Bizikleta-alokairua eskaintzen duten enpresak Nafarroan

Bi gurpil gainean ibiltzea maite duzu eta Nafarroa deskubritu nahi duzu?

Hemen erakusten dizkizugu zonaldeka bizikleta konbentzional zein elektrikoak alokatzen dituzten enpresa guztiak. Horietako askok zuretzat oso baliagarriak izan daitezkeen zerbitzu batzuk eskaintzen dituzte, hala nola bizikleta  ostatura eramatea, bilketa-puntuan jatetxea izatea, ibilbideen inguruko informazioa, langile espezializatuekin eta laguntza-kotxearekin joatea.

Eta mapei eta ibilbideei begiratu beharrik gabe joan nahi baduzu, gogoratu dena eginda ematen ahal dizugula. Hartara, Nafarroako paisaia ederrenetan zehar enpresek jada antolatutako plan guzti hauek dituzu, gida profesional peto-petoek lagunduta.

​​​​​​​Era berean, aholkatzen dizugu Nafarroa bizikletan web-orria kontsultatzea mota guztietako informazioak biltzeko.

Eta eragin pedalei!

01 ene - 31 dic

2024