Osagai xumea baina ezinbestekoa da, eta, horregatik, Faltzes herriak omenaldia egiten dio bere produktu gorenari.
Nafarroako Erriberako herri horren eta baratxuriaren arteko harremana XVII. mendekoa da. Izan ere, mende horretan faltzestarrak gogaituta zeuden markesari eta elizari beren laboreengatik hamarrenak ordaindu behar zizkietelako. Gauzak horrela, baratxuria landatzea erabaki zuten: fruitu berria zenez, ez zegoen inolako ordainketarik egin beharrik. Horrela, herri hori garrantzitsuenetako bat izan zen baratxuriaren ekoizpenean.
Anima zaitez jai-egun ezberdin bat pasatzera, aukera bikaina izanen baita baratxuriak saltzeko azokan ikasteko, dastatzeko eta tokiko ekoizleei zuzenean erosteko. Bisita gidatuetan eta egunerako antolatutako beste jarduera batzuetan ere parte hartzen ahalko duzu.
Beraz, badakizu: gastronomia gustatzen bazaizu eta saltsan egon nahi baduzu, hurbildu Faltzesera.


 

Fecha 2023 pendiente

23 jul - 24 jul

2022