Nafarroa aldean, inauterietako zalapartarekin eta koloreekin itotzen dira negu-parteko penak. Izan ere, erritu-aukera zabala eskaintzen dute inauteri-jaiek komunitateko bazter guztietan.
Sorginak, hartzak, lastoz betetako zaku-oihalezko mamuak, ikazkinak, erraldoiak eta makila eskuetan duten bidelapurrak jabetzen dira herri askotako kaleez, eta antzinako dantza eta erritual magikoenetako batzuk berreskuratzen dituzte. Magiak, koloreek eta tradizioak bat egiten dute, eta aukera paregabea eskaintzen diote bisitariari landa-herrietako ohitura errotuenak bertatik bertara ezagutzeko.


Aprobetxatu jendetzaren artean nahasteko eta benetako inauteriez gozatzeko.
Hona hemen gure komunitateko inauteri berezienetako batzuk:


•    Ituren eta Zubieta dira inauteriak ederki igarotzeko toki bat. Hango zanpantzar eta joaldunek interpretatzen dute Pirinio aldeko zintzarrotsik harmoniatsuena, espiritu gaiztoak uxatzeko. Inauteri-astelehenean, zubietarrak Iturenen izaten dira bisitan, eta asteartean, alderantziz, Iturengo joaldunak joaten dira ondoko herrira.
o    Urtarrilak 31 eta otsailak 1.


•    Lanzko inauteriak dira beste aukera bat, zeinak pertsonaia aski aberatsak baititu. Lantz aldean, Miel Otxin harrapatu eta hil zutenekoa ikusiko duzu, edo txatxoen segizio deigarria. Eta aukeran izanen duzu, orobat, Ziripoten joan-etorri bihurria, Zaldikoak bultzaturik.
o    Ezeztaturik


•    Azkenik, ezin utzi gomendatu gabe Altsasuko inauteriak. Udalerri horretan, Akerrak –Luziferren pertsonifikazioa– gidatzen ditu momotxorro beldurgarrien dantzak. Momotxorroek, odolez eginiko jantziak soinean dituztela eta sekulako adarrekin, sardea eskuan dutela izutzen dituzte bertaraturiko ikusleak.
o    Otsailaren 27tik martxoaren 5era.


Kontsultatu hemen Nafarroako landa-giroko inauterien eta beste batzuen datak

15 ene - 05 mar

2022