Arroilen Interpretazio Guneak honako eduki hauek eskaintzen ditu: Irunberriko arroko arroila, lur, jende eta lanbideak interpretatzeko gune bat; inguruko ezagutza sozial, natural, historiko eta kulturalean sakontzeko erakusketa bat, zeinak arreta Irunberriko eta Arbaiungo arroiletan ipintzen baitu batez ere; ikus-entzunezkoen gela bat; eta zentzumenen tunelaren labirintoa.

Arroilen Interpretazio Zentroa erreferentziako ekipamendua da Nafarroako Pirinioaurrearen bereizgarri diren formazio horiei buruz informatzeko eta haiek interpretatzeko, bai eta Agoitz-Irunberriko arroan  turismo-informaziorako erreferentziako gunea ere.

Gainera, hitzaldiak, erakusketak eta interpretazio-irteerak antolatzen dira zentroan, eta hori aukera ezin hobea da tokiko gidarien ondoan espazio turistikoenak ez ezik, hain ezagunak ez baina harrigarri-harrigarriak diren beste batzuk ere aurkitzeko. Begira iezaiozu eskaintzari eta erreserbatu zure plaza:

ZENTROTIK ANTOLATUTAKO BISITA GIDATUAK ETA INTERPRETAZIO-IRTEERAK:

  • Interpretazio Zentroa bisitatzea. 1,5 orduko iraupena gutxi gorabehera.
    • Kareharrizko arrokaren eraketa
    • Arroilen eraketa.
    • Arroilen garrantzia: naturagune babestuak; araudia.
    • Hegazti harkaiztarrak, oro har, eta, zehazki, sai arrearen ohiturak eta ezaugarriak.
    • Giza ekintzaren ondoriozko paisaia arroan arroilen harkaitzarekin alderatuta.
    • Informazio horrek guztiak baliabide hauek ditu oinarri:  lurraldearen maketa, arroila baten birsorkuntza, lurraldeko horma-pinturak, ikus-entzunezkoa.
  • Bisita Interpretazio Zentrora eta Irunberriko arroilara 3,5 ordu inguru irauten du, eta hamaiketakoa ere sartzen da.
    • Arroila gune babestua da, natura-erreserba bat
    • Nafarroa mediterraneoaren berezko landaredia
    • Irati trenbidearen historia
    • Hegaztiak harkaitzean behatzea prismatikoekin eta teleskopioarekin.

10 ene - 15 jun

2024