Arga Iruñeko ibaia da, eta hiriburuan barrena 16 kilometroz egiten duen tartea kolore eta itxura askoko ibilbide naturala bihurtu da. Baina hori Iruñerriko ibai-parkearen zati txiki bat baizik ez da. Izan ere, parke hori Arga, Ultzama eta Elortz ibaien alboan doa 50 kilometroz, Sorauren eta Irotzetik Iberoraino. Milioi bat metro karratu dituenez, eskualdeko arnasgune berderik handiena da.

Ibai-parke horrek, zeinak ura eta landaredia oparo uztartzen baititu, hainbat leku ikustera eramanen zaitu: zubi historikoak, presak, errotak, pasabideak, lorategiak, parkeak, ontziralekuak, askaldegiak, arrantza-guneak, etxaldeak, baratzeak, zaldien eta behien itxiturak, iturriak, frontoi bat eta are Ingurumen Hezkuntzako Museo bat ere.

Batzuetan Arga ibaia hirira hurbiltzen da, eta beste batzuetan ezkutatu egiten da; kirola egiteko guneak ditu, arrantzale, arraunlari edo txirrindularien gozagarri, baina baita toki lasai miresgarriak ere; zabal eta lasai ibiltzen da, edo bizkor igarotzen da presa eta estuguneetan... Argak Iruña inguratu eta zeharkatu egiten du. Anima zaitez ibaiaren bidean ibiltzera.

Fecha 2023 pendiente

01 ene - 31 dic

2022