartzeko ibaiaren ur freskoen ondoan.

     

    Argibide gehiago arroilari buruz

Planes en el Camino de Santiago Aragonés

¿Quieres saber más sobre el Camino de Santiago en Navarra?

Consulta aquí

Y además ...

Descubre las maravillas que hay muy cerca de este Camino