Animatzen zara Iruñean udako plan bat egitera, benetan harrituko zaituena? Harresien Jaialdiak zirku emanaldiak, dantza eta musika aurkezten ditu Iruñeko erdiguneko Ziudadelako harresi barru errenazentista atze-oihal gisa erabilita. 

Abuztuan izanen da, astelehenetik ostiralera. Emanaldiak 20:00etan hasiko dira normalean, baina ikuskizunen bat 22:00etan hasiko da, haren eszenaratzeak eta efektuek iluntzera arte itxarotea eskatzen badute.

Sarrera libre, leku guztiak bete arte.

03 ago - 20 ago

2022