Bisita gidatuak eta bestelako esperientziak olibadi ekologikoen artean

Estellerriaren bihotzean, Allon, zehazki, Nekazaritza eta Abeltzaintza Ekologikoaren Elkarteak "Lurra Zirkuitua" eskaintzen dizu. Bi orduko bisita gidatua da, esperientzia aparta olio-turismoan.

Batetik, olibondo ekologikoen laborantza-eremuak erakutsiko dizkizute, eta, bestetik, Biosanun-eko instalazioetan, olioa eta azpiproduktuak lortzeko prozesu osoa ezagutuko duzu; ekonomia zirkularrean oinarritutako sistema bat erabiltzen da, prozesu tradizionalaren oso antzekoa.

Bisitaldiaren ondoren, oliba-olio mota guztiak dastatu ahalko dituzu.

Gainera, esperientzia hauekin osa dezakezu jarduera:

  • Produktu ekologikoak eta 0 km-koak gosaltzea olibondoen artean.
  • Olioa eta edari ekologikoak dastatzea XVIII. mendeko lurpeko upategian.
  • Erlezaintzako ibilaldia: ordubeteko ibilaldia olibondoen artean; erlauntzak daude han, eta eztia eta bere eratorriak ateratzeko prozesua ezagutuko duzu.
  • Landatu zure olibondoa: olibondoak landatu ahalko dituzu finketako batean; horrela, zeure olio birjina estra ekologikoa lortuko duzu.
  • Oliba-bilketa: olibak bildu ahalko dituzu bilketa-garaian.

 

01 ene - 31 dic

2024