Basaburuko BTT Martxa

Natura eta bizikleta gustuko badituzu... ekitaldi hau zuretzat da! Hemen dator Basaburuko BTT Martxaren edizio berria. MTB martxa ez-lehiakorra da Basaburuko bailara ederrean zehar. Etxetzar loretsuz beteriko herri ederrak, BTT eremua (paradisua enduroa atsegin dutenentzat), Jauntsaratseko haritzi monumentalak (oso aproposa familientzat) eta EuroVelo 1 ibilbidea, bikaina pedalei patxadaz eragitea maite duten txirrindularientzat, dira erakargarritasun nagusiak.


Proba honetan, basoz eta paraje magikoz inguraturiko bidexka entretenigarriak eta errodatzeko pistak izango dituzu gozagarri. Bi ibilbide dituzu aukeran: bata, luzea, 38 kilometrokoa, eta bestea, motza, 22koa. Zeharkatu bideko pagadiak, hariztiak, gaztainondoak eta larreak, eta gozatu ingurune natural paregabe horretan. Eta proba amaitutakoan... sariak, zozketak eta ustekabeak!

​​​​​​​Eta inguruan zaudela, aprobetxatu aukera Ultzama eta Plazaolako eremu osoa bisitatzeko.

18 may - 18 may

2024